Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirdiraka (10 agerraldi, 6 liburutan; ETCn 69 agerraldi) adlag dirdira egiten. ik dirdirka.

Begirada altxatu zutenetarik askok argi zurbila ikusi zuten, une batez dirdiraka leiho estuen atzetik, eta suzko garretan gero, azkenean itzali zen arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.

Lau helizeak dirdiraka hantxe, zeru ezin urdinago hartan, baita atzeko hiru lemak ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Agorrileko egun hau loriagarria da, itsasoa dirdiraka ari baina uhinak handi. arratsean txalupa batzuetako bonbillak ikusten zituen, han eta harantzago, munduaren bihotz ilunaren taupadengatik osatzen ziren olatuen arabera dirdiraka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 141. orr.

Oinez zihoala, Ontziolako garabiaren parean bi guardia zibil inguratu zitzaizkion, trikornio beltza dirdiraka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.

Garaia, noblea eta harroa zen, herri hartan ordura arte ikusitako gizon guztiak bezalakoa, eta begiak dirdiraka jarri zitzaizkion borrokan pentsatze hutsarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus