Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekonomia 1 iz gizartean, ondasunen ekoizte, banatze eta erabiltzeari buruzko gertakariak aztertzen dituen zientzia; ondasunen kudeaketa zuhurra.

Ekonomia urritasunaren edo murrizpenen zientzia dela esan daiteke nolabait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Ekonomia, jakintza esparru gisa, oso da zabala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Ekonomia mundu mailakoa da, ez eskualde edo herri mailakoa bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Adam Smith izango da, seguruenik, autore aipatuena liberalen artean eta harentzat nazioen aberastasuna aztertzea da ekonomiaren helburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Marxistentzat, berriz, ekonomiak produkzioa gidatzen duten giza erlazioak aztertzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Brasilgo ekonomia %4,2 hazi da urteko lehen seihilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Ongizatearen ekonomiaren aitzindaria izan zen Arthur Pigou Nobel sariak zioen bezala, bere zerbitzariarekin ezkontzen denak ere adierazle horren beherakadari, eta beraz ekonomiaren hazkunde ofizialari, bere ekarpena egiten dio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Albiste bihurtu nahi badute, ekonomiako orrietan leukake bere tokia, industri-jardunen ondoan, etxebizitzen prezioen eta burtsako indizeen gorabeheretan beti goraka ageri diren zifren artean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Gutariko gehienak, Bercy edo Moncloako edozein ekonomiako ministro bezain erraz mintza gintezkeen, globoak globalizatuz eta auzoarentzat partikulazki, aurrekontu epaiketa drastikoak gomendatuz adibidez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 52. orr.

Ekonomiaren nazioarteratze prozesua inoizko mailarik gorenera iritsi da, zenbatekoan ez ezik, hedapen eta sakontasunean ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

Ekonomian oinarritu merkatuaren legeen mekanismoak barneratuak genituen ordukoz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 52. orr.

Industria ingeniari titulua atera eta ekonomian lizentziatu zen.  Berria - Kultura   2004-01-11

Monarkia batzuetan, ekonomiazko merkataritzan diharduten estatuei kalte egiteko legeak egin izan dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.

Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua, eta osagaiak (hiri estatuak, nazio-estatuak, baita inperioak ere), ekonomiazkoak ziren harremanen bidez zeuden batez ere lotuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea izan zen japoniarren erreakzioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Enpresaren ekonomia edo administrazioari buruzko eskuliburu nahiko tradizionala.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Lizentziaren oinarrian kluben ekonomia bideratzeko beharra dago.  Berria - Kirola   2004-04-28

Eivissako autobidearen proiektuak ingurumenari eta uhartearen ekonomiari eragingo dizkion ondorio larriak.  Berria - Mundua   2006-03-18

Drogaren ekonomia garapen-bideko herrialde gero eta gehiagotan da garrantzitsua, eta, bere modura, globalizazioaren prozesuan parte hartzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

Ekonomiak bizi zuen garai oparoak indarra ematen zion orduan nagusi zen eredu ekonomikoa bideragarria zen usteari.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

Bakarrizketak eta elkarrizketak baliatu zituen batik bat hizkuntzaren ekonomia horretarako.  Berria - Kultura   2006-02-25

Hitzaren eta marrazkiaren ekonomia maisutasunez uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2004-10-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

1960ko hamarraldiaren erditik aurrera abian jarritako ekonomia globalizatuak, ordea, erregulazioko egitura nazionalak haustera jotzen zuen. Munduko ekonomia indartsuenetako batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Bretton Woodseko erakundeak, hartzekodunen eskaeren eta zordunen premien artean ebazle-eginkizuna betetzetik urrun, hartzekodunek eskaturiko ekonomia zordunen erreformaren tresna izan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Ekonomia orokorra, berriz, mikroekonomian eta makroekonomian banatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Ekonomia kapitalistek, oro har, hobeto funtzionatzen dute truke-tasa finkoekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Bere modura, iraultzailea izan zen Keynes, hankaz gora jarri baitzituen ekonomia liberal klasikoaren zenbait oinarrizko abiapuntu eta uste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Luzaro nagusi izan den ekonomia planifikatua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Ekonomia finantzarioa ekonomia errealetik banatu da, nahiz eta hein batean baino ez den hori gertatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Ekonomia ahalguztidunaren kontzeptu, gai edo arazo bakoitzaren alde desberdinei erreparatzea da gure helburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Ekonomia berdea: Ekonomia eta Ekologia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Amsterdam bihurtu zen Europako lehen ekonomia eta finantzagunea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Diru- eta finantza- egongaiztasun honen sorburuan estatubatuar ekonomiak 1982tik aurrera munduko aurrezkiari egin zion diru-hustea dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Zentzu horretan, munduko ekonomia gehiago da nazioarteko ekonomia huts-hutsa baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Munduko ekonomia, sistema integratu gisa duela hamarraldi batzuk taxutzen hasi zena, mundu-ekonomia europarra izan zen hasieran, bestela esanda, ardatza Europan zuen mundu ekonomikoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Munduko ekonomiaren egiturazko formak (Estatu Batuen hegemonia, Hegoaldearen mendekotasuna Iparraldeari buruz) izan ziren ekonomiaren funtzionamenduari buruzko hausnarketaren ardatza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Merkatuko ekonomiarako igarobidea ez dela apurka-apurka egin behar, horixe da bigarren fede-artikulua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Tratuzko ekonomiak hartu zuen esklaboen salerosketaren lekua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Hasieran, Oinarrizko ekonomia-unitateak (familiak, klanak, herriak), beren baitara bildurik bizi dira, eta ekoizten dutenaren parterik handiena kontsumitzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Garapen-bideko ekonomien ezaugarri den kapital faltaren arazoak badu alderdi kualitatibo bat ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat ekonomi) ik ekonomiko.

Ekonomia-eskualdeen muga politikoak alde batera utzita, Herbehereak, Ingalaterrako hego eta ekialdea eta Frantziako iparraldea har daitezke sistemaren zentrotzat 1600 urte inguruan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Nazio Batuen Erakundeko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

Trukeen liberalizazioa sustatu zuten halaber Europako Ekonomia Erkidegoaren sorrerak, [...] eta truke libreko eskualdeen arteko itunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

EEE Europar Ekonomia Elkargoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

Ekonomia sail desberdinetako lehen arduradunak.  Herria   2003-03-20

Askorentzat, ekonomia analisia lanbide dutenak aurreikuspenak egiten baino, aurreikusitakoa zergatik betetzen ez den azaltzen dira adituak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Garapenaren gizarte eta ekonomi dimentsioei heltzen die, izadiaren kontserbaziorako hainbat neurri jasotzen ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

Ez da erraza ekonomia pentsamenduaren historia laburra ematea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Estatistikekin gertatzen den antzera, aipagarriak dira hainbat ekonomia-adierazleri loturiko paradoxa eta xelebrekeria batzuk.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Halaxe azalduko zaizkigu maiz ekonomia auziak eta arazoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Ekonomia mirariaren Europa!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 155. orr.

Ekonomi eragozpen berezi horrek bi ondorio izan zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Ekonomia-aurkaritasunek eta gatazka militarrek, izan ere, estatuak esparru guztietan beregaintasuna sustatzera eraman zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Ekonomia-politikako gai espezializatuei buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Sarritan azaltzen da, ekonomia gertakariei loturik, determinismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Produktibitate-areagotzea ekonomia hazkundearen iturri nagusia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Europar mundu-ekonomia zaharra [...], indarberriturik irten zen ordea, bai ekonomia-beheralditik, bai gerratik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Estatu Batuetako finantza-krisiaren eta ekonomia-atzeraldi gogor baten mehatxuek areago indartuko zuten lankidetzaren aldeko joera hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Ekonomia-krisia, testuinguru horretan, giltzarri garrantzitsua da garai hartan izan ziren arazoak interpretatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Horra hor, hitz gutxitan laburturik, hainbat ekonomia krisiren azalpen teknikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Ekonomilariek teoriak eta ereduak eratzen dituzte, ekonomia gertaerak aztertu, azaldu edo aurreikusi ahal izateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Truke-tasen gorabeherek modu askotara eragiten diote ekonomia-bilakaerari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Ekonomia eta estrategia interesen arabera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Ortodoxia liberalak 1970eko hamarraldiaren amaieratik aurrera izandako garaipenak ekonomia-globalizazioaren prozesuak atzerabiderik ez zuela berretsi zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Azkenaldi honetan abian jarri diren ekonomia-liberalizazioko politikek nazioarteko erakundeen babes gero eta handiagoa ekarri diote.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Sisteman den diru kopuru osoa kontrolatzerakoan ekonomia jardueraren bilakaera ere kontrola daiteke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Gaur egun indarrean den munduko hirutariko ekonomia-zatiketa gainditzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Iraganeko historiak erakutsia zuen elkarrenganako beldurra ekonomi gabezia bezain gerra-sortzaile indartsua zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Mikroekonomiak ekonomia agente bakoitzaren jokabidea eta agente horiek parte hartzen duten merkatuen funtzionamendua aztertzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oxfordeko Unibertsitateko Osasun Ekonomia Ikertzeko Zentroko adituek egin dute txostena.  Berria - Gaiak   2006-02-23

1970eko hamarraldian agertu zen "Hego-Hego" deritzan zorduntze-ekonomiaren [...] eta 1980ko hamarraldiko "Ipar-Ipar" zorduntze-ekonomiaren artean dagoen oposizioaren nolakotasuna zehatz daiteke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Diru-ekonomia Japonian sartzeak... iraultza geldo baina geraezina eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Horrek ez du merkataritza-ekonomiaren sorrerarekin batere loturarik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Joera liberalak merkatu-ekonomian edo sistema kapitalistan merkatu mekanismoek duten garrantzia azpimarratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Munduko ekonomia, sistema integratu gisa duela hamarraldi batzuk taxutzen hasi zena, mundu-ekonomia europarra izan zen hasieran, bestela esanda, ardatza Europan zuen mundu ekonomikoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Mundu-ekonomia bat, hau da, kapital metaketa mundu osoan bizi duen ekonomia bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Ekonomiaren globalizazioak eragindako elkarrekiko mendekotasun berriak eta eragile berrien botere-goraldia zirela-eta, nazio-ekonomiek malgutu beharra zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Estatuen finantza-premien eta hiri-ekonomiaren artean harrapaturik, lur jo zuen betiko jaurgo-ekonomiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Aurrerago aztertuko den kasino-ekonomiarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Langileek merkatuaren eskakizunetatik kanpo dagoen familia-ekonomia batean aurki baititzakete bizitzeko bitartekoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Gorputzean hainbat aldiz hauteman den diseinu-ekonomia horrekin betetzen ditu larruazalak bere eginkizun ugariak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ekonomi eta (12); ekonomi eta gizarte (5); ekonomi lankidetza (11); ekonomi lankidetza eta (11); eta ekonomi (25); gizarte eta ekonomi (5); ocde ekonomi (7); ocde ekonomi lankidetza (6)

aebetako ekonomia (20); alemaniako ekonomia (17); almunia ekonomia (10); almunia ekonomia komisarioak (6); bai ekonomia (9); baina ekonomia (6); batasuneko ekonomia (11); batasuneko ekonomia eta (8); batuetako ekonomia (10); batuko ekonomia (8); bere ekonomia (9); beren ekonomia (8); bertako ekonomia (5); bi ekonomia (8); bizkaiko ekonomia (8); brown ekonomia (5); da ekonomia (38); dela ekonomia (6); den ekonomia (10); dio ekonomia (6); dira ekonomia (11); du ekonomia (26); duen ekonomia (8); dute ekonomia (9); eaeko ekonomia (11); ebko ekonomia (13); ebko ekonomia eta (8); edo ekonomia (21); egungo ekonomia (12); ehuko ekonomia (8)

ekonomia aldetik (11); ekonomia alorrean (7); ekonomia arloan (11); ekonomia arloko (8); ekonomia aurten (10); ekonomia bat (8); ekonomia batean (6); ekonomia baten (5); ekonomia berri (5); ekonomia berria (7); ekonomia berriaren (15); ekonomia da (9); ekonomia dela (5); ekonomia edo (16); ekonomia ere (11); ekonomia eredu (5); ekonomia eta (272); ekonomia eta diru (18); ekonomia eta ekologia (6); ekonomia eta enpresa (8); ekonomia eta finantza (33); ekonomia eta gizarte (51); ekonomia eta kultura (9); ekonomia eta ogasun (41); ekonomia eta politika (6); ekonomia ez (19); ekonomia foroan (10); ekonomia gai (5); ekonomia gaietarako (8); ekonomia hazkunde (6); ekonomia hazkundea (15); ekonomia hazkundearen (10); ekonomia horren (6); ekonomia ikasketak (6); ekonomia irakasle (6); ekonomia irakaslea (6); ekonomia jarduera (7); ekonomia jarduerak (5); ekonomia kapitalista (5); ekonomia kapitalistaren (7); ekonomia komisarioak (8); ekonomia mailean (10); ekonomia ministerioak (8); ekonomia ministerioaren (5); ekonomia ministro (35); ekonomia ministro pedro (7); ekonomia ministroa (13); ekonomia ministroak (74); ekonomia ministroaren (7); ekonomia ministroari (5); ekonomia mundu (5); ekonomia ongi (5); ekonomia politika (15); ekonomia politiko (6); ekonomia politikoa (11); ekonomia politikoaren (10); ekonomia sailburuak (5); ekonomia sailean (14); ekonomia saileko (5); ekonomia sendo (9); ekonomia sistema (9); ekonomia suspertzeko (8); ekonomia sustatzeko (6)

ere ekonomia (8); erresuma batuko ekonomia (8); espainiako ekonomia (53); espainiako ekonomia eta (13); espainiako ekonomia ministro (8); espainiako ekonomia ministroak (12); estatu batuetako ekonomia (9); eta ekonomia (167); eta ekonomia eta (10); etxeko ekonomia (6); euren ekonomia (5); euroguneko ekonomia (25); europako batasuneko ekonomia (11); europako ekonomia (19); euskal ekonomia (6); euskal herriko ekonomia (17); ez da ekonomia (5); finantza eta ekonomia (5); francisco iribarren ekonomia (10); frantziako ekonomia (35); frantziako ekonomia ministro (6); frantziako ekonomia ministroak (16); gipuzkoako ekonomia (6); gizarte eta ekonomia (23); gobernuko ekonomia (5); gure ekonomia (17); hango ekonomia (5); hazi zen ekonomia (5); herrialdeko ekonomia (5); herriko ekonomia (17); herriko ekonomia eta (5); hori ekonomia (5); iribarren ekonomia (11); iribarren nafarroako ekonomia (5); italiako ekonomia (9); joaquin almunia ekonomia (9); kasino ekonomia (8); lekuko ekonomia (7); mailako ekonomia (8); merkatu ekonomia (12); mundu ekonomia (27); mundu ekonomia kapitalistaren (7); mundu mailako ekonomia (7); munduko ekonomia (68); munduko ekonomia foroan (7); nafarroako ekonomia (27); nafarroako ekonomia eta (6); nazioarteko ekonomia (21); nicolas sarkozy ekonomia (10); oinarritutako ekonomia (5); pedro solbes ekonomia (12); politika eta ekonomia (11); sarkozy ekonomia (11); sarkozy ekonomia ministroak (7); sarkozy frantziako ekonomia (18); solbes ekonomia (12); solbes ekonomia ministroak (5); solbes espainiako ekonomia (18); txinako ekonomia (6); unibertsitateko ekonomia (8); zen ekonomia (11); zuen ekonomia (18)

aebetako ekonomiak (10); da ekonomian (8); ekonomiak eta (8); ekonomiak ez (8); ekonomiak izan (5); ekonomiako nobel (6); ekonomian duten (5); ekonomian esku (7); ekonomian eta (16); ekonomian ez (5); ekonomian txertatzeko (5); eta ekonomiak (7); eta ekonomiako (6); eta ekonomian (13); euskal ekonomiak (5); gizarte ekonomiako (5); merkatu ekonomiak (6); merkatu ekonomian (5); munduko ekonomiak (13); munduko ekonomian (19)

aebetako ekonomiaren (13); alemaniako ekonomiaren (6); baita ekonomiaren (5); da ekonomiaren (16); dela ekonomiaren (5); dira ekonomiaren (7); ekonomiaren alde (6); ekonomiaren aldetik (25); ekonomiaren alor (5); ekonomiaren alorrean (7); ekonomiaren arteko (5); ekonomiaren beste (5); ekonomiaren bilakaera (7); ekonomiaren egoera (15); ekonomiaren eta (34); ekonomiaren eta gizartearen (7); ekonomiaren gaineko (5); ekonomiaren garapena (12); ekonomiaren globalizazioa (5); ekonomiaren gora (11); ekonomiaren gora beheretan (5); ekonomiaren hazkundea (25); ekonomiaren hazkundeari (5); ekonomiaren hazkuntza (24); ekonomiaren historia (5); ekonomiaren ikuspegitik (6); ekonomiaren inguruko (7); ekonomiaren motor (5); ekonomiaren mundu (6); ekonomiaren susperraldia (8); ekonomiaren suspertzea (7); ekonomiaren zeretan (5); eta ekonomiaren (52); eta ekonomiaren arteko (5); euroguneko ekonomiaren (9); europako mundu ekonomiaren (5); europar mundu ekonomiaren (8); euskal ekonomiaren (10); euskal herriko ekonomiaren (6); gure ekonomiaren (7); hemengo ekonomiaren (7); herriko ekonomiaren (7); merkatu ekonomiaren (9); mundu ekonomiaren (19); munduko ekonomiaren (54); munduko ekonomiaren hazkuntza (6); nafarroako ekonomiaren (8); nazioarteko ekonomiaren (15); politikaren eta ekonomiaren (5)

bideko ekonomien (10); ekonomiari buruz (16); ekonomiari buruzko (20); ekonomiari dagokionez (8); ekonomiari eta (5); ekonomiari kalte (9); ekonomiaz eta (7); ekonomiazko merkataritza (8); ekonomiazko merkataritza egiten (5); eta ekonomiari (17); garapen bideko ekonomien (9); munduko ekonomiari (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus