Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distirant (45 agerraldi, 20 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 218 agerraldi; orobat distirante ETCn 26 agerraldi; g.er. eta dixtirant ETCn 4 agerraldi) izond distira egiten duena, distiratsua. ik distiragarri; distirakor; distiratzaile.

Maleta zurrunak eta metalezko kutxa distirantak, berriz, oso-oso astunak aise suma zitekeenez, mordoka abiatu ziren horrela zalgurdietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Zerua batetik bestera gurutzatzen zuen hodei luze bikoitzaren marra morea, gorri bihurtu zen azkar, baita laranja distirant ere gerora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Poltsatik praka motzak atera zituen, borrokarako bereziak, zeta ematen zuen oihal distirantezkoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Haien gainean, murrutik dilindan, arrosa kolorezko bihotz distirant handi bat, piztuak ziren elektrika-anpuluz hornitua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Han, urrun, pixka bat ezkerretik, West Bay eta East Bay elkartzen diren lekuan, Long Pointeko punta mehe luzea, uraren blu distirantean izpi horailez piztua. zurezko eskultura ikusgarri legun distirantak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Neguko haize zakarra, kale heze distirantak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

Gona luze distiranteko gazte bati besotik helduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 366. orr.

Zurezko zoruak ezin distirantago edukitzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus