Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

egoismo iz berekoikeria. ik egotismo.

-Gizarte klaseen egoismoa tiraniaren euskarririk tinkoenetako bat duzue. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 215. orr.

-Egoismoa eta kalkulua besterik ez daukan heure barren horretan. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 44. orr.

Ez dago ezer bakanagorik bi mutikoren artean horrelako atxikimendu egoismorik gabeko, interesik gabeko bat baino. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 47. orr.

Hasierak bere altzoan du bukaera, zapalduen gainean eraikitzen dira heroiak, egoismoak eragindako porroten galeria da maitasuna. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 12. orr.

Egoista [...]: besteren egoismoari begirunerik ez diona. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 82. orr.

Edozelan ere, niaren berezko egoismo menperatzailea alderantzikatzen duen erantzukizun horrek ez du nia suntsitzen. Berria - Kultura   2006-01-12

Ederki ikusten baitzaie beren samurtasunaren ziurgabetasuna, beren plazerraren egoismo doilorra. luzaroko bakeak azoka giroa garaiarazten du, eta batera egoismo soila, koldarkeria eta alferkeria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 257. orr.

Erantzukizun metafisikoaren eta egoismo pornografikoaren arteko amildegia. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 71. orr.

Arima motzen birtuositatea kausa nobleen garaipenerako lagungarri izan zitekeela uste izan dugu, egoismo trebeak sakrifizio espiritua bero zezakeela. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 158. orr.

Izan ere, Internazionala ez zen gauza izan egoismo nazionalen gainean egoteko. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 129. orr.

Eta ezustean ai, inurritegia izaki, egoismo burgesaren metaforarik zaharrena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus