Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egunero (orobat egonoro g.er. eta egonoroz g.er.) 1 adlag egun guztietan.

Egunero bisitatzen nau Hannak: ate bikoitz zurian kax-kax deitzen duenero izutzen naiz; Hanna beltzez jantzia, nire gela zurian sartzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Egunero jatordu bat egiteko zazpi ahaleginak egin behar dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Egunero 30.000 haur afrikar hiltzen dira kontinentean mendebaldean erraz sendatzen diren gaixotasunen ondorioz.  Berria - Harian   2005-01-12

Egunero trenak bete holandar gazte abiatzen dira Alemaniara lanera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Egunero joaten zen partida jokatzera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 41. orr.

Egunero ilusio handiarekin egiten dut lan.  Berria - Kirola   2004-10-20

Egunero zigarro bat gutxiago erretzen hasiko gara.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 148. orr.

Uda ala negu, egunero, gauza bera egiten zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,30

Ni, aldiz, egunero, uda ala negu, iguzki ala euri, hotz ala bero, goizean eta arratsaldean, baietz bai!, promenaderat ateratzen nintzela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Egunero, huts egin gabe, emango zaie zeruetako Jainkoari erre-opariak eskaintzeko behar duten guztia.  Elizen arteko biblia   Esd 6,9

Saudi Arabia ekoizle nagusia egunero 2,5 milioi upel ekoiztearen aldekoa zen.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

600.000 euroko bermea eta egunero polizia etxera joan beharra ez dutela legearen araberako justifikaziorik dio hirukoak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Egunero ez da gertatzen, baina berezko gertakaria da suzko bolak jaustea.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Tiroak edota gudaren soinuak egunero, edozein lekutan entzuten dira.  Berria - Mundua   2004-01-09

Egunero entsalada eta kafea.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.

Istillaga, egunero ohi bezala, mostradore ertz-ertzean, hanka bat eskuinaldera eta bestea ezkerrera zabaldurik eseri zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Egunero bezala gosalondoan izango diagu Oskotz komandantearen bisita.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Erredakzioa borbor zegoen, egunero bezala tenore horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Umbe kafetegia jendez gainezka zegoen eguerdi hartan, egunero bezalaxe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 42. orr.

Uda ala negu, egunero, gauza bera egiten zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Denborak eta urruntasunak -elkar ikusi gabe joandako denbora, nahiz eta bata besteaz egunero, orduero oroitu- ez zuten ez bata ez bestea makurrarazi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Egunero -gauero- zerbait inprobisatu behar da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Gosaria: egunero, igande eta jai egunetan salbu, goizeko 9etan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 79. orr.

Urtebete pasa neraman -Borondatearen garaipena filma ikusi nuenetik- egunero ordu bertsuan jaikitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Eguzkia ez da egunero toki berean ateratzen izarrartean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Eta bitxia zen; izan ere, egunero etortzen zen arren, egunero sumatzen zuen lehenbiziko aldiz, zeren egunero berria baitzen, edo halaxe iruditzen zitzaion berari bederen.  Berria - Kultura   2006-04-06

Zuek beti berandu -esaten zigun egunero, lelo bat bezala-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Gure espeziearen bizitza kontserbatzeko eta gure desira asetzeko, zergatik baliatu behar ote dugu zikinkeriak husteko egunero erabiltzen dugun organo beraz?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Hantxe egoten ziren egunero hamar orduz.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Saudi Arabia ekoizle nagusia egunero 2,5 milioi upel ekoiztearen aldekoa zen.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Horregatik esaten zuen Frantziskok -eta egia frogatua da- perfekzio-bideari eutsi nahi diotenek egunero garbitu behar dutela beren burua, negar-malko ugari isuriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Zertarako joaten naiz egunero lanera?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 30. orr.

Ongi etorri ere kasetariei eta egunkaria egunero egiten duten langile guziei.  Herria   2003-06-26

Ez zeukan janaria norentzat eginik, baina egunero pizten zuen sua, eta ahia edo zoparen bat prestatzen zuen berarentzat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Nire ardura egunero 8.000 karaktere idaztea zuan, eta orain arte horixe egin diat, sobera ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Ez ditut horrelakoak egunero egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Ia egunero ikusten dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 297. orr.

Lau bat ordu egunero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.

Gosariarekin batera garbiketa tresnak, lanbasa eta lejia ekartzen dizkidate egunero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Beti eguraldi berdintsua tokatzen zaio: halamoduzkoa, egunero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Nire anaia maiteak haserrealdi ikaragarriak harrapatzen zituen egunero.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Ezin dut ulertu jendeak nolatan egin dezakeen horrelakorik, egunero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Dirua itzultzen jarraitu genuen, eta egunero eta urduriago sentitzen nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 63. orr.

2 egunero-egunero

Egunero-egunero lan eginez, etxera itzultzeko bezainbeste diru bilduko nuela esan zidan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.

Hogei urte zeramatzaat egunero-egunero eraikin tzar hori ikusten, hogei urte zehaztu nahian zergatik ez zaidan gustatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Egunero-egunero, larunbatetan izan ezik, errabinoa Breslerren liburutegira joaten zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Periodiko bat egunero-egunero kaleratu beharra ez da txantxetako kontua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

Lanean hamar ordu sartu, eta gero egunero-egunero bi ordu gimnasioan jo eta ke aritzea gogorra da oso.  Berria - Kirola   2004-02-15

Erreparatu diozu inoiz egunero-egunero, goizean goiz trena hartzen duzunean, aurrean egokitzen zaizun neska edo mutil horri?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 9. orr.

Kapsula ñimiño bat du, eta hortik egunero-egunero hormona kopuru txiki bat askatzen du, bost urtean!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Gerrak iraun zuen artean egunero-egunero, Europako bazter txikituren batera jauzi egingo nuen paraxutaz, gosez hiltzen ari ziren mutiko eta neskato galduak salbatzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.

Iruditzen zaidak ez dela, egunero-egunero, batere gustagarria izango.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 47. orr.

Etengabe lanean ari zen telegrafoaz gain, Europako aldizkariak hasi ziren egunero-egunero atzerapenik gabe etortzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 186. orr.

3 eguneroko izlag egunero gertatzen edo egiten dena. ik eguneroko.

Eguneroko garbiketak egin, arropa apaindu, ikasi, irakurri...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Hemen eguneroko gauzak aipatu ditut, bazterrean utzirik umeak euskaraz gehien erabiltzen dituen hitzak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.

Kantarien eguneroko eginkizuna erregearen araudiak eta beste arau batzuek taxutzen zuten.  Elizen arteko biblia   Ne 11,23

LABeko sindikalistak, eguneroko menua hartu eta gero, ordaintzen, eta gazte etorkinak, kafe bila.  Berria - Harian   2006-03-23

Eguneroko janaria, beraz, erregeak eman zion bere bizitza guztian.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,30

Errukia eta karitatea eskatuz lortzen zuen eguneroko ogia Maddalenek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.

Izerdia aterata jango duzu eguneroko ogia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Egia arrunta da hau, eguneroko egia bat, eguneroko ilusio batek igaro ezinezko maskara batez estaltzen duena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

Eguneroko trajedia txikia.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 44. orr.

Beste kontu bat da eguneroko jardunean zenbat erabiltzen den.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 135. orr.

Jende askoren eguneroko zeregin xeheetarako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 239. orr.

Eguneroko arazoetan murgilduta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Eguneroko bizitza hain astuna eta neketsua denez, elurraren etorrerak euforia eta liberazio sentimendua ekartzen du beti.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 181. orr.

Guk gure eguneroko bizitzan erabiltzen dugun egutegia erromatarrek asmatutakoan oinarritzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Emozio kontzeptua, eguneroko hizkuntzan "sentimenaren" edo "grinaren" antzekotzat hartu ohi dena, oso ongi definitu behar da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Ez baitzen itsutzen jende arruntaren eguneroko emozioekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Zalantza bat geratuko da behintzat beti laborategietan lortutako emaitzei buruz: ea zenbateraino diren aplikagarri eguneroko pertzepzio "normalerako".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Euskara bere eguneroko ahozko zereginetan baizik erabiltzen ez duenak ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 56. orr.

Gaitzen kontrako eguneroko dietaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.

Harritzen nau Eguneroko Igarlea egunkariak oraindik ez ematea eraso horien guztien berri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 188. orr.

Jendeak bizitza zelan bizi duen eta eguneroko hori bizitzeko kultura eta gizarte ezberdinen arabera jendea nola antolatzen den, horixe da antropologiak aztertzen duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 415. orr.

Azken horietarik gehienak (%47), gainera, eguneroko bidaiak izaten dira, %17 asterokoak, %16 hilerokoak eta gainerako %23 bestelako maiztasuna duten bidaiak izaten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Eguneroko egunak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

4 (izenondo gisa)

Aita egunerokoak Aita sinbolikoaren rola jokatzen du, eta honengandik jasotzen du autoritatea maileguan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

13 ordu eta 3 minutura luzatu du bere txango egunerokoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Hori bai dela eraso egunerokoa, etengabea eta ikaragarri ankerra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 282. orr.

Niretzat gauza normala zen, egunerokoa, egunerokotasun horretan bizi nuen zerbait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 232. orr.

Eszena arruntak, egunerokoak.     «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

Gizalege eta esker on arrunt egunerokoak ere hor daude.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 290. orr.

Hain egunerokoa den keinu horretan ez dago ezer harrigarririk.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Ekintza hauek guztiak, hain errazak, hain egunerokoak izanik ere, jasanezinak iruditu zitzaizkion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.

Beste egunetan baino lehenago irten zen lanetik eta 6. zenbakiko metroa, egunerokoa, hartu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 70. orr.

Hain egunerokoa zaiguna, hain ezaguna, bapatean bitxitzen zaigularik.  Herria   2005-02-10

Lanetik etxerakoan, edo gero ataurrean, saguxar egunerokoak nolamoduz zebiltzan ere ohartu nahiko zuen afalaurretik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Orduan ezetzean esandakoak egiazta ditzagun, eguzkiaren jira egunerokoari neurriak hartuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Beti pentsatu dugu politika, hizki handiz, politikarien lana zela eta guri, hizki txikidun politika egitea zegokigula, hau da, gutariko bakoitzak, bere borroka egunerokoaren aitzina eramatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Egunkarietan egunerokoa da delinkuentziaren aipamena, eta Chavezekiko oposizioa kupidarik gabe ari da gaia haren aurka erabiltzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

5 (izen gisa)

Egunerokoa bizi nahi izaten bainuen nik, etorkizunaren peskizan ibili gabe.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

Baina egunerokoak agerian uzten du agintari politikoek enpresaburuei legea betearazteko duten gaitasun falta.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Hiriaren egunerokoa ondo neur dezaketen beste batzuk egunkari saltzaileak dira.  Berria - Harian   2005-08-19

Horiek baldintzatzen baitute Europako herritarren egunerokoa eta hazten baitituzte haien kezkak.  Berria - Mundua   2006-01-10

Batez ere, gure egunerokoan hainbeste eragiten digun indarkeria horri buruzko azterketan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

Legearen arabera, nagusiak Jean Marieren urratsak trabatu ez baldin bazituen, lankide zein nagusi-ttikiek egunerokoa infernu bilakarazten ziotela argi zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

Egunerokoarekin aspertzen garenean eta asperraldia luzea denean, sortzen dira arazoak.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Egunerokoaz gain, astean asteko batez bestekoa ateratzen genuen, hilean hilekoa eta lauhilekoan lauhilekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alde egunero (7); aurrera egunero (8); baina egunero (27); bat egunero (15); batek egunero (9); bezala egunero (5); da egunero (75); da egunero gertatzen (6); dela egunero (6); dira egunero (53); ditu egunero (30); ditugu egunero (7); dituzte egunero (23); du egunero (30); dugu egunero (11); dut egunero (7); dute egunero (25)

egunero agertzen (8); egunero ari (16); egunero ari da (5); egunero ateratzen (9); egunero aurkeztu (8); egunero aurkeztu behar (5); egunero aurkitzen (7); egunero bat (5); egunero behar (9); egunero bere (13); egunero beste (5); egunero bezala (52); egunero bi (25); egunero bi milioi (5); egunero bisitatu (6); egunero bizi (10); egunero bost (5); egunero dago (5); egunero deitzen (9); egunero egin (22); egunero egin behar (9); egunero egingo (7); egunero egiten (71); egunero egiten dira (6); egunero egiten du (6); egunero egiten duen (5); egunero egunero (151); egunero elkarrekin (5); egunero ematen (15); egunero entrenatzen (9); egunero entzuten (14); egunero erabiltzen (20); egunero erabiltzen dugun (5); egunero erakusten (6); egunero eramaten (5); egunero errepikatzen (6); egunero ertzain (5); egunero esaten (8); egunero eskatzen (6)

egunero eta (50); egunero etorri (6); egunero etortzen (29); egunero etortzen zen (8); egunero ez (13); egunero gauza (10); egunero gauza bera (5); egunero gertatzen (45); egunero gertatzen da (6); egunero gertatzen den (5); egunero gertatzen diren (6); egunero geure (5); egunero gure (6); egunero hainbat (5); egunero hartu (5); egunero hartzen (14); egunero hasten (5); egunero hiltzen (9); egunero hiru (12); egunero hitz (9); egunero hitz egiten (6); egunero ibiltzen (7); egunero idatzi (5); egunero idazten (6); egunero idekia (5); egunero ikusi (7); egunero ikusten (61); egunero ikusten dugu (8); egunero irakurtzen (8); egunero izan (9); egunero izango (11); egunero izaten (17); egunero jasotzen (5); egunero jaten (6); egunero joan (13); egunero joaten (46); egunero joaten nintzen (5); egunero joaten zen (15); egunero joaten ziren (6); egunero jotzen (11); egunero kalean (8); egunero lan (15); egunero lanean (7); egunero lanera (8); egunero lau (12); egunero lau orduko (5); egunero legez (9); egunero milaka (9); egunero mundua (5); egunero ordu (12); egunero ordubete (5); egunero pairatzen (5); egunero pasatzen (9); egunero polizia (5); egunero sortzen (8); egunero sufritzen (5); egunero urratzen (6); egunero zer (5); egunero zortzi (5)

ere egunero (18); eta egunero (147); eta egunero egunero (8); eta egunero joaten (8); eta ia egunero (9); ez da egunero (15); ez dira egunero (7); ez egunero (10); genuen egunero (5); gero egunero (7); geroztik egunero (5); hau egunero (5); hiltzen dira egunero (8); hori egunero (8); horrela egunero (6); hura egunero (5); ia egunero (151); ia egunero egiten (9); ia egunero joaten (7); ia ia egunero (5); joaten zen egunero (5); kasik egunero (17); naiz egunero (10); nik egunero (11); nintzen egunero (6); nuen egunero (9); zen egunero (29); ziren egunero (19); zituen egunero (15); zituzten egunero (5); zuen egunero (23); zuten egunero (12)

bai eguneroko (5); baina eguneroko (17); baita eguneroko (8); bat eguneroko (5); baten eguneroko (8); batez ere eguneroko (5); bere eguneroko (49); beren eguneroko (28); da eguneroko (34); da gure eguneroko (6); dela eguneroko (5); den eguneroko (6); dira eguneroko (10); du eguneroko (16); duen eguneroko (6); dugu eguneroko (5); dute eguneroko (10); edo eguneroko (11)

eguneroko arazoak (8); eguneroko arazoei (7); eguneroko bat (15); eguneroko bi (5); eguneroko bizia (7); eguneroko bizian (36); eguneroko bizimodu (6); eguneroko bizimodua (21); eguneroko bizimoduan (31); eguneroko bizimoduaren (8); eguneroko bizimoduari (7); eguneroko bizitza (68); eguneroko bizitzak (7); eguneroko bizitzako (27); eguneroko bizitzan (133); eguneroko bizitzan eta (5); eguneroko bizitzara (8); eguneroko bizitzarekin (7); eguneroko bizitzaren (36); eguneroko bizitzari (15); eguneroko bizitzatik (11); eguneroko borroka (8); eguneroko erre (12); eguneroko erre opari (8); eguneroko errealitatetik (5); eguneroko gauza (25); eguneroko gauzez (7); eguneroko harremanetan (5); eguneroko hau (5); eguneroko hizkera (5); eguneroko hizkeran (5); eguneroko hizkuntzan (7); eguneroko hori (7); eguneroko igarlea (22); eguneroko igarlea n (5); eguneroko istorioak (6); eguneroko jarduera (7); eguneroko jardueran (10); eguneroko jardun (6); eguneroko jarduna (11); eguneroko jardunean (33); eguneroko jardunetik (6); eguneroko joan (5); eguneroko kontu (7); eguneroko kontua (25); eguneroko kontua da (9); eguneroko kontuak (9); eguneroko lan (15); eguneroko lana (30); eguneroko lanak (11); eguneroko lanarekin (7); eguneroko lanaren (5); eguneroko lanari (6); eguneroko lanean (34); eguneroko legez (5); eguneroko martxa (7); eguneroko martxari (5); eguneroko ogi (11); eguneroko ogia (35); eguneroko prentsan (6); eguneroko urratsetan (6); eguneroko zereginetan (5)

ene eguneroko (6); ere eguneroko (15); eta eguneroko (138); eta eguneroko bizitza (5); eta eguneroko bizitzako (5); eta eguneroko bizitzan (7); eta eguneroko bizitzaren (5); euren eguneroko (10); ez eguneroko (9); geure eguneroko (9); gure eguneroko (82); gure eguneroko bizitza (5); gure eguneroko bizitzan (18); haren eguneroko (7); herritarren eguneroko (9); hori eguneroko (7); ia eguneroko (6); neure eguneroko (8); nire eguneroko (18); zen eguneroko (8); zion eguneroko (7); zuen eguneroko (12)

bere egunerokoan (6); egunerokoa da (7); egunerokoa izan (5); egunerokoak dira (10); egunerokoak diren (6); eta egunerokoa (11); eta egunerokoaren (5); ia egunerokoak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus