Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elur (2.653 agerraldi, 181 liburu eta 350 artikulutan; ETCn 18.134 agerraldi; orobat edur g.er.) 1 iz hodeietatik maluta zurietan erortzen den ur izoztua.

Patriciaren oin arrastoak zaldi batenak bezain handiak ziren elur gero eta lodiagoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Bizpahiru ordu geroago, ordea, elurraren erasoa gaiztotu egin zen, eta zaldiak ezinean hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Po ibaiaren adar nagusia, Dora Baltea, bete-betea dator, sasoi honetan gertatzen baita glaziarretako elurren urtze nagusia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

-Poliki ibili; ez egin astoarena elurretan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

Mendira jotzen genuen elurretan ibiltzera, edo bestela, berriro ere, txori harrapaketari ekiten genion zepoak bekorotzetan gordez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Oinek irrist egiten zuten, batzuetan elurretan hondoratzen ziren, eta eskuek nahi gabe heltzen zioten lagunari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 105. orr.

Asteasu inguru honetan, denbora asko ez dela, ez zen harritzekoa ehiztari edo nekazari bakarti bat elurretan hiltzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Pirinioetako herrixka batean Dabidek eta biok elurretan igaro genituen aste santuko opor zoragarriak etorri zaizkit gogora.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 134. orr.

Poema xume bat elurretan idatzita.  Berria - Kultura   2004-11-27

Horrela esplikatzen da elurretako gizon izugarriaren pertsonaia, yeti delakoa esan nahi dut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Pentsatzekoa zen gamma izpiekin ere elurretako Yetiarekin gertatzen zen gauza beretsua pasatuko zela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Mutikoa, elurrezko bola bat eskuetan, begira geratu zitzaion nola kulunkatzen zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.

-Nahiago dut kanpoan geratu eta elurrezko panpin bat egin Arnold Matthews bezalakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Haren jantzia elurra bezain zuria zen.  Elizen arteko biblia   Mt 28,3

Elurra heriotza bezain zuria da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Haren buruko ilea zuria zen, artilea eta elurra bezalakoa.  Elizen arteko biblia   Ap 1,14

Elurra, zuria delarik, beltza da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

Elurtea bihar arte luzatzekotan goiz osoa izango dute elurra kentzeko langileek, arratsaldeko bostak arte.  Berria - Kirola   2004-02-28

Gipuzkoan, esaterako, elurra kentzeko 41 makina, iaz baino 9 gehiago, eta 17 gatz silo daude.  Berria - Harian   2005-12-07

Goizean itxi behar izan zuten Loiti, elurra bidetik kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Ibaiertz elurrez estali hartara seinalatu zuen, nondik baitzetorren txistu-hots luze sarkor bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.

Metro erdiko elurra ere egin du.  Berria - Harian   2006-02-01

Berriki ikusi dugu bost zentimetro elurrek zer nahasmen eragin duten Biriatutik Poitierseraino.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

2 (aditzekin)

Elurra hasi zuen Patricia, Edith eta hirurak parkerantz abiatu orduko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.

Elurra hasi zuen gogotik, benetako erauntsia, haize zakarrarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Tupustean elurra hasten du eta Valenzuela harrituta dago, pilota lurrean utzi du eta zerura begira dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Apirilean elurra urtzen denean hasten da, eta ez da geratzen azaroan berriro elurra hasten duen arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.

Gero elurra hasiko da, emaro, etenik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.

Orduan bezala, elurra ari zuen eta diligentzia etxe atarian geldituta zegoen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 163. orr.

Gaur goizean hasi da guztia, eta arratsalderako elurra mara-mara ari zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Mara-mara esaten da, baina han zarra-zarra ari zuen elurra, atertu gabe, aspertu gabe, eta botatakoa ez zen urtzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

Uste baino elur gutxiago bota zuen Nafarroan, baina izotz bihurtutako elurrak arazoak eragin zituen.  Berria - Harian   2005-01-26

Elurra isil ari du kanpoan, teilatu gainetan mutu, zuk irun eta amets egiten duzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Gogotik ari du elurra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Elurra ari zuen gogor; elurrak estaltzen zigun ikusmena, elurrak ahultzen kemena, elurrak ekartzen guregana hildakoen egonezina, hildakoen ezina, hildakoen isiltasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Aldian behin gora begiratzen zuten, zeru aldera, kargatua eta zuria baitzegoen, eta elurra zekarren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.

Eguna lainotsu zegoen eta tarteka elurra bota zigun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.

Esan nizun elurra bota behar zuela eta hobe zenuela Tabrizen geratzea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 111. orr.

'Kanpoan elurra dela, horixe da gertatzen dena!' dio amak. 'Horregatik ez da ailegatu karteroa’.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.

Elurra denean, ezagutzen ez genituen gauzak aurkitzen ditugu geure barruan, eta hori da ume honi gertatzen zaiona.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Elurrak atertu bazuen ere, ipar-haize zorrotza zebilen, eta arin-arin abiatu ginen, lagunek aspaldi behar zuten-eta billar-aretoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Abenduaren hogeita lauan ez zuen sekula elurrik egiten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Elur asko egin zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Hotz handia zegoen, eta Burgostik urruti oraindik, gogotik egin zigun elurra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.

Elurra izoztu egin zen, eta arbola batzuk lurrera erori ziren, ahulduta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Lehenengo aldian elurra goizean goizik heldu zen, eta malutak poliki-poliki ezarri ziren lur gainean, tximeletak balira bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Berriro hasten ziren lerroz lerro, orpoz orpo, oinez oin, elurrak ezkutatutako bidetik zehar burumakur.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Elurrak estaltzen ditu Arnegi inguruko mendi tontorrak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Elurrak erabat estaltzen zuen autoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Teilatu batetik elurra eta izotza erori eta zortzi auto harrapatu ditu Iruñean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Negua da, hotz egiten du eta elurrak bazter guztiak zuritu ditu.  Berria - Kirola   2006-02-02

Elurrak zurituak zituen ordurako ingurune guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

Elurra iragarri dute gaurko 600 metrotik gora, eta alerta egoera ere ezarri dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Erosketak egiten balebil bezala mugitzen zen elur lodiaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 61. orr.

Elur mardula hasi zuen bat-batean, mara-mara eta oparo, erauntsi etengabean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Elur etengabeak, ordea, neskak markatu ahala estaltzen zituen hanka-arrastoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena, elur bigun eta hezean sartuz gero, madarikazioka, arnas estuka, izerdi botaka hasten ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Gero eta gehiago erabiltzen da elur artifiziala eta horrek asko areagotu du ur kontsumoa, WWFk ondorioztatu duenez.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Bazen amiantoa bazter guztietan, elur errauskara baten modura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Zaldien ferrek ozen zapaltzen zuten lurra, eta batzuetan labain egiten zuten elur bustian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haize etengabe horrek elur lehorra arrastatuko du, izotz kristal txikiak itzelezko indarrez jaurtiko balitu lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.

Dena elur, eta elur hormatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Pitzadura bat elur izoztuan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Teilatuan elur ugari zegoen eta haren pisuak eragin zuen hondamendia.  Berria - Mundua   2006-01-29

Zorigaitzez, eroritako elurra ez da elur hutsa izan oraingoan.  Berria - Kultura   2004-08-18

Itsasertzeko elurra berehala urtzen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

Huna berriz orain apirileko elurra mendi gain horietan.  Herria   2001-04-26

Asteburuko elurrak erabat estali zuen Osasunaren futbol zelaia.  Berria - Kirola   2004-03-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neguan, berriz, ehunka elur maluta, udako gauetako tximeletekin antz handia dutenak. Kaioak elur malutak irudituko zaizkizu, islen forma ilunen kontra.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

-Elur haizea da neguko biolina, ezta?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

Gauerdian haizea hegosartaldetik izugarrizko indarrarekin hasiko da jotzen, eta elur ekaitza ekarriko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Elur eta izotz ekaitzari aurre egiteko Babes Zibileko Plana indar barik utzi du Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Kotxezainek hotsik egin gabe eramaten zituzten bikoteak elur-jasen pean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Elur erortze batek eraginik izan ote zen ala erorikoak ote zuen eragin elur erortzea, ez da behin ere jakinen.  Berria - Kultura   2004-05-06

Elur-jausia Cornion mendigunean izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Elur maila500-600 metrora jaitsiko da gaur.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Elur-erauntsia islagailuen argitan, elur-hautsa eta bisuts-zirimola pistaren gainean, eta ni urduri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Neguaren amaiera zen, eta, elur-erauntsien eta hotz gogorreko egun hitsen erdian, udaberri hurbilak aitzindari bidaltzen zuen noizean behin egun eguzkitsu bat, oskarbia eta epela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Zulaketak egin dituzten lekuko lurra elur geruza finez osatua dago, eta geruza fin horiek aztertuz, klima aldaketaren inguruko «informazio garrantzitsua» lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Pentsatu zuen gainean zuen elur-kapa manta epel bat zela, eta mantarekin burua estaltzen saiatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.

Bide ertzetan ere metro erdiko elur horma zegoen pilatuta.  Berria - Kirola   2004-05-27

Elur-baltsa zegoen lurrean; eta soilik teilatuetan, ibaiertzeko karelean eta hesietan elur-arrastoak eta elur-zerrendak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 316. orr.

Molde berezi batez interesatu dira mendiko eta elur gunetako ofizioei: aro aztertzaile, elur pisten prestatzaile, ixtripuak direnean sokorritzaile.  Herria   2001-04-05

Estatuan saltzen da urtean 180 000 elur taula, 115 000 lotura eta 104 000 oinetako pare.  Herria   2003-11-20

Ustinov berak adierazi du Jukosek estatuarekin duen zorra «elur pilota baten modukoa» dela; hasiera ikusi bai, baina amaiera ikusten ez dena.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Mutikoa zutik zegoen Patriciaren ondoan, elur bolez beterik sakela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

Elur eskukada bat hartu eta esku ahurrean jarri dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.

Izan al zara elur-biltegietan? Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?  Elizen arteko biblia   Jb 38,22

Luz-Ardiden elur tokirat abian da gazte andana bat helduden ilabete huntan.  Herria   2003-01-28

Portillon elur lerragunean barna, 3 kilometrako tunel bat eta 28 bihurgune lazgarrien ondotik, agertu zauku Euskal Herria iduriko bazter berdetsu ederra.  Herria   2005-06-02

Elur-basamortu horretatik sortzen den fantasma da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Ez dira jabetzen berek Natura deitzen duten hori bezain naturalak direla uholdeak (lehengoak bederen), elur-etenak, zurrunbiloak eta erortzeko amildegiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Nahiz eta kilometro batera geunden, elur eztandak sortutako zipriztinak gureganaino iritsi ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Beste elur-mendi bat bisutsa sortzen hasi zen, amiltzeko zorian zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

4 000 metretan pasatu dugu Xileko muga, elur lumen azpian.  Herria   2005-06-02

Han bizi ziren eskimalak modus vivendi-rik gabe geratu ziren, eta irlako gobernuak den-denak Gronedalera eramatea erabaki zuen, eta familia bakoitzari etxe bat, elur-motoa eta 100.000 korona ematea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Harria hain lodi zuen egina nun elur haizagailuak atera behar izan baitituzte bidearen garbitzeko, bereziki Augsbour ondoko autobide batean.  Herria   2003-07-31

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Brandano ezagutu dut bere ontzi txikiaren brankan, bizar elur-kolore luze batez, tunika zuri batez, begirada aratz batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Adin batekoak izan gira itzuli eder baten egiten (egun bat) Atarratzen gaindi, bortuz bortu, ikusiz neguko elur jostagailu lekuak, ostatu haundi batzu ere.  Herria   2004-09-23

7 irud/hed

Burua jaso du amak: haurrak, amonaren nekeak erasanda edo, lo hartu du maindireen arteko elur berotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Mara-mara esaten da, baina han zarra-zarra ari zuen elurra, atertu gabe, aspertu gabe, eta botatakoa ez zen urtzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

8 elur-bisuts

Zuk ez ninduzun luzaroan hauteman, nahiz eta gauero zure kalean egoten nintzen, izan elur-bisutsa edo izan Vienan dabilen haize gorri zorrotza.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Elur-bisuts handia izango zela ohartarazi zitzaien arren, mendira ateratzea erabaki zuten.  Berria - Mundua   2004-05-07

Elur bisuts zakar amaiezinak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Beraz, aspaldi handian ez bezalako elur-bisutsa izan dute Mendebaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.

Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan, maite zuen emakumea besartean zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Elurra ari zuen, elkarrekin Tuilerietan eseri ginenean, elur-bisutsa, zerua urdin egon arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

9 elur busti (orobat elurbusti) zuritzen ez duen elurra.

Elur bustia deitzen diogu inguru hauetan: euriarekin nahasian eta artean ere maluta egin gabe, trinkotu gabe datorrenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Elur bustia ari zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.

Behe lainoaz gain, elur-bustia ere egin zuen tarteka.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Oso eguraldi txarra egiten zuen egun hartan, hotza eta nahastua, gehientsuenetan elur bustikoak ziren zaparradekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Gau beltza zen, eta noiztenka elur busti erauntsi bat izanik ere, ez zuen argi beharrik nora bideratu jakiteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.

10 elur gune (orobat elurgune) elurra dagoen gunea.

Maxsea sozietatea itsas gida berri bat pikoan emaiten laguntzeko 60 000 euro, Eguzkia euskal bixkotxaren elkarteari 25 000 euro, eta Bidarteko enpresa bat elur gunetako meteotegi berria sortzen laguntzeko 21 500 euro.  Herria   2005-11-10

Mendi eta elur guneetako ofizioei interesatu dira: elur pisten prestatzaile, ixtripuetan sokorritzaile, aro aztertzaile, elauso haundietaz babesle.  Herria   2004-02-12

Ixtanteko, elur gunetan zehar igorik, Autzaren xoramena, 1306 metretan.  Herria   2005-01-06

11 elur hontz (Bubo scandiacus)

Harryk kaiola handi bat zeraman elur-hontz eder batekin, burua hego azpian sartuta seko lo zegoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Elur-hontzak mokoaz klik egin zion eta Harryren besora joan zen hegan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Haietako bat, elur-hontz handi emea, bere Hedwig zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

12 elur jasa

Zortzi egun oso-oso iraun zuen horrek, eta elur-jasa atertu egin zuten. Jarraitzen dute hotz gorriak, haize zitalak eta elur jasek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Etengabe eta trinko zirauen elur-jasak eta zeharo zuri zegoen ontzigaina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Elur asko egin zuen, eta kotxezainek hotsik egin gabe eramaten zituzten bikoteak elur-jasen pean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

13 elur jauzi (orobat elurjauzi g.er.) malkarretako elurra higitzea edo amiltzea.

Funtsezkoena elurra eta bere egoera ezagutzea da, elur jauziak izateko zein arrisku dagoen ala ez jakiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Pertsona horiei elur jauziak izateko arriskua dagoela ohartarazten badiete ez dira pistatik ateratzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Pistetatik kanpo egiten denean ohikoak dira istripuak, batez ere elur jauzien ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Elur jauziak harrapatu eta itoak zituen bi gazteak, alta mendizale trebeak.  Herria   2005-12-22

Hura eta elur jauzi bat geraraztea, gauza bera ziren ordea!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.

14 elur orein (orobat elurrorein) karibua.

Glaziarraren oinean, halaber, elur oreinek beren kumeak hazteko baliatzen duten gune babestua dago.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Hauen artean daude ipar Amerikako elur-oreina, idi musketaduna, Seychelle Uharteetako azeri hegalaria eta lemur marroia.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Lehenengo parean, txakurrek, elur-oreinek, zaldiek eta aziendek betetzen dute osmanliarren giza esklabo-kasten lekua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.

Bihotza izozten sentitu dinat, nire jantziak elur-orein larruzkoak izan arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldiz elur (7); baina elur (7); bat elur (9); bat elur izoztuan (4); beste elur (4); da elur (8); dira elur (4); du elur (5); duen elur (4); edo elur (7)

elur artean (5); elur asko (9); elur azpian (7); elur bola (12); elur bustia (8); elur edo (6); elur ek (7); elur ekaitz (11); elur ekaitza (12); elur ekaitzak (13); elur ekaitzaren (10); elur ekaitzaren ondorioz (4); elur en (8); elur erauntsi (7); elur erauntsia (5); elur erauntsiak (5); elur erori (4); elur eta (29); elur eta izotz (9); elur eta laino (4); elur gainean (14); elur gaineko (9); elur gaineko hegoa (6); elur gehiago (9); elur geruza (16); elur hautsa (5); elur izoztua (4); elur izoztuan (4); elur maila (13); elur maluta (19); elur malutak (27); elur maluten (4); elur melur (4); elur mota (4); elur pila (6); elur pilota (6); elur pilotak (5); elur pixka (6); elur pixka bat (4); elur xuri (4); elur zuri (4); elur zuria (8)

elurrak elur (4); ere elur (8); eta elur (74); eta elur gehiago (4); ez elur (5); gainean elur (4); gero eta elur (4); lau aldiz elur (7); pitzadura bat elur (4); zen elur (6); zentimetroko elur (6); zentimetroko elur geruza (4); ziren elur (4); zituen elur (4); zuen elur (8)

ari zuen elurra (5); baina elurra (8); da elurra (11); den elurra (4); du elurra (11); edo elurra (8); eguraldia elurra (5)

elurra ari (60); elurra ari du (11); elurra ari zuen (34); elurra baino (10); elurra baino zuriago (6); elurra bera (4); elurra bezain (38); elurra bezain zuri (16); elurra bezain zuria (8); elurra bezain zuriak (4); elurra bezala (9); elurra bezalakoa (4); elurra bota (7); elurra dario (4); elurra dela (5); elurra dela eta (4); elurra edo (4); elurra egin (34); elurra egin dezake (5); elurra egin du (5); elurra egin zuen (10); elurra egingo (17); elurra egingo du (11); elurra egingo duela (4); elurra egiten (11); elurra egiten du (4); elurra ere (15); elurra eta (39); elurra eta hotza (5); elurra eta izotza (12); elurra ez (10); elurra ez da (5); elurra gogotik (4); elurra hasi (25); elurra hasi du (4); elurra hasi zuen (12); elurra hasiko (4); elurra hasten (5); elurra ikusi (4); elurra iragarri (5); elurra izan (5); elurra kendu (4); elurra kentzeko (30); elurra kentzeko makinak (8); elurra kentzen (12); elurra mara (15); elurra mara mara (15); elurra pilatu (5); elurra urtu (7); elurra urtzen (6); elurra zuria (8); elurra zuria dela (5)

ere elurra (8); eta elurra (83); eta elurra ari (6); gaur elurra (4); gora elurra (9); gora elurra egingo (6); hasi zuen elurra (5); hotza eta elurra (7); kanpoan elurra (5); metrotik gora elurra (9); osoan elurra (4); zen elurra (7); zuen elurra (17)

da elurraren (4); donostia elurrak (4); du elurrak (5); elurrak arazo (4); elurrak arazoak (4); elurrak elur (4); elurrak eragin (4); elurrak eta (24); elurrak eta hotzak (4); elurrak eta izotzak (12); elurrak ez (9); elurrak ez du (5); elurraren azpian (4); elurraren eta (12); elurraren gainean (6); elurraren gatik (4); elurraren ondorioz (9); elurraren pisuak (5); elurrari aurre (6); elurrari aurre egiteko (6); eta elurrak (16); eta elurraren (11); zen elurrak (4); zen elurraren (4); zuen elurrak (6)

bat elurretan (5); du elurrik (4); elurrean eta (4); elurretako gizon (4); elurretako lehoinabarra (6); elurretako yetia (4); elurretan eta (5); elurretan etzanda (4); elurretan ibili (4); elurrez erabat (4); elurrez estalia (5); elurrez estalita (6); elurrez estalitako (4); elurrezko bola (6); elurrik ari (5); elurrik egiten (5); elurrik ez (9); eta elurretan (20); eta elurrez (8); eta elurrezko (5); ez du elurrik (4); ez zuen elurrik (6); zuen elurrik (6); zuen elurrik ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus