Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguerdi (orobat eguardi g.er eta eguerri g.er.) 1 iz egunaren erdialdea, goizaren eta arratsaldearen artekoa; eskuarki, hamabiak.

Eguerdia zen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 87. orr.

Eguerdi zen Dallasen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Eguerdia da, eta Behobiako mugara hurbiltzen ari dira.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 45. orr.

Eguerdia-edo izango zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 56. orr.

Eguerdia argiagotzen ari zen, zeruak gero eta ostarte gehiago baitzituen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Eguerdia pasata atera zen manifestazioa Anoeta estadiotik.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Egunsentian etsaiaren kanpaleku erdiraino sartu eta, eguerdiraino amondarrak triskatzen jardun zuen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 11,11

Goizetik eguerdiraino Baali deika ari izan ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,26

Arrats, goiz eta eguerdi, kexu eta intzirika nengoela, entzun zuen hark nire ahotsa.  Elizen arteko biblia   Sal 55,18

Eguerdi hogoi gutti.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.

Eguerdi eta bost.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Eguerdi eta laurden zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Bidea eguerdia baino lehen libre utz dezaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 35. orr.

Hegazkinez iritsiko da, eguerdia baino lehen, Miarritzera Paul le Guenen taldea.  Berria - Kirola   2004-02-22

Goizean kafe ura banatzen zitzaien, eguerditan salda ura eta ogi puska idor bat, eta arratsetan eguerdiko hondarrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Ontziratze kaira hurbilduko zen eguerdia baino lehen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

Ez zen ez goizean, ez arratsean, baizik eta eguerdian.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 55. orr.

Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osan.  Elizen arteko biblia   Mt 27,45

Goizeko zortzietan, eguerdiko ordu bata edo ordu bietan, eta arratsaldeko zazpiak edo zortziak aldera.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.

Eguerdiko 11-12ak direnez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Han, eguerdiko hamabietan, 40 mosso boluntariok osaturiko talde batek, jairako jantzirik, ohore egingo dio senyera-ri.  Berria - Mundua   2004-09-11

Udaletxeko kanpaia eguerdiko hamabiak jotzen hasi zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 48. orr.

Herriko etxera azaldu ziren eguerdi jo gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Eguerdiko hamabiak aldera jo nuen herriko karrika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Atzo eguerditik ordubietara bitartean dentistarengana joan beharra nuen, Jan Luykenstraat kalera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Eguerdiko ordu batean, jaun agurgarria.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.

Eguerditan bazkaria, 16 orenetan mus haitadak.  Herria   2002-10-03

Eguerdian eta arratsaldean mobilizazioak egin dituzte hiri eta herri nagusietan.  Berria - Harian   2005-10-18

Egunaren erdi aldera eta eguerdian, S lineako eta Contrescarpetik Champerretera doan autobus eta garraio publikoko ibilgailu batean [...] han nengoen eta aurkitzen nintzen ni, plataforman eta atzealdeko zabalgunean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 23. orr.

Bero da, eguerdiko orduak dira, begiak uretatik desbideratu behar dira eguzkiaren dirdira finkoak itsuturik ez gelditzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Goizeko argia bezain distiratsu egingo du zure zuzentasuna, eguerdiko eguzkia bezain argitsu zure zuzenbidea.  Elizen arteko biblia   Sal 37,6

Eguerdiko eguzki saminean, Red Bayko anis eta beltxut kolorezko etxe ttipittoek hondartza gorriluna argitzen dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 141. orr.

Han eguerdiko pik-nika eginen dugu presondegiaren aintzinean eta gero presoeri bisita.  Herria   2005-02-10

Eguerdiko albistegi nagusian.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 138. orr.

Dena kontatu beharko dio emazteari honek eguerdiko albistegietan entzun baino lehen-.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Gero, proposamen harrigarri bat egiten dit eguerdirako: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Gizon guziek eguerdiko etxera sartuak behar zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Ilunpetan distira egingo du zure argiak, zure gau beltza eguerdi bihurtuko da.  Elizen arteko biblia   Is 58,10

Parisko eguerdi beti spleenez betean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 77. orr.

Nahiko itxuran eusten zion, eguerdi arte behintzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

Aznarrek dio martxoaren 13ko eguerdia arte ez zutela islamisten aztarnarik izan.  Berria - Mundua   2004-07-18

Mekenskaia herrian eguerdira arte ez zuela inork bozkatu.  Berria - Mundua   2004-08-31

Urte berri huntako lehen Larunbat Tematikoa Otsailaren 12an iraganen da Hazparneko Xuriatean, goizeko 9etarik eguerdi artean.  Herria   2005-02-03

Ez dituzu ikusi Urbieta kalean igande eguerdi euritsu batean besotik helduta eta barrez, zu gurasoen etxera autobusean eta gogorik gabe bazkaltzera zindoazela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.

Ekialderantz zihoazen Hogeita Hamalaugarren Kalean zehar; han ez zebilen inor, eguerdi sargoritsuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 241. orr.

Abenduaren zortziko eguerdi sargori hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

Udaletxeko atarian ere ez zen agertu, bilera bukatu zenutenean larunbat triste hartako eguerdi gris goierritarrean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esnatu nintzenean, eguerdi-eguzki betea ari zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 75. orr.

1963ko azaroaren 22ko eguerdi hastapen hartan Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin. Goiz zen, eguerdi partea, eta ez zuten batere presarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Neure buruari ahalik eta ongien eusten saiatu nintzela eguerdi-arte hartan, ahal izan nuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

Beste zerbaitek sumindu ninduen: eguerdi-arte osoan haren esaera-tonua neure burutik aldendu ezinak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.

Udan, iguzki izpi batzuk sartzen ziren eguerdi inguruetan eta, xantza pixka batekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

Eguerdi ingurura iristen, eta lurrak 20ren bat gradu, aireak 16 inguruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.

Irakeko Atzerri ministro Hoshiar Zebarik, alta, txistuak entzun zituen eguerdi partean iritsi zenean.  Berria - Mundua   2004-10-16

Eguerdi irian ideiak zuzentzen direlarik hasten dira elgarri hitz egiten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.

Eguerdi iria zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Eguerdi ondoan edo, desorduan bakarka ari denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

-Goizik abiatzen bazarete, Berara heltzen ahal zarete eguerdi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 230. orr.

Eguerdi ostean, beren profetagintzan jarraitu zuten arratsaldeko oparia eskaintzeko ordurarte.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,29

Eguerdi bueltan eraman zuten gorpua etxera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.

3 (asteko egunen eta kidekoen eskuinean)

Karlosek ostegun eguerdian jakin zuen emazteak baserrirako plana egina zuela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 40. orr.

Maitek erranen zion, ergel alaena, larunbat eguerdian komisaldegitik deitu nuelarik nire azalpenak makur ulertuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.

Astelehen eguerdian, frantziar estatuko Kultur Ministerioan, ministro andereak hartu gaitu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 75. orr.

Astearte eguerdian abiatuko da, 13:30ean, Parisera 18:30ean heltzeko.  Berria - Kirola   2004-02-05

Bihar eguerdiko hamabietan jokatu behar zuen partida atzeratzea behartu du.  Berria - Kirola   2004-02-28

Lyongo jokalariak atzo eguerdian iritsi ziren Miarritzeko aireportura.  Berria - Kirola   2004-02-25

Gaur eguerdian egingo dute UEFAko zozketa, zerrendaburuetan Athletic dela.  Berria - Kirola   2004-08-27

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Goiz-eguerdietako telefono dei ugariengatik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

5 eguerdi alde (orobat eguerdialde g.er.)

Eguzki-eklipsea izan zen egun haietako batean, eguerdi aldean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Eguerdi aldean heldu dira, kasualitatez Hasanek oraingoan ere granada prestatua duela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.

Eguerdi aldean Irunako Gaztelu plazan aperitifa.  Herria   2003-05-22

Isiltasun hotza zen, eguerdi aldeko ekain-eguzkiak gogorki jo arren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Eguerdi aldera itsasoa zakartzen hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Eguerdi aldera, garrasiak entzun ditut ez oso urruti, ez dut oso ondo ulertzen baina iruditu zait "¡Viva España!", "¡Arriba España!" diotela, eta segituan fusil deskargak eta herio-garrasi izugarriak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Nik ere gizon harexek berberak hartutako autobus berbera hartua bainuen, S linean, egun batean, eguerdi aldera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 77. orr.

Bi egun geroago, eguerdi aldera, bulegoan zegoelarik, ateko txirrina joka hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Kontua da, bigarren eguneko eguerdi aldera, ezin izan nuela eragotzi gure atzeko bagoitik zetorren ahots bat entzutea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 81. orr.

Ni urduri, loak hartu ezinik, eta ez azafatak banatu zigun egunkariarengatik, First pictures of world's greatest air crash in Nevada, albiste hura eguerdi alderako irakurria bainuen, baizik eta, motorrak martxan, egonean zegoen hegazkinaren dardara hutsarengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

6 eguerdi bete

Igandea zen, eguerdi bete eguzkitsua, udaberri ernaldu berria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Itzalpetu eguerdi betea eta egizue gauaren antzeko, erbesteratuak gordetzeko, ihesi doazenak aurki ez ditzaten.  Elizen arteko biblia   Is 16,3

Ez duzu zertan izan gau-beldurrik, ez egunezko geziarenik, ez ilunbeko izurriarenik, eta ez eguerdi betean sor daitekeen hondamenarenik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.

Eguerdi betean estropezu egiten dugu, ilunabarra bailitzan.  Elizen arteko biblia   Is 59,10

Egun hartan, eguerdi betean sarraraziko dut eguzkia, eta egun-argitan ilunduko dut lurra.  Elizen arteko biblia   Am 8,9

Eraikin zuria zen, goiz argitan urrezko zirudiena, eta geroxeago konturatu zirenez, eguerdi beteko argitan zilarrezko, eta ilunabarrean elurrezko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.

7 eguerdi-eguerdi eguerdi betea.

Bero kiskalgarria egiten du, eguerdi-eguerdia da, eta beroak ez du jatetxe batean sartzeko gogorik ematen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Eguerdi-eguerdian, eguzki dindak zuzenean jotzen duen ordu kriminal horretantxe ari behar izaten baitugu plazan, jende guziaren aurrean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Harik eta, eguerdi-eguerdian, zenitera heldu, eta trabak gainditzen dituen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Eguerdi-eguerdian itsumustuka ibiliko zarete, itsua bere iluntasunean bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 28,29

Lehenengo erasoaren alarma adarrak eguerdi-eguerdian jo zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ak eta eguerdi (4); atzo eguerdi (5); atzo eguerdi aldera (3); baina eguerdi (4); batean eguerdi (3); batean eguerdi aldera (3); da eguerdi (4); egin zuen eguerdi (3)

eguerdi aintzin (5); eguerdi aitzin (6); eguerdi aldean (30); eguerdi aldera (91); eguerdi aldera arte (3); eguerdi alderako (3); eguerdi arte (42); eguerdi arte eta (4); eguerdi artean (9); eguerdi artio (6); eguerdi batean (7); eguerdi batez (3); eguerdi betean (8); eguerdi beteko (3); eguerdi biak (3); eguerdi eguerdian (6); eguerdi eta (37); eguerdi eta erdi (8); eguerdi eta erdietarik (3); eguerdi eta erditan (5); eguerdi eterditan (3); eguerdi hartan (10); eguerdi honetan (5); eguerdi inguru (3); eguerdi ingurua (3); eguerdi inguruan (14); eguerdi iria (3); eguerdi irian (32); eguerdi laurden (7); eguerdi laurden gutitan (6); eguerdi on (8); eguerdi ondoan (6); eguerdi ostean (5); eguerdi partean (16); eguerdi sargori (3); eguerdi sargori hartan (3); eguerdi ta (11); eguerdi ta erdi (5); eguerdi ta erditan (5); eguerdi zen (5); egun batean eguerdi (3); erdietarik eguerdi (4); erdietarik eguerdi ta (3); eta eguerdi (36); eta eguerdi aldera (9); eta eguerdi artean (7); eta erdietarik eguerdi (4); etarik eguerdi (17); etarik eguerdi arte (12); etarik eguerdi artio (3); harik eta eguerdi (3); igande eguerdi (7); igande eguerdi honetan (4); larunbat eguerdi (5); orenetarik eguerdi (8); orenetarik eguerdi arte (6); zen eguerdi (3); ziren eguerdi (4); zuen eguerdi (4)

eguerdia arte (20); eguerdia arte ez (6); eguerdia baino (17); eguerdia baino lehen (9); eguerdia da (17); eguerdia eta (4); eguerdia zen (24); eguerdia zen eta (5); eta eguerdia (8); zen eguerdia (4)

astearte eguerdian (3); asteazken eguerdian (3); astelehen eguerdian (3); atzo eguerdian (196); atzo eguerdian aurkeztu (4); atzo eguerdian donostiako (4); atzo eguerdian egin (6); atzo eguerdian egindako (3); atzo eguerdian euskal (4); atzo eguerdian iritsi (5); baina eguerdian (7); bihar eguerdian (27); da eguerdian (3); da gaur eguerdian (5); dira gaur eguerdian (3); donostia atzo eguerdian (3); du eguerdian (6); du gaur eguerdian (8); dute bihar eguerdian (5); dute eguerdian (5); dute gaur eguerdian (10); egin zuten eguerdian (9); egingo dute eguerdian (4); eguerdi eguerdian (6); eguerdian abiatuko (4); eguerdian abiatuko da (3); eguerdian amaitu (3); eguerdian amaituko (3); eguerdian atera (3); eguerdian atxilotu (6); eguerdian atxilotu zuten (4); eguerdian aurkeztu (4); eguerdian aurkeztuko (8); eguerdian aurkeztuko dute (3); eguerdian bilboko (3); eguerdian bilduko (4); eguerdian bilduko dira (3); eguerdian donostiako (7); eguerdian donostian (3); eguerdian edo (5); eguerdian egin (8); eguerdian egin zuten (5); eguerdian egindako (3); eguerdian egingo (11); eguerdian elkarretaratzea (3); eguerdian elkartu (5); eguerdian elkartu ziren (3); eguerdian ere (9); eguerdian espainiako (3)

eguerdian eta (18); eguerdian eta arratsaldean (6); eguerdian eta gauean (3); eguerdian etorriko (3); eguerdian euskal (6); eguerdian ez (4); eguerdian gertatu (3); eguerdian gertatu zen (3); eguerdian hartu (3); eguerdian hasi (7); eguerdian hasi zen (3); eguerdian hasiko (7); eguerdian hasiko da (6); eguerdian hil (4); eguerdian ikusi (3); eguerdian iritsi (9); eguerdian iritsi zen (6); eguerdian iritsiko (3); eguerdian izan (8); eguerdian izan zen (6); eguerdian izango (10); eguerdian izango da (8); eguerdian jakin (4); eguerdian jokatuko (6); eguerdian jokatuko da (3); eguerdian manifestazioa (4); eguerdian manifestazioa egin (3); eguerdian meza (3); eguerdian meza egingo (3); eta atzo eguerdian (4); eta bihar eguerdian (5); eta eguerdian (34); eta gaur eguerdian (4); gaur eguerdian (71); gaur eguerdian aurkeztuko (6); gaur eguerdian egingo (5); herenegun eguerdian (11); igande eguerdian (31); igande eguerdian jokatuko (3); larunbat eguerdian (9); ostegun eguerdian (4); ostiral eguerdian (6); zela eguerdian (3); zen atzo eguerdian (16); zen eguerdian (10); ziren atzo eguerdian (16); ziren eguerdian (5); zuen atzo eguerdian (24); zuen eguerdian (6); zuten atzo eguerdian (29); zuten eguerdian (13)

atzo eguerdiaz (4); atzo eguerdiaz gero (3); atzo eguerdiko (6); atzo eguerdirako (5); bai eguerdiko (3); bihar eguerdiko (6); bihar eguerdirako (5); da eguerdiko (6); du eguerdiko (4); dute gaur eguerdirako (4); eguerdiaz gero (5); eguerdiaz geroztik (5); eguerdiko argia (3); eguerdiko bazkaria (13); eguerdiko bazkariak (3); eguerdiko bazkarian (5); eguerdiko bazkariaren (3); eguerdiko berantenaz (4); eguerdiko eguzki (9); eguerdiko eguzkitan (3); eguerdiko hamabi (14); eguerdiko hamabi eta (11); eguerdiko hamabiak (14); eguerdiko hamabietan (28); eguerdiko ordu (34); eguerdiko ordu bata (9); eguerdiko ordu batean (17); eguerdiko ordu biak (4); eguerdiko oren (4); eguerdiko zaindegi (4); eguerdiko zaindegi eta (4); eguerdira arte (31); eguerdira arte ez (4); eguerdira bitartean (5); eguerdirako itzuliko (3); eta eguerdiko (16); eta eguerdira (5); eta eguerdira arte (4); eta eguerdirako (8); eta goizetik eguerdiraino (3); gaur eguerdiko (10); gaur eguerdira (3); gaur eguerdirako (11); goizetik eguerdiraino (3); igande eguerdiko (4); igande eguerdirako (3); zen eguerdiko (5)

asteazken eguerditan (3); da eguerditan (4); dira eguerditan (4); dugu eguerditan (3); eguerditan angira (6); eguerditan angira janaldia (3); eguerditan angira jatea (3); eguerditan aperitifa (5); eguerditan aperitifa eta (4); eguerditan bazkari (7); eguerditan bazkari herrikoia (3); eguerditan bazkaria (15); eguerditan eta (10); eguerditan eta aratsean (7); eguerditan hazparneko (3); eguerditan izanen (4); eguerditan xuxen (3); eguerditan zintzur (14); eguerditan zintzur bustitze (3); eguerditan zintzur bustitzea (9); eguerditik aurrera (20); eguerditik goiti (7); eguerditik harat (4); ere eguerditik (3); eta eguerditan (16); eta eguerditan angira (3); hitzordua dugu eguerditan (3); igande eguerditan (28); larunbat eguerditan (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus