Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

elikagarri 1 izond elikatzen duena.

Ura eta gai elikagarriak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 244. orr.

Salda elikagarri bat da itsasoa: gau eta egun eskaintzen du elikadura, eta isil-isilik eramaten ditu hondakinak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 15. orr.

Agian zuku horren eragin elikagarriaz bizi da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 274. orr.

Ez naiz edale amorratua, baina gizon baten bizitzan, une batzuetan, janaria baino elikagarriagoa izaten da alkohola. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 74. orr.

Nahiz eta adituek esan azukre-erremolatxak alimentu gehiago daukala eta elikagarriagoa dela. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 165. orr.

Lehen errainuen hatz-muturrak piramideen erpinetan zauritzen dira, eta argizko odola ertzetan behera dator, urrezko esne elikagarri gisa irristatuz eta bizi-gogo bihurtuz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 219. orr.

2 irud/hed

Espekulaziozko jokamoldeak sustatzen dituzte, etorkizunari buruzko ziurgabetasun horretaz elikatzen baitira jokamolde horiek, eta aldi berean berak ere ziurgabetasun horren elikagarri dira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus