Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diziplina (orobat disziplina g.er. eta lizifrina) 1 iz ordena atxikitzeko arauen multzoa; arau horien araberako jarduera.

Kanpalekuko diziplina guzia haren eskuko zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

Gizakiei arau komun bat, diziplina bat, antolamendu bat eman ahal izateko, fedea behar da, ilusioa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.

Bere mezu-hartzaile kristauentzat honela jarraipide gisa diziplina militarra gomendatzean, Klementek ordena ezarri nahi zuen Elizan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Estrategiaz aparte, hoberena kasu hauetan jarraitasuna eta diziplina dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

Kazetaritzak teknika eta diziplina ematen dizkio idazleari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 207. orr.

Pilulak eguneroko diziplina eskatzen du, hartzea ahaztu ez dezagun.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 94. orr.

Büchenwald-eko esperientzia genuenentzat, Dachau-ko bizia jasan zitekeen, bai eta diziplina ere.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Gure bizitzan aurreneko aldiz, kolegioko diziplina estuaz at genbiltzan. ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Diziplina atxikitzeko eginen zuten hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

Argi dago Argentinan diziplina handiz ezarri zirela Washingtoneko adostasunaren hainbat errezeta.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Toki honetan diziplina oso zorrotza gordetzen zen gauza guztietan, bai isiltasunean eta lanean, bai Erregelako gainerako arauetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Beraz diziplina pixka bat izan behar dugu guk ere...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 27. orr.

Bi gauza horiek batera egiteko nire gaitasuna eta diziplina benetan miresten zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 183. orr.

Denbora dezente egin nuen hitz egokienak paperera ekartzen, hasieran Elsbethi idatzi nahi niolako eta gero diziplinaz gehiago beste ezergatik baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 166. orr.

Erabakiak diziplinaz onartzen zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arazoen egoera honetan, haurrak sortzea ez litzateke jada senar-emazteen arazo pribatua izango eta nonahiko diziplina-botere inpertsonal baten ardura publikoa izango litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Hau bai diziplina eredu miragarria!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

Hitz batean, beraien biziera diziplina-ispilu izatea nahi zuen gainerakoentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 396. orr.

Diziplina-gabezia tipikoa erakutsi zuten enperadoreagana iristeko erraztasunaz abusatzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.

Ikasleen diziplina faltak minduta eta etorkizun hobearen bila, Milanen erretore plaza lortu zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina). Mendebaldeko gizakiak "Erdi Aroko" kristau-diziplina galdu izana, ez Jainkoari, baizik eta bere buruari eskertu zionean hasi zen bere modernotasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

4 jakintza adarra, irakasgaia; kirol jarduera-mota.

Garbi dago historiaren gisako diziplina bat existitzen denetik dokumentuak erabili izan direla, eurei galderak egin zaizkiela, eurei buruz galderak egin direla.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Ez dago, beraz, norbere buruaren ezagutza osatuko lukeen ezein Psikologia arrazionalik irakaspen gisa, baizik diziplina gisa besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.

Era horretan dialektika deritzon diziplina guztien diziplina sortuz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Askotan, nahastu egin ohi dira filosofia diziplina gisa eta filosofiaren historia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Arkitektoaren zientzia diziplina anitz eta hainbat eratako ezagutzaz jantzitako zientzia da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.

Ezagutza aztertzen duen diziplina filosofikoa da epistemologia. ideia erromantikoek diziplina ugari ukitu zituztela, geografia eta filosofia, kasu, eta ez bakarrik hasierako arlo estetikoak, artea edo literatura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 103. orr.

Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak (mekanika, fisiologia, psikologia) eta fruituak diziplina praktikoak (teknika, medizina, etika).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Gerraren diziplinan hezteko ahaleginak egin nituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Somarribak bi diziplinak korrituko ditu, erlojupekoa eta errepidekoa.  Berria - Kirola   2004-09-21

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ongiari eta gaizkiari buruz ari garelarik, auzi hau moralaren diziplina alorrekoa dela ez dut uste inork zalantzarik egingo duenik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antzin Aroko pentsamenduan jakite-diziplina nagusia ontologia zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Teologia deituriko buru-diziplina berriaren arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Uztaritzen futbolean, eta Joko Olinpikoen atletismo diziplinetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Filosofiaren osotasun guztia izendatzen duen filosofi diziplina baten errotulua ere bada.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

7 penitentzia; zigorra.

gogor hilduratzen zuen bere burua barauez, diziplinaz, negar-malkoz eta otoitz eginez gau eta egun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

Bere etsenpluaz argi utziz haragi menderakaitz eta alferra etengabeko diziplinaz eta probetxuzko ekintzaz hezi behar dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Karitateko Ahizpa batena bezalako diziplina eta buru-ukatzearekin, argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Ahitua eta gorputzez guztiz birrindua egonik ere, ez zen sekula gelditu bere perfekzioaren ibilbidean, eta ez zuen arindu ere diziplinaren laztasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik diziplinario.

Batzorde horren eginkizuna izango da diziplina-neurriak hartzeko oinarririk ba ote dagoen erabakitzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Usaian, diziplina zelaian lau aste egon eta oraino bizi zirenak laneko komando batetarat igortzen zituzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Lurie irakaslearen aurka egindako salaketak ikertzen ari den diziplina-batzordeak ez zuen atzo deus ere esan emango duen epaiaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

Espainiako Piraguismo Federazioko Diziplina Batzordeak zigorra bere hartan mantentzen du.  Berria - Kirola   2004-08-11

Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak Racingi puntua kendu zion.  Berria - Kirola   2004-11-19

1940an [...] Soldadu Langileen Diziplina Batailoiak sortu ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Diziplina Batailoiko indarrak kanposantuko hormen luzeran lerrokaturik ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren diziplina (7); arte diziplina (6); bere diziplina (4); beste diziplina (8); bi diziplina (4); da diziplina (3); den diziplina (6)

diziplina anitzeko (4); diziplina apur (4); diziplina apur bat (4); diziplina arauak (3); diziplina arteko (5); diziplina artekoa (3); diziplina bat (14); diziplina batailoietan (8); diziplina baten (6); diziplina batzordea (3); diziplina batzordeak (47); diziplina batzordeak atzo (3); diziplina batzordeak ez (3); diziplina batzordeak hartu (3); diziplina batzordeak lau (4); diziplina batzordean (4); diziplina batzordearen (12); diziplina batzordera (4); diziplina behar (7); diziplina berri (4); diziplina da (4); diziplina eta (23); diziplina ez (3); diziplina gisa (4); diziplina guztien (3); diziplina handiarekin (3); diziplina handiz (5); diziplina hau (4); diziplina hautsi (5); diziplina hori (5); diziplina horietan (3); diziplina horretako (3); diziplina horretan (11); diziplina militarra (4); diziplina ongia (3); diziplina oro (3); diziplina orotan ondo (3); diziplina zorrotza (10); diziplina zorrotza eta (4)

duen diziplina (5); dute diziplina (3); edo diziplina (6); espainiako kirol diziplina (14); eta diziplina (57); eta diziplina horretan (3); federazioko diziplina (4); federazioko diziplina batzordeak (4); filosofiaren diziplina (3); hutsaren diziplina (7); kirol diziplina (30); kirol diziplina batzordeak (16); kirol diziplina batzordean (3); langileen diziplina (7); langileen diziplina batailoietan (6); soldadu langileen diziplina (7); zen diziplina (4); zuen diziplina (5)

cross diziplinan (3); den diziplinan (3); diren diziplinetan (3); diziplinak eta (3); diziplinako batzorde (3); diziplinen arteko (7); eta diziplinaz (3); half pipe diziplinan (5); inolako diziplinarik (3); kirol diziplinako (4); kirol diziplinako batzorde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus