Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emaile (915 agerraldi, 132 liburu eta 411 artikulutan; ETCn 11.101 agerraldi; orobat emale g.er. eta emole g.er.) 1 iz/izond ematen duen pertsona; ematen duena.

Asko poztu zen Silvestre apaiza eman zitzaionarekin, baina are gehiago harritu zen emailearen eskuzabaltasunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Limosna lortzen lan egiten duten anaiek sari handia izango dute, eta emaileei ere sari handia irabazarazten eta eskurarazten diete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Emaileak maileguz eman duena berriro hartzea erabakiko balu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 363. orr.

Lapikoa edo platera edo saskia itzul zezan; baina baita neskak jakin zezan ere -interesik baldin bazuen- nor zen emailea, zeren pakete batzuk paperean bilduta egoten baitziren, eta zer itzulirik ez egon arren, halere han zuten izena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.

On guztien kreatzaile eta emaile den Jauna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.

Sodomako plazerak maite ditu, bai hartzaile bai emaile gisa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.

Emaileak hilda egon behar du garuna kendu ahal izateko, eta heriotzaren definizioa horixe da: garunaren jarduera elektrikoaren amaiera atzerakorik gabea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Emaile trebea bihurtu nintzen bi urte haietan: adarkari bizia, bugre zaildua, sodomatar peto-petoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.

Nola egon behar du hartzailearen ipurdiak emailearen atseginak oso-osokoak izan daitezen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.

Bidezkoago da, beraz, gogoa lasaitzen duten pozkari gozoen, gaur ere laterri handietan zabal direnen, emailea jainkotzat jo dezagun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 309. orr.

Iparraldeko herrialde emaileek jaso baino diru gehiago jartzen dutenak mugatu egin nahi dute Batasunari egiten dioten kontribuzioa.  Berria - Ekonomia   2004-04-04

2 (izenondoekin)

Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela? Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.  Elizen arteko biblia   Si 18,17

On guztien Emaile eskuzabalak Frantziskori eman zizkion grazia eta dohainen artean, bada bat guztiz berezia: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zazpi mendez izango zen Alexandria munduko bazter horretako buru-jardunaren argi-emaile eta bide-erakusle.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Adiskide eta aholku-emaile gisa Izetari nonahi segika, garai batean haren morroi izandako bat ibiltzen zen, Asensio izena zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 159. orr.

Botikari [...]: medikuaren gaizkide, lur-emailearen ongile eta hilobi zorrien hornitzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 64. orr.

Ttipi eskola-emaile, Ttipi isil-gordezale, Ttipi sekretu-ebasle.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

"Jokoa zabalik dago" esan zuen karta-emaileak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Sinestedun fidela izatera saiatu naiz nire bizi osoan, baina, Orthezeko egonaldiaren ondotik, asexea nintzen dotrinaz eta dotrina-emaileez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Apaiz nahiz herri xehe, nagusi nahiz morroi, etxekoandre nahiz neskame, saltzaile nahiz erosle, mailegu-emaile nahiz hartzaile, hartzekodun nahiz zordun.  Elizen arteko biblia   Is 24,2

Ostatu-emailearen etxera heldurik, zehatz-mehatz kontatu zioten haietako batek ametsetan ikusitakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Ekialdeko atea Xelemiasi atera zitzaion zozketan, eta haren seme Zakariasi, aholku-emaile zuhur hari, iparraldekoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 26,14

"Ez dut berme-emailerik behar", erantzun zuen, "zeren nire hitza ematen ahal baitizut".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 59. orr.

Lizentzia eman zaion enpresari enpresa lizentzia-emailearen lehiakide beldurgarria bihurtzen lagun diezaiokeela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Idazkiok ofizialtasunez jantziak eta arau-emaileak dira, hizkera literarioagoa dute eta hiztegia eta estiloa ere zainduagoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Ez zen ohartu itsua ez zela benetako itsu, begietako itsu, itxuraketakoa baizik, eta merkatari plantakoaren begirale zela, bere itsutasuna aitzakia, nagusiaren aurka jokatzen zutenen jokoaren zaindari eta haien karten berri emaile.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Ordulari txikiak, dominak, erretratuak, maskorrak, paper-gainekoak, haize-emaileak, xalak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.

Tabernan distira-emailearen eta zerrauts freskoaren usaina zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Gizon bat bankuko diru-emaile automatikora diru ateratzera hurbildu da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bizidunen elkarte guztietan zeudek pertsona sendo eta laguntza-emaileak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Hortxe dago tranpa, eta hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak, eta maitagarria, aldiz, ez dakitela gozo-gozo aitortzen dakiten atso-agureen zuhurtzia ezjakintsua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Irakurketa -irakurketa plazer-emaileaz ari naiz- ekintza klandestino halako bat izan da gure herri txikietako haurtzaroan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Hiruren bat zentimetroko gorputza dute, eta intsektu argi-emaileak dira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Ogi indar-emailea. Orain arte ikusitakoaren arabera, teoria arau-emaileek gure ekintzak ebaluatzeko irizpideak ematen dizkigute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Gutunak, gutun berri-emaileak, zoriontze gutunak, diplomak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Txalo-zarta batek lagundu zien hitzei, txalo adore-emaile batek eraman zituen hitzak goraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Haren fede kristau eta abertzalearen aitorpenak ez digula dagoeneko balio, ez lehenaren muina gordetzeko, ez zuhaitz berri geriza-emailerik egongo denik sinesteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 145. orr.

Sorkarien obedientzia eta Jainkoaren bihotz amore-emailea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.

Begira, anaia ostatu-emailea; zure erreguek behartuta etorri naiz zure etxera bazkaltzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ukraniako lurra are beltzago ageri baitzen, urteetan gari-uztarik eman ez zuen lur beltza odol-uzta emaile, odol-soro, odol-zelai, odol-hazkurri baitzen aspalditik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

6 bizi-emaile (orobat biziemaile g.er.) izond bizia ematen duena.

Lurrunketaz galdua dirudien gainazaleko ura ez dago benetan galdua, baizik eta urrutiko leku eta sasoietan beheratuko da, bere zikinkeria guztiak destilatuta, euri bizi-emailearen forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Bizitzaren arbola eta ur bizi-emailea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

Lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,45

Oi gurutze bizi-emailearen edertasun bikaina, hildakoei bizia ematen diena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Nik pentsatzen dut emaztea biziaren punttan dela; bizi-emaile, eta bizidunen ere ernatzaile, baloreen bermatzaile...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 73. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko, jakintza-emaile, hilen bizi-emaile, gaixoen sendatzaile, atxilotuen askatzaile deitzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

7 berri-emaile ik berriemaile.
8 boz-emaile ik bozemaile.
9 lur-emaile hilei lur ematen dien pertsona.

Vallecasko lur-emaileak 189 gorpu zenbatu zituen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Printzearen idazkaria ez, haren lur-emailea ematen zuen, segizioko laguna edo.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Izan ere, lur-emaileez izaten diren aurreiritziak lagun, alkoholari loturiko arazoak zituela iritzi nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

10 odol-emaile

Odola isuraldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Horregatik itxaron behar izan dute, ez baitzuten hasi nahi, odol-emailea iritsi arte.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 144. orr.

Homologoa odol ezaugarri bereko odol-emaile baten transfusioak eragingo luke.  Berria - Kirola   2004-09-22

Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteak odol gabeziari aurre egiteko kanpaina hasi du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

· Odol emaileak gara... /... herria euskalduntzeko... /... gerturik daukagu odola... /... edonori emateko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adore emaile (6); aholku emaile (11); apeza meza emaile (4); apezpikua meza emaile (3); arau emaile (4); argi emaile (8); bera meza emaile (3); berri emaile (15); bizi emaile (8); boto emaile (7); boz emaile (35); boz emaile gehiago (3); boz emaile gutiago (3); boz emaile maiteak (3); diru emaile (5); emaile bakarra (3); emaile bat (8); emaile batek (3); emaile baten (5); emaile bihurtu (3); emaile den (5); emaile diren (3); emaile eskuzabalak (3); emaile eta (20); emaile gehiago (3); emaile gisa (14); emaile gutiago (3); emaile guziak (4); emaile handiak (3); emaile hauen (3); emaile izan (8); emaile lana (3); emaile maiteak (3); emaile paregabea (3); emaile zela (3); eskola emaile (7); esperantza emaile (4); eta emaile (5); eta eskola emaile (3); eta fede emaile (3); fede emaile (15); fede emaile gisa (3); fede emaile lana (3); gai emaile (22); iritzi emaile (11); kontseilu emaile (3); lege emaile (5); lekuko emaile (3); limosna emaile (3); limosna emaile handiak (3); mailegu emaile (7); meza emaile (39); meza emaile eta (3); mezaren emaile (6); ostatu emaile (4); plazer emaile (4); sari emaile (5); su emaile (5); zen meza emaile (3); zutela gai emaile (3)

abisu emaileak (5); abisu emaileak abisu (4); aholku emailea (3); aholku emaileak (3); amore emailea (5); arau emailea (9); arau emaileak (6); arau emailearen (4); berri emailea (5); berri emaileak (6); bizi emailea (3); bizi emailearen (4); boto emaileak (13); boz emaileak (9); diru emaileak (3); emailea da (3); emailea ere (3); emailea eta (9); emailea nor (4); emailea nor den (3); emailea zen (5); emaileak abisu (4); emaileak dira (4); emaileak ere (3); emaileak eta (6); emaileak ez (7); emaileak izanen (3); emaileak izango (3); emailearen eta (3); eta emailea (5); eta emailearen (3); fede emaileak (3); gai emailea (4); gai emaileak (9); gai emailearen (3); iritzi emaileak (5); itzulia boz emaileak (3); izen emaileak (3); karta emaileak (3); lege emailea (4); lur emaileak (4); mailegu emailearen (5); meza emaileak (4); odol emailea (3); odol emaileak (3); sari emaileak (3); su emailea (3); su emaileak (5)

atal emaileen (5); boto emaileei (8); boto emaileek (5); boto emaileen (18); boz emaileen (5); boz emailetarik (3); diru emaileek (6); diru emaileen (14); diru emaileen bileran (4); emaileen artean (4); emaileen bileran (4); emaileen elkarteak (3); emaileen konferentzia (5); gorputz atal emaileen (3); herrialde emaileen (4); mailegu emaileen (3); odol emaileen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus