Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

don (orobat Don) 1 iz gizon helduentzako trataera. ik on1.

Hurrengo igandean, elizara iritsi nintzenean harmonioa jotzera, aitorpenek on egiten zutela esan zidan don Hipolito erretoreak agurtu orduko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Arestian aipatu dugun Don Juanek (Don Carlosen aitak), egun haietantxe egin baitzion muzin, ofizialki eta Parisen, Espainiako tronuari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Une hartan bertan iritsi zen don Karlos Borboikoa, erregenahia, jeneral karlisten estatu nagusiaz eta Vendéeren aldeko zenbait frantsesez inguratua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Andres Hurtadoren familiak eta don Píorenak berarenak badute antzekotasun bat baino gehiago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

-Ez, don Leonardo; ez, nik dakidala -erantzun zion mezulariak, begiak zoruraino jaitsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 13. orr.

Ni niz don Michelco Ortitz de Miranda, San Augustinen kalonjeen ordenakoa, hemengo musika maisua eta liburuzaina.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 181. orr.

-Berori ez al da don Roman?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Ez gaituk basatiak -gehitu zuen, tartean sarturik, don Ottaviok.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

-Santu guztien egunetik aurrera hobe zenukete alde egitea -esan zigun don Tirsok-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.

Esaiok don Pedrori oraintxe joango natzaiola."Fierabraseko baltsamoz" sendatu nahiko ditu Don Kijotek bere zauriak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.

Ez da ikusten, katalan batek Don Pelaio zergatik kontsideratu beharko lukeen bere historia propioagoa Joana d'Arc baino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Zakurrak dirua balu, Don Zakur.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus