Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desliluratu, deslilura, desliluratzen du ad desilusionatu. ik desengainatu.

Kazetaritza mota hori, egunez egun errepikatuta, iraultzailerik nekaezinena ere aspertzeko eta desliluratzeko gai da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 89. orr.

Lehenengoz irakurri zuenean Zizeronen lengoaia perfektutik urruntxo aurkitzeak desliluratu zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Eta urrundu egin nintzen handik, penaturik eta desliluraturik, neure baitan galtzaile, guztiz galtzaile, orein hark heriotza hautatu zuelako, nik bizitza eskaini nion arren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Harik eta Sara mutilari halaxe mintzatu zitzaion arte, etsita eta desliluratuta: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus