Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eho1(orobat eiho g.er.), eho, ehotzen (orobat ehaiten ipar) 1 du ad aleak eta kidekoak birrindu edo haustu, sakatuz, joz edo bi atal gogorren artean iraganaraziz.

Kafea ehotzen dut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.  Elizen arteko biblia   Mt 24,41

Emazteak neskame bati ehogailu bat hartzeko agindu zion, eta loroaren kaiolapean aleak ehotzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Alea, nahiz ehorik, nahiz besterik gabe azaoka bildurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Gero, zoru gainean hozten utzi ondoren, kafe-errota batean ehotzen genuen [bisulfatoa].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Arnasa hartzen dugun bakoitzean usinka edo eztulka hasten gara, ehotzen ari garen piperbeltz pilagatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.

Bere hindu-herrikideei beren kotoia berriro eskuz irun eta ehotzeko eskatzean, Gandhi bide bat erakusten ari zitzaien Mendebaldeko ekonomi amaraunaren sare ikuskorretatik libratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.

Material hori legarraren tamainara eho, idortu, eta sailkatu egiten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Marmola ez da mota berekoa izaten eskualde guztietan, baizik eta leku batzuetan blokeak gatza bezalako pikor distiratsuak dituztela jaiotzen dira; ondo birrindu eta eho ondoren lanean erabiltzeko oso egokiak izaten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Berrogeita hamar emakume zerbitzari zebiltzan, batzuk ale gorria ehotzen, besteak lihoa ehuntzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Ikasi du tristura etxean gorde behar dela, norberaren barruan eho behar diren kafe aleek osatuko balute bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 144. orr.

Bertan sutondo bat, 150 gramo basa-labore eta horiek ehotzeko harri lau bat aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

2 irud/hed

Orga hutsak, karrikaz karrika isiltasuna ehotzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.

Gure buruaren errotak banaka-banaka ehotzen ditu sentipen negatibook, tortura psikologiko saihetsezin bihurtu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zenbateko laka jasotzen zuten udaberrian eta udazkenean eho-lanarengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.

Marmarren errota da, pentsatzen du, gau eta egun biraka, batzuen eta besteen ospe onak eho-eho eginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Kopetan bazerion izerdia esku-gibelaz xukatzen zuen eta ogi-ehaiteko makina zaharraren maldara lasterkatzen zen, lana ez baitzen egundainokoan bukatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

4 ehundu.

Zaydek ate hau zurez moldatu, harresi hau eraiki eta oihal hau eho du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 128. orr.

Lurralde zoragarri hura eta hango elfoak etorri zitzaizkion gogora, haien eskuek ehotako ehunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 259. orr.

Haren artileaz tunika bat ehoz, Frantzisko dohatsuari bidali zioten Portziunkulako Andre Maria elizara Gela haietan ehotzen zituzten emakumeek Axera jainkosaren irudiei aterpeak egiteko oihalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Neskak irazkian ehotzen, mendi urruna ketan, eta marruka idi gorria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Mantu gris luzeak, fineziaz ehoak, lepoan orratz ederrekin lotuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 385. orr.

Ehotzen amaitu ondoren, ehuleak mozten duen ehunaren antzeko da nire bizia.  Elizen arteko biblia   Is 38,12

Würzburg aldeko inguruetan, artemisia edo zizare-belarrez eta berbenaz ehotako koroak zeramatzaten buruan gazteek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Nola dezakeen ehuleak piru bakarreko irazkiarekin hari anitzeko bilbea eho?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Orduan dibertsio alaiak burua eta sorbaldak lorez eta hostoz ehotako girlandaz jazteko eskatzen zien.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.

Ehaite, marrazketa, tindatze...  Herria   2001-10-18

5 irud/hed

Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Beti bakebide izan behar duen politikaz eho dudan saio xume hau Karlos Santamaria donostiar bakegile handiari eskaintzean, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.

Bai horixe, filosofia sakona eta bizitzari begira ehotakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

Berriro ekin zion bere istorio amaigabea ehotzeari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus