Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diamante (orobat diamant g.er.) 1 iz karbono huts kristalduz osaturiko harri bitxia, guztiz gogorra eta distiratsua.

Harribitxiak lantzen zituen Isaac Josephek; esmeraldak eta diamanteak batik bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 73. orr.

Aspalditik lantzen dituzte diamanteak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 73. orr.

Gero, ordea, Hegoafrikako meategietan diamante ugari ateratzen hasi zirenean, gauzak asko aldatu ziren harribitxien lantegietan esaterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Diamanteak beste era batera moztu eta lantzeko modua asmatu zuten. tamaina ertaineko diamante bat platinoan ezarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Diamantezko eta zafirozko bitxi bat.  Berria - Kultura   2004-06-10

Tiranteak fraka dotoreetatik dilindan zituen gizon bat alkandoraren diamantezko mahuka-bikiak lotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

Bere orratza, diamantezko ferra bat, bere lekutik ez zela higitu egiaztatu nahi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Diamantea bezain gogor bihurtuko zaitut.  Elizen arteko biblia   Ez 3,9

2 (izenondoekin)

Milaka eta milaka diamante "gordin" -landu gabeak- zuzenean Amsterdam aldera bideratzen hasi ziren Hegoafrikako meategietatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Diamante landu bakar batez eginiko ohe batean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Diamante leundu gabea dugula gizakiok barruan; zaindu egin behar duzu altxor hori, landu, alferrik galtzen utzi ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Gutxitan ikusi den moduko diamante distiratsu batek estaltzen omen zuen erregearen kutxako sarraila-zuloa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Eguzkiaren txinpartak, batzuetan, argiari tonu latz bat ematen baitio, diamante leun eta itxia bailitzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Diamante kosmiko hori, izar zahar baten bihotz konprimitu baten modukoa, kristaldutako ikatz zati bat da.  Berria - Gaiak   2004-02-17

3 irud/hed

«Diamante literariotzat» du hark idatzirikoa.  Berria - Harian   2005-04-13

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denbora laburrean, merkatuaren egonezinak hondoratu egin zituen Amsterdameko (eta beste hainbat lekutako) diamante-lantegi txikiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Munduko diamante-meatokirik handienak aurkitu ziren holandarren antzinako kolonia horretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Diamante mina baten segurtasunerako.  Berria - Mundua   2004-09-11

De Beers munduko diamante enpresarik garrantzitsuenetakoa da.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Diamante-zati haiekin bitxi ezin hobeak egiteko mandatua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 75. orr.

Harriaren azalean egindako erretentxoaren ertzetan diamante-printzaren bat altxatuko zen, agian, baina besterik ez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 79. orr.

Egia esan, ongi etorri zitzaien diamante-lapurrei txakurren afera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Diamante zein arma trafikotik.  Berria - Mundua   2006-04-02

5 frantziar joko kartetako saila, diamantea irudikatzen duen irudia duena.

Gau batez gaztelura etorri omen zaio buruzagi gaztelaua isilka, eta hark eskainitako urre, diamante, zaldi eta balio haundiko gauzen truke gure lurrak eta gaztelua saldu traidore zerriak!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.

6 diamantezko eztei hirurogeigarren urteurrena.

Ilabete hunen hastean Jean François eta Ginette Sire senar emazteek ospatu dituzte beren diamantezko ezteiak, erran nahi baitu 60 urte ezkondurik.  Herria   2005-06-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus