Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakumezko (1.895 agerraldi, 130 liburu eta 737 artikulutan; ETCn 21.332 agerraldi) 1 izlag sexu emekoa. ik emezko.

Igande arratsalde batean Aloñaren lantokiko lagunak etorri zitzaizkigun etxera bisitan, emakumezko lankideak zehatzago esanda. Emakumezko muggle batek ikusi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Lehen aldiz Hamasek emakumezko borrokalari bat erabili du.  Berria - Mundua   2004-01-15

Neguko Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi dituen emakumezko eskiatzailea bilakatu zen.  Berria - Kirola   2006-02-21

Emakumeek musikan bidea egiten ari garela jakitea, gainera, beti da pozgarri, ea aurrerantzean ere emakumezko zuzendari gehiagorekin topo egiten dudan.  Berria - Kultura   2004-09-16

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gizartearen erdia emakumezkoa zen, eta emakumezko legebiltzarkideak %6 baino ez ziren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Tximiniaren gainean baziren bi erloju, zakur batzuk, latorrizko argimutilak, emakumezko artzain bat, gizon bat eskoziar gonaz jantzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Darasako barrutiko neskak ziren, pobretasunaren eta gerraren eraginez ohiko bizimoldeari utzi, eta, emakumezko langile juduen antzera, lanean hasitakoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Jovita izeneko emakumezko zamaketariak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 90. orr.

Gizonezko idazle batek emakumezko pertsonaia bat sortzen duenean, lan handia egin duen seinaletzat hartzen da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.

Ez behintzat harrera-mahaietako emakumezko langileak seme-alaba eta guzti etorri ahal diren garai honek irauten duen artean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.

Emakumezko antzezlariren batek lumatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 183. orr.

Emakumezko pertsonaia nagusia, Anny, Sartrek maitatu zuen lehendabiziko neskarengan dago inspiratua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Hegazkinera sartu aurreko polizi kontrolak oso gogorrak izan ziren eta kongresuan nirekin egondako emakumezko irakasle newyorktar bati nerbio-atakeak eman zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.

Bederatzi saritutakoen artean ez al zegoen horien adinako kalitaterik eskaintzen zuen emakumezko idazle baten lanik?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Emakumezko autore askoz gehiago sartu behar litzateke eskoletako autore sortetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Gizonezko idazleek protagonista emakumezkoak, eta emakumezko idazleek protagonista gizonezkoak lantzea zeren erakusgarri da zure ustez, ausardiarena ala idazlearen mailarena?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 247. orr.

Bere zereginean hildako lehen emakumezko gerra-argazkilaria da, beharbada.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 236. orr.

Haneda jauna lehendakari onegia zen bere mendekoen aginduak auzitan jartzeko, are gehiago haiek enpresako emakumezko koadro bakarrarengandik bazetozen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 126. orr.

Jainkoaren emakumezko aurpegia.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Emakumezko zinema zuzendarien loraldia gertatu zeneko sasoi gisa.  Berria - Kultura   2004-03-06

2 (izenondo gisa)

Orduan galdetu zidan zer behar nuen boz harrigarri mehe, ia emakumezko batekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.

Uharteko Polizia entrenatzen zuen ofizial emakumezko batek Pitcairngo gizonek umeak bortxatzen zituztela ohartarazi zuen.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Ozta-ozta errieta bukatu, eta areto barren-barrenetik Lehen Antzezle Emakumezkoaren ahotsa entzungo da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 22. orr.

Algara Antzezle emakumezkoen artean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 81. orr.

Jaiki eta Aitarengana hurbilduz, Antzezle Gazte Emakumezkoak, barrez, atzetik jarraitzen zaizkiola.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 81. orr.

Komeniko litzateke antzezleek, bai gizonezko bai emakumezkoek, jantzi argi samarrak eta alaiak erabiltzea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 20. orr.

Zeuen herritar hebertarren batek, gizonezko nahiz emakumezko, bere burua halabeharrez esklabotzat saltzen badizue, sei urtez egingo du lan zuentzat, baina zazpigarrenean libre utziko duzue.  Elizen arteko biblia   Dt 15,12

3 emakumeari dagokiona.

Obuluen kasuan jakingarri da, horiek klinika pribatuen esku daudela ia guztiz, sare publikoko oso ospitale gutxitan egiten baita emakumezko haziaren ezarpena.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Erdigunean iturri eder hura zegoen, bi plater zituena, behekoa zabalagoa eta handiagoa, eta goikoa tipiagoa, biak ere emakumezko estatua batek loturik, erdiz erdi, kariatide baten eredurat Behin, emakumezko aurpegi bat sortu zen nire sorbaldaren parean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Seniorrak, beteranoak, juniorrak eta helbarrituak izango dira Lasarteko irteeran, gizonezko eta emakumezko probetan, eta haurrentzat ere proba bereziak izango dira. Ordea, emakumezko jukutria horrez mendekatzeko xedea hartu aitzin, saia gaitezen hura geure fabore ekartzen.  Berria - Kirola   2004-10-14

Oraindik han zen emakumezko bulto hura.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.

Ez galbideratu edonolako idolo edo jainko-irudiak eginez: gizonezko nahiz emakumezko irudiak.  Elizen arteko biblia   Dt 4,16

4 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, pertsonaren sexua adierazteko) ik emakume 4.
5 (izen gisa) sexu emeko pertsona. ik emakume.

Berarekin beste emakumezko beltzaran hordigarriro ederra dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.

Victor Ullatek Lorcaren emakumezko independenteak eredu harturik, Enrique Morenterentzat eta Estrella Morenterentzat propio egindako dantza ikuskizuna da El sur izenekoa.  Berria - Kultura   2006-03-31

Emakumezko lodikotea, semea Jesukristo gurutzetik jaitsi berria dela esaten hasi ez zaigu ba.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

Bere papar gainean bermaturik zegoen emakumezko lokartuaren besoa poliki alboratu, eta ohetik jaiki zen azkenik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Bi baizik ez ziren azaldu, baina oso bereziak biak, gizonezko bat eta emakumezko bat: aita eta alaba.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Konplexuz edota apetaz betetako pertsona faltsuak, gizonezko ahobero baina inpotenteak edo isurtzaile azkarrak, emakumezko ezin maltzurragoak edo ezin sufritzaileagoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 107. orr.

Lehenago emakumezko bat etorri zaidala, gazteleraz Kubako kutsuz hitz eginez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 175. orr.

Nire aurrean, ile bilduko emakumezko bat zegoen, neke aurpegiarekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

Bi emakumezko ospitalera eraman behar izan zituzten, arin zaurituta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Emakumezko bi, idazlea bata eta artista grafikoa bestea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Emakumezkoak, haurrak, abereak eta hiriko ondasunak, berriz, gudu-harrapakintzat hartuko dituzue.  Elizen arteko biblia   Dt 20,14

Gizonezko eta emakumezko, kleriko eta erlijioso, denak presaka eta korrika etortzen ziren Jainkoaren santua ikustera eta haren hitza entzutera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Puska luze batean Txitxikovek ezin izan zion igarri gizonezkoa ala emakumezkoa zen. gizonezkoak udaletxeko plazako alde batean biltzen dira, korruan, eta emakumezkoak bestean, korruan haiek ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Ez nintzen sekula gutxiago sentitu emakumezkoa nintzelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.

Idazle batek borrokarik bizi baldin badu eta, batez ere, idazle hori emakumezkoa bada, ikusteko modu diferente horri eusteko egin behar du borrokan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 89. orr.

Nik, orduan, sorkuntza artistikoaren gaineko egia gizonezkoek zehazten zutela ulertu nuen eta emakumezkoek euren egia eraikitzeko zeukatela oraindik. heziketa emakumezkoen kontua zela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Elorri txuri lore sortak, gizaseme askorentzat usain berezi emakumezkoen alubilokoa omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.

Oso desberdinak izaten dira gizonezkoen eta emakumezkoen bihotza estutzen duten premiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 273. orr.

Emakumezkoen botoen bila ari da Kerry egunotan.  Berria - Mundua   2004-10-24

Pentsaera hori irauli ahal izateko eta emakumezkoen lana baloratu ahal izateko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 279. orr.

Emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko Txapelketak jokatuko dira; bihar, neskena, hiru bikorekin.  Berria - Kirola   2004-09-03

Emakumezkoen Nazioarteko Donostia Hiriko 7. ekitaldia jokatuko da gaur hasita.  Berria - Kirola   2004-12-18

Gizonezkoengandik eta emakumezkoengandik jaso dituzun kritikak ezberdinak izan al dira?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Gazte eta emakumezkoentzako diskriminatzailea den lanbide kualifikazio eta ordaintze sistema zuzentzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Izan ere, argitaletxeak ikusten ari baitira emakumezkoek asko saltzen dutela; Europan, kasu, gizonezkoek bezainbat edo gehiago.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 112. orr.

Hau da, emakumezkoek idatzitako literaturaz hitz egin ahal izateko, oraindik ere, nola edo hala, justifikatu egin behar ote den.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.

Litekeena baitzen, itxurak besterik erakusten bazuen ere, Lisboa emakumezkoa izatea, eta ez hiria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.

Galduko ez balira, ez nuke halako ardurarik izango, hizlari datozen emakumezkoak ere, maspiltzen doakien gaztetasunaz goizero ispiluaren salaketarik ez balute makilajeaz arduratuko ez liratekeen bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Euskal emakumezko gazteek zer leku dute euskal literaturan: normaltasunez sartuko dira edo aurpegi politak izaten jarraituko dute?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.

Txapelketa hiru sail desberdinetan iraganen da: gizonezkoak, emakumezkoak eta gizon-emakumezkoak, bakoitza bi maila desberdinekin.  Herria   2005-05-05

Abiadura patinajea, 1.500 metrokoa (emakumezkoak).  Berria - Harian   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat eta emakumezko (3); beste emakumezko (8); beste emakumezko batek (3); bi emakumezko (12); bigarren mailako emakumezko (5); da emakumezko (3); dituen emakumezko (3); duen emakumezko (3); edo emakumezko (5)

emakumezko aktore (24); emakumezko aktore onenaren (12); emakumezko bakarra (4); emakumezko bat (44); emakumezko bat hil (5); emakumezko batek (27); emakumezko batekin (4); emakumezko baten (8); emakumezko bati (4); emakumezko batzuk (5); emakumezko bi (5); emakumezko eta (12); emakumezko eta gizonezko (4); emakumezko eta gizonezkoen (3); emakumezko euskal (6); emakumezko euskal preso (3); emakumezko idazle (5); emakumezko idazlea (6); emakumezko idazleak (13); emakumezko idazlearen (3); emakumezko idazleek (5); emakumezko idazleen (5); emakumezko kantaria (4); emakumezko kirolariek (3); emakumezko langile (3); emakumezko langileak (3); emakumezko protagonista (3)

ere emakumezko (3); eta bi emakumezko (3); eta emakumezko (44); eta emakumezko bat (8); euskal emakumezko (9); euskal emakumezko idazleak (4); gizonezko edo emakumezko (3); gizonezko eta emakumezko (12); gizonezko nahiz emakumezko (13); hiru emakumezko (4); jalal emakumezko (3); mailako emakumezko (5); mailako emakumezko aktore (4); nahiz emakumezko (13); urteko emakumezko (7); zen emakumezko (4); zuen emakumezko (5)

ala emakumezkoa (4); antzezle emakumezkoa (33); antzezle emakumezkoa ez (3); antzezle emakumezkoa seinalatuko (3); antzezle gazte emakumezkoa (6); emakumezkoa ala (4); emakumezkoa ala gizonezkoa (3); emakumezkoa bestea (3); emakumezkoa da (10); emakumezkoa denean (3); emakumezkoa edo (4); emakumezkoa edo gizonezkoa (3); emakumezkoa ez (5); emakumezkoa izan (3); emakumezkoa izatea (4); emakumezkoa seinalatuko (3); emakumezkoa seinalatuko du (3); emakumezkoa zen (8); ere emakumezkoa (3); eta emakumezkoa (9); gazte emakumezkoa (6); gizonezkoa ala emakumezkoa (4); gizonezkoa eta emakumezkoa (3); gizonezkoak emakumezkoa (3); lehen antzezle emakumezkoa (33); urteko emakumezkoa (5)

antzezle emakumezkoak (4); artean emakumezkoak (4); banakakoa emakumezkoak (4); bi emakumezkoak (4); boarder crossa emakumezkoak (3); crossa emakumezkoak (3); dira emakumezkoak (8); diren emakumezkoak (3); emakumezkoak baino (3); emakumezkoak bestean (3); emakumezkoak dira (19); emakumezkoak ere (12); emakumezkoak eta (16); emakumezkoak eta gizonezkoak (6); emakumezkoak eta haurrak (3); emakumezkoak ez (4); emakumezkoak gehienak (3); emakumezkoak gizonezkoak (3); emakumezkoak gizonezkoak baino (3); emakumezkoak izan (4); emakumezkoak lur (3); emakumezkoak ziren (7); erdiak emakumezkoak (5); erdiak emakumezkoak dira (3); esprinta emakumezkoak (6); eta emakumezkoak (24); ez dira emakumezkoak (3); gehienak emakumezkoak (6); gehienak emakumezkoak eta (3); gizonezkoak eta emakumezkoak (9); gomaz emakumezkoak (4); jaitsiera emakumezkoak (7); kilo emakumezkoak (7); kilometrokoa emakumezkoak (5); lehen ligaxka emakumezkoak (5); ligaxka emakumezkoak (5); metrokoa emakumezkoak (11); paleta gomaz emakumezkoak (4); sailkapenak emakumezkoak (3); taldekako esprinta emakumezkoak (4); txandakakoa emakumezkoak (3); z sailkapenak emakumezkoak (3); ziren emakumezkoak (3)

antzezle emakumezkoari (7); bai emakumezkoek (3); dute emakumezkoek (3); dute eta emakumezkoek (4); emakumezkoaren artean (3); emakumezkoei baino (3); emakumezkoei dagokienez (4); emakumezkoek egindako (4); emakumezkoek eta (5); emakumezkoek ez (4); emakumezkoek idatzitako (9); emakumezkoek idatzitako literatura (3); eta emakumezkoaren (7); eta emakumezkoaren artean (3); eta emakumezkoei (3); eta emakumezkoek (20); gizonezkoei emakumezkoei (3); gizonezkoei emakumezkoei baino (3); gizonezkoek eta emakumezkoek (4); lehen antzezle emakumezkoari (7)

aldiz emakumezkoen (4); athletic emakumezkoen (6); atzo emakumezkoen (4); da emakumezkoen (9); dago emakumezkoen (3); dira emakumezkoen (4); donostia emakumezkoen (4); du emakumezkoen (6); emakumezkoen ahotsa (4); emakumezkoen arloan (6); emakumezkoen artean (21); emakumezkoen arteko (17); emakumezkoen banakako (3); emakumezkoen berdintasuna (3); emakumezkoen botoen (3); emakumezkoen egoera (4); emakumezkoen espainiako (4); emakumezkoen eta (21); emakumezkoen eta gizonezkoen (20); emakumezkoen europako (4); emakumezkoen euskal (4); emakumezkoen euskal herriko (3); emakumezkoen finala (8); emakumezkoen finalean (4); emakumezkoen futbol (3); emakumezkoen giroa (9); emakumezkoen giroko (5); emakumezkoen junior (3); emakumezkoen kopa (3); emakumezkoen kros (5); emakumezkoen kros luzea (3); emakumezkoen lanak (3); emakumezkoen langabezia (4); emakumezkoen lasterketan (3); emakumezkoen ligako (15); emakumezkoen ligako finala (3); emakumezkoen ligako liderra (3); emakumezkoen mailan (7); emakumezkoen munduko (3); emakumezkoen proba (5); emakumezkoen proban (5); emakumezkoen sei (3); emakumezkoen selekzioak (3); emakumezkoen talde (3); emakumezkoen talde bat (3); emakumezkoen taldeak (6); emakumezkoen txapelketa (5); emakumezkoen txapelketa batean (3); errusiako emakumezkoen (3); espainiako emakumezkoen (3); eta emakumezkoen (76); eta emakumezkoen artean (8); eta emakumezkoen arteko (16); eta emakumezkoen berdintasuna (3); gaur emakumezkoen (4); gizon eta emakumezkoen (3); gizonezko eta emakumezkoen (6); gizonezkoak emakumezkoen (3); gizonezkoen eta emakumezkoen (25); hondarribia irunek emakumezkoen (4); irunek emakumezkoen (4); irunek emakumezkoen ligako (3); lehen aldiz emakumezkoen (4); puntu emakumezkoen (6); sailkapenak emakumezkoen (4); z sailkapenak emakumezkoen (3); zen emakumezkoen (5); zuen emakumezkoen (4); zuten emakumezkoen (3)

bai emakumezkoetan (5); bi emakumezkok (3); emakumezkoetan emakumezkoetan (3); emakumezkoetan ere (19); emakumezkoetan ere ez (4); emakumezkoetan eta (3); emakumezkoetan ez (3); emakumezkoetan ez da (3); emakumezkorik ez (4); eta emakumezkoentzat (3); eta emakumezkoetan (11); gizonezkoetan zein emakumezkoetan (6); zein emakumezkoetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus