Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

done [92 agerraldi, 8 liburu eta 41 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.991 agerraldi] 1 iz santua. (izen soila santuaren izenaren ezkerrean) ik jondoni.

Done Bizente argia, guztiontzat dakar ogia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 38. orr.

Done Saturdiko burgoaren ondoan agertu dira hilobiak, baina 1107. urtekoak dira eliza honen gaineko lehen aipuak. Berria - Harian   2006-03-22

Zer ote zen ba Done Juan de la Cruz-en mistika, sentimenduaren jainko-erako zalduntza ibiltaria besterik? Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 39. orr.

Teok ez zuen batere asmatu deia egin zuenean, zeren Done Mikeli deitu ordez [...] Jose María Escriva dohatsuari deitu baitzion laguntza eske. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 27. orr.

Jondoni Jakobe edo Done Jakue urtea dugu aurtengo hau. Herria   2004-02-19

Ordutik milaka eta milaka euskal herritarrek eta atzerritarrek egin dute Santiagora arteko bidea, Done Jakue apostoluaren gorpuzkina gurtu eta haren aurrean ahuspez jartzeko erromesaldia. Berria - Harian   2005-08-24

Une hartan izarrek zeru guztia estali zuten, ñir-ñir egin zuten ur gaineko islak bailiran, Done Jakueren bide zuriari tokia eginez. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 182. orr.

ik beherago 4. 15112

Jaun Done Jurgiren gurutze gorria, zelai zurian (Ingalaterrarena), izan zezakeen bere, baina faxistek eta hooligan buruberoek ohostu diote. Berria - Kultura   2004-11-28

2 (santuaren izenaren eskuinean)

Arabako Jaunak 1167an Aralarko Mikel Doneari egiten dion eskaintza batean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 125. orr.

Ezkutu hura pozarren hartu zuten Esteban Donearen elizan; lur hartako jendeak ikusten zuenean, negar egiten zuen, Lancelot betiko joana zelako. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 88. orr.

Pasa den astelehenean Alberto Magno Donearen eguna ospatu genuen. Berria - Gaiak   2004-11-18

Hor daukagu Maurizio donea, [...], halakoren batean, lehorte makurren bat nozitu zutelako, euri ongarria erakarri omen zuena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 70. orr.

Aldarea txopako gazteluaren itzalpean atondu zuten, Stella Maris Andre Maria Donearen irudiaren aurrean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 143. orr.

Konjuru gisara botariko otoitz-motoitz horietakoa dirudi, Klara donea eta Gurutze santua biak aurrean paratuta. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 325. orr.

3 (izenondo gisa)

Ingura ezazu, ene jainkosa, zure gorputz donean pausatzen den hori, eta isur zure ahotik hitz gozoak, Erromatarrentzat, ene andreguren, bake nasaia eskatuz. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 35. orr.

Intsentsu atsegina erretzen dugu haren ohoretan beraren aurrean maitasun done eta debotoak sutan jartzen gaituenean. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 353. orr.

4 Done Jakue (58 agerraldi 28 artikulutan; orobat Donejakue g.er.) bide ik Santiago.

Done Jakue Bidea Euskal Herritik barrena doa Santiagora. Berria - Harian   2005-08-24

Oriotik barrena joaten dira Done Jakue Bidea egiten duten erromesak. Berria - Harian   2005-08-24

Done Jakue bidean gune garrantzitsua da Orreagako herria. Musika erromesaldia egingo dute kostako Done Jakue Bidean. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Iruneko Ziudadelako Polvorin erakustokian Done Jakue bidea egin zuenean margotutako akuarelak bildu ditu Antonio Hurtado pintoreak. Berria - Kultura   2004-08-01

Bi eskalek Done Jakue Bideari ekingo diote, eta bidaian zehar hainbat pertsonaiarekin topo egingo dute. Berria - Kultura   2004-07-28

Done Jakue bideaz mintzatu da Gasteizen Paulo Coelho, Santa Maria fundazioak gonbidatuta. Berria - Kultura   2004-03-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus