Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

drogazale 1 iz drogak hartzen dituen pertsona; drogen mende dagoen pertsona. ik drogadikto.

Drogazale bakoitzak bere motiboa izango din drogaren munduan sartzeko, ez dinat ezetzik esaten, baina nik ezagutu ditudan drogazale gehienak besterik gabe egin ditun drogazale, arrazoi zehatzik gabe. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 125. orr.

Drogazale batentzat, dena da droga. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 139. orr.

Arratsaldero bezala, gizonezko bat eliz aurreko burdinazko atetzarra ixten ari zen, drogazaleek gaua eliz atarian pasa ez zezaten. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 10. orr.

Robert aspalditik zen drogazalea, neskatxa hil baino lehenago ere bai. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 23. orr.

Azalpen urduri azkarretan -lapurretak, familiaren hondamendia, espetxea-, drogazaleen artean ohikoak diren istorio horietako bat kontatu zidan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 129. orr.

Ni, ordea, maitasunagatik egin nindunan drogazale, Emmanuelen patua nahi nuelako neuretzat ere. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 125. orr.

Joaten ginen Drogazale Anonimoen gure bileretara; ez genuen edaten. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 306. orr.

Halako ordu tikietan, errezeta erakutsita baizik ez dizkizute beren ateak irekiko, eta lehenbiziko bietan drogazale botika-ebasle bat banintz bezala ohildu ninduten, horietariko batean polizia deituko zutela mehatxatuta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 231. orr.

2 (hitz elkartuetan)

35 urtez New Yorken izan dudan eskarmentuak erakutsi dit, adibidez, drogazale talde batean sartzen den [...]. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus