Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

docker (orobat doker) iz kaiko langilea, zamaketaria.

Gizonezkoetan, berriz, dockerrek, esate baterako, astean zortzi-bederatzi shilling kobratzen zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Itsaso txarrak arribada atzeratuko zuela etsita zeundenean, "Isla de Luzon" deletreatu zuen doker zaharrak espainiera txukunean zure aldamenean, largabista bafore sabelandi bati noratua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Bertan otorduak ematen zituzten, ostaliertzat dockerrak, inguruko langileak, Pontrique kaleko putetxeko damak... zituztela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.

Atal batean, omenaldi triste bat egiten dio Londonek Dan Cullen dockerrari: gogorrean usatutako langile ikasizalea, bere kamaraden defendatzaile sutsua, nagusiek arabera zigortua, bizitza goseak igaro eta gero, hidropesiaz eta beste zenbait gaitzen ondorioz, artean ospitale malaparteko batean hiltzen ari zena...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

doker zaharrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus