Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkargo (906 agerraldi, 17 liburu eta 442 artikulutan; ETCn 10.524 agerraldi) 1 iz elkartea, eskuarki zenbait lanbidetako kideak osatzen dutena.

Gero erantzuna ongi neurtu eta hizkuntza arranditsu batean formulatu behar duzu, bezeroak ere orakulutzat jo zaitzan, eta horrenbestez bere konfiantzaren eta Kimikarien Elkargoak finkaturiko tarifen duin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Ingeniarien Elkargoaren aurrean haren kontrako salaketa jartzeko aukera aztertu genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak Espainiako Meritu Profesionalaren sari nagusia eman dio Rebollori.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.

Biharamunean, taxisten elkargoaren bulegoetan abisua utzi ondoren, geralekua eta tren-estazioaren inguruak abandonatu zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Baroien, noble berezkoen eta noble izendatuen liburutxoa ekarri zuen, eta baita Burtsako Bisitari Ohien Elkargoko urtekari bat ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

-Musulmanen elkargoak ordainduko dio.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Badira hiru gauza Frantzian ukitu behar ez direnak: Frantziako Elkargoa, Pasteur Institutua eta Eiffel dorrea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Hantxe zegoen gure trikitilaria ere, Sabino Arana Elkargoak argitaraturiko presoen zerrendetan ageri da.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 41. orr.

Zer iruditzen zaizu Gleisbach Elkargoa, zer iritzi duzu haien akzioez?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 73. orr.

Jakin gabe zer izanen den zuzen bihar Europako Batasuna: ala Federazio ala konfederazio ala elkargo.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

Honek biak batera ulertzen lagun liezaguke, a) zergatik eboluzionatu den (terminologikoki) izpiritutik arimara, eta b) nola ulertu behar dugun arimaren eta biologiaren (arrazaren) elkargoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 215. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erran dizut osaba eta biok elkargo sekeretu bat fundatu genuela, edo eliza bat -Zientziaren Eliza-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.

Horri esker gainditu ahal izan zituen Europar Elkargoaren nukleo gogorrak 80ko hamarraldiko finantza-gorabeherak diru-testuinguru aski egonkor batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joanen seme Eupolemo eta Eleazarren seme Jason hautatu zituen Judasek Erromara bidaltzeko, erromatarrekin adiskidetasun- eta elkargo-hitzarmena egin zezaten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,17

Gutuna igorri zuten Jerusalemera, bake- eta elkargo-agiri izan zedin.  Elizen arteko biblia   1 M 8,22

Judas Makabearrak, beronen anaiek eta judu-herriak bidali gaituzte zuengana, zuekin elkargo- eta bake-hitzarmena egitera.  Elizen arteko biblia   1 M 8,20

Diru bakarrak elkargo mailan truke-tasa flotanteko erregimenera itzultzea esan nahi baitu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sazerdote-elkargoak behin baino gehiagotan debekatu behar izan zion naosera sartzea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

EEE Europar Ekonomia Elkargoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

5 elkargo buru

Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoko kontseilu bilkuran hitza galdatu duelarik Ruwel aferaz, Borotra eta Grenet en ondotik, hiri elkargo buruak debekatu dio mintzatzea.  Herria   2002-11-28

Abrahamek bere etxea bere hiria bezala zeukalarik, izan behar zuen ez bakarrik aita familiakoaren boterea, etxeko nagusi bezala, baina ere herri boterea, elkargo buru bezala: bai zuzen liteke onartzea errazki botere hori zor zitzaiola.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.

Dio bestalde zuzenago litakeela boz-emaiteko adinerat helduak diren guziek hautestea elkargo-buruak eta ez herrietako kontseiluek.  Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkitektoen elkargoa (4); arteko elkargo (5); bam hiri elkargoa (5); da herri elkargo (4); dira herri elkargo (3); elkargo autonomoan (3); elkargo bat (10); elkargo batean (6); elkargo berri (4); elkargo buruak (3); elkargo edo (3); elkargo eta (4); elkargo hori (3); elkargo horiek (3); elkargo horrek (4); elkargo horretako (3); elkargo hortan (3); elkargo sekeretu (7); elkargoa eta (6); eta elkargo (6); euskal herrien elkargoa (3); euskara kultur elkargoa (5); herri elkargo (57); herri elkargo bat (6); herri elkargo batean (4); herri elkargo berri (3); herri elkargo horiek (3); herri elkargo horretako (3); herri elkargoa (39); herrien elkargoa (3); hiri elkargo (6); hiri elkargoa (17); kultur elkargoa (5); miarritze hiri elkargoa (7); nazioarteko txirrindularitza elkargoa (12); txirrindularitza elkargoa (12)

abokatuen elkargoak (8); arana elkargoak (7); arana kultur elkargoak (11); arkitektoen elkargoak (5); baiona hirigune elkargoak (3); bam elkargoak (4); bam hiri elkargoak (8); bizkaiko abokatuen elkargoak (3); ditu hiri elkargoak (3); du herri elkargoak (4); du hiri elkargoak (4); elkargoak antolatutako (4); elkargoak atzo (3); elkargoak erabaki (3); elkargoak ere (7); elkargoak eta (15); elkargoak ez (3); elkargoak ez du (3); elkargoak uci (12); enpresaburuen elkargoak (3); euskara kultur elkargoak (24); herri elkargoak (46); hiri elkargoak (44); hirigune elkargoak (11); ingeniarien elkargoak (3); kultur elkargoak (35); kultur elkargoak atzo (3); miarritze hiri elkargoak (17); nazioarteko txirrindularitza elkargoak (22); sabino arana elkargoak (7); txirrindularitza elkargoak (22); txirrindularitza elkargoak uci (12)

autonomi elkargoan (5); elkargoan parte (3); elkargoan sartu (6); elkargoan sartzea (4); elkargoan sartzen (3); elkargoan sartzera (3); euskadiko autonomi elkargoan (4); herri elkargoan (34); herri elkargoan parte (3); herri elkargoan sartu (6); herri elkargoan sartzea (3); herri elkargoan sartzen (3); herri elkargoan sartzera (3); hiri elkargoan (5); hirigune elkargoan (6); iholdiko herri elkargoan (3); lapurdiko herri elkargoan (4); miarritze hiri elkargoan (4); oztibarreko herri elkargoan (3)

arana kultur elkargoaren (4); arkitektoen elkargoaren (3); baigorri herri elkargoaren (3); bam elkargoari (4); bam hiri elkargoaren (3); ekonomia elkargoaz (3); elkargoaren barnean (3); elkargoaren esku (12); elkargoaren esku uzten (5); elkargoaren eta (4); elkargoaren izenean (3); elkargoaren uci (3); eta herri elkargoaren (3); herri elkargoaren (48); herri elkargoaren esku (8); herri elkargoari (11); herrien elkargoaren (6); hiri elkargoaren (12); hiri elkargoari (5); hirigune elkargoaren (3); interes publikoko elkargoaren (3); kultur elkargoaren (4); miarritze hiri elkargoaren (7); nazioarteko txirrindularitza elkargoaren (6); oztibarreko herri elkargoaren (3); publikoko elkargoaren (3); txirrindularitza elkargoaren (6); txirrindularitza elkargoaren uci (3)

elkargoek egin (6); elkargoek egin dituzten (5); elkargoen esku (3); eta herri elkargoek (7); eta ingeniarien elkargoek (3); herri elkargoek (17); herri elkargoen (11); herri elkargoetako (3); ingeniarien elkargoek (5)

abokatuen elkargoko (12); arana kultur elkargoko (3); bam hiri elkargoko (8); bizkaiko abokatuen elkargoko (4); eko abokatuen elkargoko (4); elkargoko bilkuran (4); elkargoko lehendakari (5); elkargoko lehendakaria (4); elkargoko lehendakariak (3); elkargoko lehendakariaren (3); elkargoko presidentea (5); elkargoko presidenteak (9); elkargoko zuzendari (3); euskadiko podologoen elkargoko (3); euskara kultur elkargoko (16); herri elkargoko (19); hiri elkargoko (25); hiri elkargoko presidenteak (4); hirigune elkargoko (9); iruñ kultur elkargoko (20); lapurdiko herri elkargoko (3); miarritze hiri elkargoko (9); nazioarteko txirrindularitza elkargoko (3); podologoen elkargoko (3); txirrindularitza elkargoko (3)

herri elkargora (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus