Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edonor (1.193 agerraldi, 202 liburu eta 344 artikulutan; ETCn 11.476 agerraldi) 1 izord nornahi.

Edonor izan zitekeen norbait eta zerbait, antza, Parisen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 154. orr.

Emaiozu labana bat eta utz ezazu bide nagusian: edonor hilko du, edonor garbituko du kopek batengatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

Edonor bizi daiteke jadanik harena ez den etxean, garbitzeko sufrea barreiatu ondoren.  Elizen arteko biblia   Jb 18,15

Edonor deprimitzeko moduko lekua zela pentsatu zenuen sartu bezain laster.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.

Idatzi hau irakurtzen duen edonor konturatuko da alde batera utzi ditudala Europa odolez estali duten delitu mota batzuk.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

Asperraldiak denbora luzea irauten badu, pertsona hori beste edonor baino errazago gaixotuko da.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Izan zaitezke edozein eta edonor.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 11. orr.

Edonor bere onetik ateratzeko moduko auzia zen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Edonor, edozer, nehor edo guti.  Herria   2003-08-14

Bera eta edonor!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.

Ez da edonor Ernest Hemingway.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.

2 (nork kasuan)

Herri txiki hartan denek elkar ontsa ezagutzen zutenez, edonork bazekien nor non ari zen lanean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 194. orr.

Heure etxean hago, hire emaztea ere bai, eta hire semea edonork nahi lukeen bezalakoa duk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Jende guztiak merkatu beltzean erosten eta saltzen ditu gauzak; edonork eskaintzen dizu zerbait erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Hemen egia, askotarikoa izateaz gainera, edonon dago eta edonork dauka, baina tolesturik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 159. orr.

Edonork lor dezake kristalezko ontzi garbi bat, gatza, ura eta termometro bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.

Begi haietan begiratzen zuen edonork bere burua ikusten zuen urezko ispilu batean bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 135. orr.

Bai filosofoek, bai teologoek, psikologoek edota sentiberatasun apur batez jantzitako edonork laguntza aurkituko du Aitortzak liburuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Horrelako gizakume asko aurkitzen ditu edonork bizitzan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Garbi dagoen edonork jan dezake horietatik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Edonortzuk izan zitezkeen, han dozenaka neska ikusten baitziren, bikoteka, hirukoteka, laukoteka... ederrak, motzak, zaharrak, gazteakøø.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.

3 (nori kasuan)

Haiek bai harmaila malkartsuak, zabaleraz eta goieraz juxtu behar lukeenaren alderantziz eginak, edonori arnasa itotzeko ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Egia funtsean subjektiboa da; Egia edonori zuzendua da eta ez du identitate bat eraikitzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.

Heroi haiek guztiek izter ikaragarri mardulak eta bibote izugarri handiak zituzten, edonori ilea lazteko modukoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Muga maleta txiki baten barnean pasatu zuela kontatzen dio edonori, eta baliteke egia izatea, askoz gehiago ez baitu betetzen bere gorputz ñañarrak oraindik ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

Edonon eta edonori datorkio lagun, edonon eta edonori gerturatzen zaio, eta egiazko batasunaren maitaleak ez du galerarik nozitzen askoren artean zatituagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Edonori gerta dakiokeen gauzarik okerrena bere desioak errealitate bihurtzea dela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 274. orr.

4 (noren kasuan)

Hitz batean, hango distira, nolabait, edonoren burua nahasteko modukoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

Edonoren mende eror daiteke.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

Edozein ume normal erabat asaldatuko zen hain hurbileko izandako edonoren galeraz, baina ez zen halakorik ageri Stephenengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

-Agindu behar izan nion ez nintzela edonoren autora igoko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Izan ere, eguneroko bizitzaren atzera-aurrera horretan, inguruan hainbeste ume eta bisitekin, etengabe nagusitzen zen edonorengan errepikaren zentzua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 195. orr.

5 (norekin kasuan)

Ergel hutsa besterik ez den gizon batekin zaudela ezkonduta, handi usteko kirten batekin, eta sufriarazi egiten dizula, eta nik zure lekuan edonorekin engainatuko nukeela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 242. orr.

Parrandazale itzela zen, berez, eta goizera arte egon zitekeen edonorekin eta edozertaz berbetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 60. orr.

Klaseko beste edonorekin ere atera izango zen bere onetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Hartaz gain lanbiderik aproposa zuen txostenarekin interesaturik egon zitekeen edonorekin harremanetan jartzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Eta ez da edonorekin hitzartua ituna, alajainkoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Orain arteko jardunean ez da horrelako bereizketarik egin: euskara batu berbera erabili da edonon, edonorekin eta edonoiz, eta hori ez da zuzena eta zuhurra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 240. orr.

6 (norentzat kasuan)

Sentsibilitate apur bat duen edonorentzat agerikoa da testua formaren aldetik zoragarri idatzita dagoela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 419. orr.

Ez zedila inor kontura gure barne sekretuaz, dagoeneko edonorentzat garbi egon bazitekeen ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

Laborantzak galtzen duena turismoak bereganatzen du bainan hotel horiek ez dira edonorentzat eginak.  Herria   2003-06-12

Edonorentzat oharkabean pasa ohi diren gizon gris horietakoa naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.

Gizon dotoreari haserre laino bat pasatu zitzaion begietatik, eta esan zion jende ondraduarentzat, lan egiteko prest zegoen edonorentzat, beti irekiak egongo zirela Argentinako ateak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Nire porrota onartzen ikasi nuen, gertaera ezinbesteko gisa, nire patu gisa, halako moldez non, beste edonorentzat desesperazio iturri zatekeena, niretzat itxaropen mugagabearen iturri baitzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Onargarritasun subjektiboak uste osoa izena du (niretzat), objektiboak ziurtasuna (edonorentzat).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Etxe beti edonorentzat ireki horrek, eta hango korridore luze eta ilunak [...] lilura sakona eta beti-batekoa pizten zidaten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina edonor (4); beste edonor (18); beste edonor baino (3); da edonor (16); daiteke edonor (4); den edonor (7); duen edonor (21); duen edonor konturatuko (4); edo beste edonor (3); edonor baino (5); edonor beldurtzeko (3); edonor bere (4); edonor dela (5); edonor dela ere (5); edonor ezin (3); edonor gortzeko (3); edonor hil (3); edonor ikaratzeko (4); edonor izan (16); edonor izan zitekeen (7); edonor joan (3); edonor konturatuko (5); edonor konturatuko da (3); edonor ohar (3); edonor sar (5); edonor sar daiteke (3); eta edonor (16); ez da edonor (9); ez zen edonor (6); ezagutzen duen edonor (3); zen edonor (8); zuen edonor (6)

beste edonorekin (6); edonorekin hitz (3); eta edonorekin (4)

beste edonoren (8); beste edonorena (5); beste edonorenak (5); beste edonorentzat (4); da edonorentzat (5); dago edonoren (7); dago edonoren esku (4); dago edonoren eskura (3); dagoen edonorentzat (4); duen edonorentzat (6); edonoren aurka (6); edonoren aurrean (5); edonoren esku (12); edonoren eskuetan (5); edonoren eskura (7); ere edonoren (3); eta edonoren (3); eta edonorentzat (4); ez dago edonoren (7); nahi duen edonorentzat (3); zen edonorentzat (3)

beste edonori (9); da edonori (3); den edonori (4); diezaioke edonori (3); dio edonori (4); dituen edonori (3); dizun edonori (3); duen edonori (14); edo edonori (4); edonori aurre (4); edonori aurre egiteko (4); edonori egin (4); edonori galdetu (3); edonori gerta (13); edonori gerta dakioke (4); edonori gerta zekiokeen (3); edonori irabazteko (3); edonori limosna (3); eskatzen dizun edonori (3); eskatzen zion edonori (3); eta edonori (11); zen edonori (6); zion edonori (9); zion edonori limosna (3); zuen edonori (6)

baina edonork (5); bat duen edonork (4); beste edonork (43); beste edonork baino (5); beste edonork bezain (3); beste edonork bezala (8); beste edonork ere (3); dagoen edonork (3); den edonork (15); ditu edonork (3); dituen edonork (5); du edonork (5); duen edonork (37); edo beste edonork (4); edo edonork (3)

edonork baino (5); edonork behar (3); edonork bere (3); edonork bere burua (3); edonork bezain (3); edonork bezala (13); edonork daki (12); edonork dakien (6); edonork dakien bezala (5); edonork du (3); edonork egin (17); edonork egin dezake (5); edonork egin dezakeen (4); edonork egingo (3); edonork egiteko (3); edonork egiteko modukoa (3); edonork erabil (6); edonork erabiltzeko (3); edonork ere (6); edonork esango (14); edonork esango dizu (5); edonork esango luke (4); edonork ez (4); edonork ezin (4); edonork har (4); edonork har dezake (3); edonork ikus (4); edonork ikusi (4); edonork irabaz (8); edonork irabaz dezake (4); edonork izan (8); edonork izan lezake (3); edonork izango (3); edonork izango du (3); edonork joka (4); edonork lor (6); edonork lor zezakeen (3); edonork maite (4); edonork maite gaitu (4); edonork nahi (3); edonork parte (4); edonork parte har (4); edonork pentsa (4); edonork pentsatuko (3); edonork ulertuko (3); edonork ulertzeko (4)

eta beste edonork (4); eta edonork (21); ezagutzen duen edonork (5); gutariko edonork (3); hori edonork (3); izan den edonork (3); izan duen edonork (3); luke edonork (4); txukun edonork (4); txukun edonork maite (4); zuen edonork (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus