Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

egosi, egos, egosten 1 du ad dirakien isurkari batean -eskuarki uretan- edukiz, zerbait, batez ere jateko gaiak, prestatu.

Gauza jakina da suak objektu batzuk urtu egiten dituela, beste batzuk gogortu, egosi, erre, zuritu eta belztu egiten dituela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 130. orr.

Ez egosi antxumerik amaren esnetan. Elizen arteko biblia   Dt 14,21

Ez duzue ezer gordinik edo egosirik jango, dena sutan errea baizik: buru, hanka eta tripaki. Elizen arteko biblia   Ir 12,9

Gero, erre zuten Pazko-bildotsa, agindua dagoen bezala, eta gaineratiko eskaintzak eltze, pertz eta lapikoetan egosi eta herritarren artean banatu zituzten arretaz. Elizen arteko biblia   2 Kro 35,13

Eltzekoa egosi eta ontzi batean ogi-apurrak prestatu berriak zituen, eta sorora zihoan igitariei eramatera. Elizen arteko biblia   DnGr 3,33

Jaki batzuk lar erreta atera zituzten, eta beste batzuk, aldiz, erdi egosirik, ia gordinik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 115. orr.

Ura irakiten jarri eta pasta egosten ipini zuen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 65. orr.

Berehala egiteko pasta egosten zuten, zigarroak erretzen aritzen ziren, edo bideoak nahiz komikiak ikusten. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 89. orr.

Herdoil berde batek estaltzen zuen erdiraino; azalak, beltza eta handitua, larru egosizkoa zirudien. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 211. orr.

2 irud/hed

-Galtzerdi meheak eraman, zangoak egosiko zaizkin bertzenaz. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 69. orr.

Eltzea sutan, esnea egosten. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 107. orr.

Buruko eltzean neure pentsuak eta neure injenioa egosten jartzen nituela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 270. orr.

Oraindik ez zait pilula egosi urdailean, eta borborka ari naiz. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 228. orr.

Errusiarrak ez du legarrik ahoan, ez ditu hitzak egosten -oilalokak arrautzak txitatzen dituen bezala-, hitzetik hortzera asmatzen ditu. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 163. orr.

Senarrek, emazteak aldeztu nahirik, zaldunen denborako asmo handientsuak egosten zituzten batzuetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 233. orr.

Bitartean, asmo gaiztoak egosten ari zen Alexandroren kontra. Elizen arteko biblia   1 M 11,8

Egitasmoa aurretik egosten ari bazen ere, Bergarak lehendabiziko urrats sendoak egin zituen. Berria - Harian   2005-10-30

Konspirazioak maitaleen artean egosten ziren, eta beren taldekideak salatzea baino nahiago izaten zuten torturatzen uztea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 253. orr.

Lasterregi bizi garela, gehiegi hitz egiten dugula publikoan, iritziak egosi gabe botatzen ditugula. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 250. orr.

Dena hagitz profesionala eta zibilizatua, hainbat ordutako itxaronaldian nire kontra egositako koleraz mingostuagatik ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 286. orr.

Bere barruan Telemako nola hil egosten ari zen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 122. orr.

Diodan heriotza hori sinesteko edo irensteko, heriotza egosi egin behar da lehenbizi, zeren heriotza gordina ez baita inongo ahotan sartzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 100. orr.

Sukar gaixto batek egosten ninduen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 59. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Belar egosiak saltzen zituen; atzeko aldean, hainbat azpilek dir-dir egiten zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 39. orr.

Segidan, porru egosiari ura kontuz-kontuz kendu. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 112. orr.

Bien artean azpil bat kokatu, eta baba egosiak, tipula gordinak eta pepinoak ozpinetan ipintzen zituzten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 49. orr.

Aingirak, patata egosiekin. Herria   2003-07-03

Arrainik ez, beraz; haragi egosia tomate eta piperrekin. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 49. orr.

Ganba pila handi arrosak dauzkate haiek, eta otarrain egosiak, loturik, isatsa bildua, saski gorrietan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 189. orr.

Emakumea erdi etzanda zegoen, gozo-gozo, arrautza egosi bat espinaka-platerkada batean bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 76. orr.

Guneak metro asko ditu, bete egin behar dira, eta iruditzen zait gurea dela une honetan proiekturik egosiena. Berria - Kultura   2004-07-08

4 (adizlagunekin)

Eta tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 265. orr.

Zopa geldiro egosten ari zen eltzean jarri zuten arrautza, eta eskualdean esaten zena kontatzen hasi zen errementaria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 144. orr.

Orduan, gehiago barneratu zen ohe estalkiaren azpian, non emeki-emeki egosten baitzen, bainuontzi bero batean bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 231. orr.

Zaila da guztia noiz hasi zen zehaztea, poliki-poliki egosten joan den eltzea izan baita. Berria - Kirola   2004-09-26

5 (hitz elkartuetan)

Gaineko arrautza-egosi xerra eta maionesa paperezko zapi batekin nola kentzen nituen begiratu zenuen, eta nola bota nituen lurrera. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 126. orr.

6 buztina edo kidekoak oso tenperatura altuan tratatu nolakotasun jakin bat har dezan.

Karea egosteko ere, karobia sutzerakoan, otea nahi izaten omen zuten garai bateko aitona zaharrek. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

Bi molde behar dira ezkilaren egiteko, edo biak buztin egosizkoak, edo bata buztinezkoa eta bestea burdinezkoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 40. orr.

Andrea jainkozalea zen, eta laster bete du uhartea zurezko eta buztin egosizko santuz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 138. orr.

· 7 iz gauza egosia. (era burutua izen gisa)

Urri eta azaroan gaztaina eta ezkurra ausarki jan zituen baina, orain, egositik ere behar! Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus