Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dogma 1 iz erlijio edo filosofia-eskola batean, oinarrizkotzat eta ezin eztabaidatuzkotzat hartzen den baiezpena. ik sinesgai.

Azter ditzagun arretaz erlijio okaztagarri honen dogma zentzugabeak, misterio beldurgarriak, zeremonia amorragarriak eta moral ezinezkoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 214. orr.

Ez da dogma bat, nahiz eta beste ikuspuntu batetik, hots, bere erabilera ahalgarriaren alor bakarraren, h[au] d[a], esperientziaren ikuspuntutik oso ederki eta apodiktikoki froga daitekeen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 254. orr.

Ezin da maitemindua egon bi pertsonarekin batera, Jainko maitea, zenbat jende hiltzen da egunero dogma ergel hori dela kausa? Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 171. orr.

Arimaren hilezkortasunaren dogmaren aurka agertu zen.   - 290. orr.

Willard van Orman Quine, Nelson Goodman eta Wilfrid Sellars-ek neopositibismoaren dogma batzuk arbuiatu zituzten. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 90. orr.

Harik eta aita santua bera jaiki, eta, ex cathedra, hutsezintasuna Elizaren dogma deklaratu zuen arte. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 251. orr.

Aurrerapena, zientziaren etorkizuna, teknika eta produkzioa gurtzea mito burgesak dira, XIX. mendean zehar dogma bilakatu zirenak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 48. orr.

Dogmarik gabeko enpirismoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 131. orr.

Tiranoen eta haien lekaioen kontra... eta dogma hertsien kontra. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 254. orr.

Gehiegi sinesten duzue biolentzian, dogma ukiezina bailitzan, erlijioetan bezala. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 77. orr.

Dogma horiek faltsuak ziren, baina oso baliagarriak.   - 137. orr.

Erlijioak giza ekintzak beharrezko direlako dogma ezartzen duenean, legeen zigorrek gogorragoak izan behar dute, eta polizia begiraleago, zertarako-eta gizakiak, halakorik gabe utzikerian eroriko bailirateke, arrazoi horiexek behartuak izan daitezen; baina erlijioak libertatearen dogma ezartzen badu, hori besterik da.   - 132. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Heriotza-zigorra tiraniak aldarrikatu zuen lehendabizi, dogma kontu batzuetan eliza nagusiarekin bat ez zetozenen aurka erabiltzeko. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun nagusi den kristau dogmak erakusten duenez, Jainkoak paradisu batean bilduko ditu zintzoak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 43. orr.

Hemen Maimonek ez ditu bereziki filosofoak aipatzen, filosofiaren espekulazioa erlijio-dogmari aplikatzen dioten teologoak baizik, mutakallim-n deritzenak, hain zuzen. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 246. orr.

Jarraitzen nuen analisi-metodoa ez zen gehiago liburu-dogma bat; egunean-egunean berrikuskatzen zen, findu zitekeen, gure xedeetara egokitu, arrazoimena, frogak eta hutsegiteak konbinatzen zituen joko sotil batez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dogma bat (10); dogma eta (3); dogma ezartzen (3); dogma guztiak (5); dogmak zientzian (5); eta dogma (6); eta dogmak (3); ez da dogma (3); kristau dogmak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus