Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

digestio (ETCn 1.884 agerraldi; orobat dijestio ETCn 12 agerraldi) 1 iz digeritzea.

Benetako digestioa urdailean hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Eginkizun nagusienetarikoa da proteinen digestioa, heste meharrean egina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko. anaiaren etxera joan, bazkaldu, digestioa egiteko kamamila hartu, lo-kuluxka egin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Muskuluek parte hartzen dute jatean, edatean, digestioa egitean eta arnasa hartzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Adelak belar-ura prestatu zigun, digestioa hobeto egiteko: erregaliza, anisa eta limoi-lorea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Risottoak eragindako gogoetek eta bazkalosteko digestioaren murmua arindu beharrak Giardino Realera eraman naute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Gizona bere digestio guztien bilduma da.     «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

2 (izenondoekin)

Digestio pisua ari naiz egiten berogailutik gertu, badakit aldez aurretik ere lanaldia galdua dela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 44. orr.

Behin baino gehiagotan galdetu zioten Martinek eta Bautistak zer zuen horren triste egoteko, hagineko minez al zegoen, digestio motelak, familiako nahigabeak edo maskuriko gorabeheraren bat ote zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

Andresek aukera ona izan zuen ezkortasuna eta baikortasuna ondorio organikoak direla egiaztatzeko, digestio txarrak eta onak bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

3 irud/hed

Almirantea filosofi otordu presazko haren digestioa egiten ari zela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 160. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik digestibo.

Gorputzaren digestio-sistema eta gai kimikoak prozesatzeko gunea gai dira dieta normal baten osagaietatik sortzeko ATPa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Adituen arabera, ordea, horrelako botikek, maiz hartuz gero, digestio aparatuan arazoak sor ditzakete.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Zirkulazioaren parte batek gibelera eramaten ditu digestio-hoditik xurgaturiko elikagai molekulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Horrez gainera, digestio-prozesuan pilaturiko hondakinak desagerrarazteko sistema eraginkor bat ere behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Oraindik ez da azalpen sinesgarririk aurkitu urdail-paretak bere urin eta entzimen digestio-ahalmenaren aurrean duen immunitatea azaltzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Bestalde, garai honetan digestio-etendurak ere gertatzen dira.  Berria - Harian   2005-08-06

Sanzek digestio arazoak ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Janariek dituzten bertuteak ez lirateke dijestio-puntua izatera iritsiko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uhal garraiatzaile batenaren jiteko prozesua da, funtsean, heste meharrean egiten den janari-digestioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

digestio aparatuan (3); digestio aparatuaren (4); digestioa egiteko (3); digestioa egiten (5); edo digestio (3); eta digestio (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus