Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkartasun (2.565 agerraldi, 112 liburu eta 1.356 artikulutan; ETCn 25.922 agerraldi) 1 iz helburu bera dutela edo gauza bera komeni zaiela ikusten duten lagunek elkarrekin aritzeko sortzen duten batasuna; bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena.

Gizateria osoak onar litzakeen balore nagusi batzuk izanik euskarri: biziarekiko errespetua, askatasuna, justizia eta zuzentasuna, elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta integritatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

«Zapalduekiko eta bakarturiko elkartasuna eta justizia nahia» obsesio bilakatu dira idazlearen lanetan, haurtzaroko esperientzia horren ondorioz.  Berria - Kultura   2004-07-16

Elkartasuna, hitz ederra, ederragoa obratzen delarik.  Herria   2005-01-06

Elkartasuna, errealitate desberdinak batzeko giltza.  Berria - Harian   2005-01-04

1945ean, 51 estatuk Nazio Batuen erakundea sortu zutelarik, tiraniak sortzen dituen ilunpeen artetik, argi bat piztu zuten egiazki, Askatasunaren, Bakearen eta Elkartasunaren bidea argi dezakeen argia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Elkartasunaren balioa lehenetsi nahi badu, indibidualismo zatikatzaileetarik urrun.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Urte batzuen buruan elkartasuna egingo dute: hegoaldeko erregearen alaba iparraldeko erregearekin ezkonduko da, bakezkoak egiteko.  Elizen arteko biblia   Dn 11,6

Eta italiarrari gure elkartasuna emon, bakarrik ez dagoela adierazi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 128. orr.

Etorkinei elkartasuna adierazi nahi diegu aurten.  Berria - Kirola   2004-05-20

Benetan eskuzabala dela haiekin eta denekin duzuen elkartasuna.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,13

Gure indarra bikoizten dugu euskal preso guzien elkartasunari esker.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

Batasunaren eta elkartasunaren lezioa ikasi du Juanmak Itoitzi esker.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 151. orr.

Beti Elizarekiko elkartasunean bizi daitezela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 167. orr.

Hauxe duzue gure Europaren politika, hirugarren mundu delako horretako gizon-emakumeekiko elkartasuna.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 84. orr.

Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean bizi zaitezten.  Elizen arteko biblia   1 J 1,3

Gutiziak hautsi egiten du elkartasuna, handiagoaren harropuzkeriak txikienak pertsegitzen dituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Istanbulgo polizia presoekiko elkartasunez gose greban zeudenen lokaletan bortxakeriaz sartu eta hainbat lagun hil ditu.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

Nahi dugu muimendu horri segida bat eman presoekin elkartasunez eginen dugun gau-beila hortan.  Herria   2001-04-05

Elkartasunezko eta zuzentasunezko gizarte baterako proposamenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.

Granadako hiru langileen hilketa nahi genuen salatu eta, era berean, gure elkartasuna erakutsi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

Betaurrekoak zituen, Malenek bezala, eta betaurrekoek elkarren arteko zerbait irekitzen zuten, elkartasuna agian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 22. orr.

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak (EHNE) diru laguntza zuzenak eskatu ditu, hegazti gripeak ekar ditzakeen galera ekonomikoak arintzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jonatan eta Daviden artean elkartasun handia sortu zen; izan ere, bere burua bezain maite zuen Jonatanek.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,3

Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria.  Elizen arteko biblia   Kol 3,14

Gobernarien eta hiritar gobernatuen arteko elkartasun ordenatua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Duela 30 bat urte, Paulo VI.ak, orduko aita sainduak erran zuen nazionalismoaren ideologia ez doala, baitezpada, elkartasun unibertsalaren aurka.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Palestinarekiko elkartasun itsua, antiamerikanismo primarioa.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

Hala nahi izanez gero, determinismoa ez zen muga, amodiozko elkartasunaren oinarri eta abiapuntu zehargi baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Azalean bi beso ageri ziren elkarri eskua ematen, klaseen arteko elkartasun santuan batuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 239. orr.

Herrialdeko Mahaiak propaganda armatua erabiltzea erabaki zuen, sarraskiari erantzuteko eta gertatuak eskatzen zuen elkartasun internazionalista adierazteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

Litekeen gauza dirudi, sobietar mehatxua desagerturik, indarrezko elkartasun batek orain arte ezkutatu dituen gatazkak azaleratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Ekologia, kontsumoa, sindikalismoa, baserria, osasuna edo nazioarteko elkartasuna lantzen duten zenbait elkartek bat egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Holakoetan agertzen da ere gaitzeko elkartasuna! Jendeak elgar laguntzeari plantatzen dira berehala, ez baita guti hori ere!  Herria   2003-07-24

Ahaztutako elkartasunak berrezartzen dira, eta diskurtsoak euren erlatibotasunera itzularazten dira atzera ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Oinarrizko jarrera behar duela arrotzaren sufrimenduarenganako elkartasunak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eupolemo hau zen erromatarrekin adiskidetasun- eta elkartasun-hitzarmena egitera bidali zuten mandataria.  Elizen arteko biblia   2 M 4,11

Elkartasun deiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Elkartasun-aldarrikapen prestu eta orokor haiek, sekula ikusi gabeko jendeak eginak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Kontu jakina da ez dagoela larrialdiak konpainian bizitzea bezalakorik elkartasun-lokarriak estutzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Kamera aurrean elkartasun irudia emanagatik, Button eta David Richards BAR taldeko nagusia ez dira lagun minak.  Berria - Kirola   2004-10-24

Elkartasun sentimendu horrek, berrogei urte iraun duen borroka armatuaren dolua arintzen lagunduko gaitu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 103. orr.

Estatuek mundu mailako elkartasun espirituarekin egin beharko dute elkarlana.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Atzo Preso Palestinarrarekin Elkartasun Egun Nazionala deklaratu zuen PANek.  Berria - Mundua   2004-08-19

Animoa eman die elkartasun egunak Caballitoko langileei.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Elkartasun gaualdia.  Herria   2003-04-24

Larunbata ere eman nien, atseden-eguna, nire eta haien arteko elkartasun-seinale izateko.  Elizen arteko biblia   Ez 20,12

Elkartasun kutxa bat eginen da jakiarekin eta diruarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

-Hauxe da elkartasun poltsa pasatu eta zuretzat biltzea lortu duguna.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 181. orr.

Zortzi egunez ospatu zuten aldarearen sagaratzea, eta erre-opariak eskaini zituzten bozkarioz, bai eta elkartasun-opariak eta gorespen-opariak ere.  Elizen arteko biblia   1 M 4,56

Gu ere, euskal presoak, elkartasun sare horretan parte hartuz, indartzen gira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

Eskozia-Euskal Herria Elkartasun Taldeko kideak BBC Scotland irratian izan ziren atzo.  Berria - Kirola   2004-02-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrazoia duzue: gizarte-elkartasun gehiago sumatzen da marokoarren artean, gehitu du Mikelek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.

Hemendik berrogei edo ehun urtetara ikusiko dugula zertan diren semaforo absurdoak eta balizko gizarte-elkartasun hura, eta, gainera, ea ahaztu duten diktadura bat dela, eta 36ko gerra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 106. orr.

1979ko Europar Diru Sistemaren sorrerak ipini zituen jadanik diru-elkartasunaren oinarriak aldaketa-mekanismoan parte hartzen zuten estatuen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Elkargoko nekazaritza-politika bateratu guztiz murriztailean eta eskualde pobreenen aldeko finantza-elkartasunezko mekanismoetan parte hartu izan beharrik gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

5 lotura, elkartzea.

Banakoak haien artean lotzen dituzten elkartasunak onartuko ditugu; solidaritate hauek dira elkartze mailakoak eta sintagma mailakoak, eta arbitrariotasuna mugatzen dutenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 168. orr.

Sintagma mailako elkartasunak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.

Elkartasun organikoaren, kohesio funtzionalaren, ehunen arteko komunikazioaren ideia medikuak -eta gaixotasunak sailkatzeko hastapena alde batera uztea gorputz elkarrekintza hobesteko- zerikusia izango lukete.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldeko elkartasun (16); artean elkartasun (4); arteko elkartasun (22); bere elkartasun (5); bere elkartasun osoa (4); beren elkartasun (4); biktimekiko elkartasun (15); biktimekiko elkartasun kode (5); biktimekiko elkartasun legea (6); da elkartasun (12); den elkartasun (11); duen elkartasun (9); dute elkartasun (11); edo elkartasun (6); elkartasun batzordeak (5); elkartasun bideak (4); elkartasun egun (12); elkartasun eguna (26); elkartasun egunak (7); elkartasun egunean (7); elkartasun ekintza (4); elkartasun eta (27); elkartasun eza (5); elkartasun falta (9); elkartasun gehiago (8); elkartasun handia (8); elkartasun hori (11); elkartasun horrek (4); elkartasun horren (4); elkartasun keinu (7); elkartasun keinuak (5); elkartasun kode (6); elkartasun kode etikoa (4); elkartasun konferentzia (6); elkartasun kuota (4); elkartasun kutxa (7); elkartasun legea (8); elkartasun mezu (5); elkartasun mezua (8); elkartasun mezuak (9); elkartasun mugimendu (13); elkartasun oparia (5); elkartasun opariak (21); elkartasun opariak eskaini (6); elkartasun oparietatik (4); elkartasun opariko (8); elkartasun oparitzat (10); elkartasun osoa (25); elkartasun osoa adierazi (9); elkartasun sano (4); elkartasun sare (6); elkartasun sarea (6); elkartasun taldeak (5); elkartasun urrats (6); elkartasun zerbait (4); ere elkartasun (8); eta elkartasun (87); eta elkartasun opariak (15); gizarte elkartasun (5); gure elkartasun (6); jasotako elkartasun (6); nazioarteko elkartasun (15); nazioarteko elkartasun konferentzia (6); opari eta elkartasun (8); opariak eta elkartasun (9); presoekin elkartasun (4); telethon elkartasun (4); terrorismoaren biktimekiko elkartasun (6)

aldeko elkartasuna (5); arteko elkartasuna (50); arteko elkartasuna eta (4); auzipetuei elkartasuna (7); babesa eta elkartasuna (6); batasunak elkartasuna (4); bere elkartasuna (15); bere elkartasuna adierazi (5); beren elkartasuna (13); biktima guztiei elkartasuna (5); biktimei elkartasuna (10); biktimekiko elkartasuna (7); da elkartasuna (12); den elkartasuna (4); denen elkartasuna (4); direnei elkartasuna (4); du elkartasuna (4); duten elkartasuna (6)

elkartasuna adierazi (212); elkartasuna adierazi die (17); elkartasuna adierazi diete (8); elkartasuna adierazi dio (13); elkartasuna adierazi diote (9); elkartasuna adierazi eta (14); elkartasuna adierazi nahi (28); elkartasuna adierazi ondoren (4); elkartasuna adierazi zien (45); elkartasuna adierazi zieten (18); elkartasuna adierazi zion (16); elkartasuna adierazi zioten (5); elkartasuna adieraztea (21); elkartasuna adieraztea eta (7); elkartasuna adierazteaz (6); elkartasuna adierazteaz gain (5); elkartasuna adierazteko (118); elkartasuna adierazteko eta (16); elkartasuna adierazten (16); elkartasuna adieraztera (13); elkartasuna adieraztera etorri (4); elkartasuna agertu (44); elkartasuna agertu dio (4); elkartasuna agertu eta (6); elkartasuna agertu zien (14); elkartasuna agertzeko (14); elkartasuna agertzera (4); elkartasuna azaldu (6); elkartasuna behar (4); elkartasuna bultzatzen (4); elkartasuna da (4); elkartasuna edo (4); elkartasuna erakustea (5); elkartasuna erakusteko (9); elkartasuna erakusten (4); elkartasuna erakutsi (25); elkartasuna erakutsi zion (4); elkartasuna ere (8); elkartasuna eskatzen (6); elkartasuna eskertu (9); elkartasuna eta (89); elkartasuna eta amnistia (4); elkartasuna eta babesa (19); elkartasuna eta berotasuna (4); elkartasuna eta laguntza (4); elkartasuna ez (6); elkartasuna helarazi (16); elkartasuna helarazi nahi (5); elkartasuna helarazi zien (4); elkartasuna helarazteko (4); elkartasuna izan (8); elkartasuna jaso (4); elkartasuna rps (4); elkartasuna taldea (13); elkartasuna taldea sortu (4); elkartasuna taldeak (5); elkartasuna taldeko (53); elkartasuna taldeko kideak (6); elkartasuna taldeko kideek (24); elkartasuna taldeko kideen (7)

enpresaburuei elkartasuna (7); ere elkartasuna (9); ere elkartasuna adierazi (5); eskualdeen elkartasuna (4); eskualdeen elkartasuna rps (4); eta elkartasuna (126); eta elkartasuna adierazi (32); eta elkartasuna adierazteko (6); eta elkartasuna adierazten (4); eta elkartasuna eta (4); eta eskualdeen elkartasuna (4); eta itoitzekin elkartasuna (7); eta lagunei elkartasuna (4); euren elkartasuna (9); euskal presoei elkartasuna (5); familiari elkartasuna (9); familiari elkartasuna adierazteko (5); grebalariei elkartasuna (5); grebalariei elkartasuna adierazteko (4); gure elkartasuna (19); gure elkartasuna adierazi (4); guztiei elkartasuna (12); haiei elkartasuna (6); herriei elkartasuna (5); herrien arteko elkartasuna (10); herritarrei elkartasuna (4); itoitzekiko elkartasuna (8); itoitzekiko elkartasuna taldeko (7); itoitzekin elkartasuna (72); itoitzekin elkartasuna taldea (12); itoitzekin elkartasuna taldeak (4); itoitzekin elkartasuna taldeko (46); jasotako elkartasuna (11); kaltetuei elkartasuna (4); kaltetuei elkartasuna adierazi (4); kideei elkartasuna (4); lagunei elkartasuna (8); langileei elkartasuna (8); langileei elkartasuna adierazi (5); mehatxatutako pertsonei elkartasuna (4); nazioarteko elkartasuna (11); p elkartasuna (8); pertsonei elkartasuna (5); presoei elkartasuna (12); presoei elkartasuna adierazteko (10); romanori elkartasuna (6); salatu eta elkartasuna (4); senideei elkartasuna (10); unai romanori elkartasuna (5); zen itoitzekin elkartasuna (4); zer da elkartasuna (4); ziren itoitzekin elkartasuna (5); zuten itoitzekin elkartasuna (6)

aldeko nazioarteko elkartasunezko (5); arteko elkartasunak (4); arteko elkartasunaren (7); arteko elkartasunaren (7); arteko elkartasunean (5); biktimekiko elkartasunerako (5); elkartasunak ehne (4); elkartasunak eta (5); elkartasunaren alde (6); elkartasunaren alde (6); elkartasunaren aldeko (4); elkartasunaren aldeko (4); elkartasunaren bidez (4); elkartasunaren bidez (4); elkartasunaren eta (13); elkartasunaren eta (13); elkartasunaren izenean (5); elkartasunaren izenean (5); elkartasunari esker (6); elkartasunean bizi (5); elkartasunean eta (6); elkartasunean oinarritutako (6); elkartasunez eta (7); elkartasunez jokatu (4); elkartasunezko nazioarteko (8); elkartasunezko nazioarteko konferentzia (5); elkartasunik gabe (5); ere elkartasunezko (4); eta elkartasunak (4); eta elkartasunaren (14); eta elkartasunaren (14); eta elkartasunean (12); eta elkartasunez (7); eta elkartasunik (5); eta nazioarteko elkartasunaren (4); eta nazioarteko elkartasunaren (4); herriko nekazarien elkartasunak (6); nazioarteko elkartasunaren (7); nazioarteko elkartasunaren (7); nazioarteko elkartasunezko (10); nekazarien elkartasunak (6); nekazarien elkartasunak ehne (4); presoekin elkartasunez (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus