Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emeki 1 adlag emetasunez, leunki; geldiro. ik baratxe.

Urontzi bat emeki sartzen da portura.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 270. orr.

Zintzatzen da emeki eta bere sakelean altxatzen paperezko mokanesa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 306. orr.

Han den aulkian jarri da, 'Gauloise' zigarreta azkar bat emeki erretzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 59. orr.

Koñak kopari emeki eraginez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Logroñon sartu aitzin, Ebro ibai ospetsuari so egon naiz, Harrizko Zubia, Puente de Piedra emeki zeharkatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Gero, emeki, astiro, azenarioa jan zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Bakan entzun dut norbait gaztelaniaz hoin ederki, garbiki, emeki, sentsualki mintzo, hitzez gozatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Emeki eta debozionerekin jaten dugun ogi hortarik ez genuen 18 hilabete hartan jan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.

Azken hektometroak emeki egin genituen, artetan gelditzen baiginen, elkarri so, keinu eta behakoek argumentu eta iritziak laguntzen zizkigutelarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 136. orr.

· Mugitzen ahal dira batean emekiago, bestean lasterrago, eta garbi mintzatzeko, edo mugitzen edo geldirik egoten ahal dir.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Hastea arras pollita eta denek elgarren bete, Frantxix Carricart, balios, Heguiabehere emekiago berotzen, Duhau ere ez oraino punpean, eta Mendiboure arras plantan, besoa ederki zabalduz, ezker on bat laxatuz eta horra 13 tan ados.  Herria   2002-11-28

Urtero dozenaka eskaera dauzkagu Mauleko alde guztietatik, eta gehienetan etxe aurrean autoak emekiago ibiltzea ikusi nahi luketen biztanleek eginak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Nerearekin emekiago joan zen dena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

Beraz, gero eta emekiago hitz egiten dugu guk bihotzok; baina ez gara inoiz erabat isiltzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 180. orr.

Arriskutsuegia da, harentzat, han goian egotea, eta Charliek beherantz ekarri du arrastaka, ahalik eta emekien.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

2 emeki-emeki

Emeki-emeki mintzo da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Emeki-emeki beso biluzia sartu zuen uretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Emeki-emeki jendearen izaera aldatuko zen, eta robotnik bizidunak bihurtzeko gai izanen ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Emeki-emeki mundu berri haren ezagutza egin nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Emeki-emeki ohitura hartu genuen pentsatzeko ETA edo IKren eraginez zirela gauzak aitzinatzen kultura edo politika mailan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 85. orr.

Emeki, emeki-emeki, arreta ezin handiagoz ikustatu zituen Ruche jaunak Perrettek han jarritako idazlanak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Ontzia emeki-emeki desagertuz doa, itsasoa bakar, bazterra huts.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 12. orr.

Gaua emeki-emeki abailtzen zen hiriaren gainera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.

Gauzak emeki-emeki egiten dira Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Lehen elur malutak emeki-emeki hasi ziren lurraren kontra lehertzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Handik goiti dute emeki emeki gaina hartzen gazteek eta horra ziloa ere egina, 40-32.  Herria   2001-02-15

Nire urratsek, emeki-emeki, St. Michael Strasseraino eraman ninduten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.

Akidurak emeki emeki hartzen ari nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Ari naiz, ari, emeki-emeki, hurbiltzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.

Landare bat eihartzen den bezalaxe, emeki-emeki, egunez egun, lehenik kolorez aldatuz, gero hostoak galduz, gero idortuz, arrunt murriztu eta lurreratzeraino.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

Apika egonarri pixka bat falta du, beharbada egiak emeki-emeki baizik ez duelako aurrera egiten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.

Mahaian jarri ziren haatik, eta emeki emeki neurritasuna gailendu zen: gizonek amore eman zuten, emakumeek men egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Elkarri begiratzen zioten eta irribarre zabalak zituzten, aurpegi alaiak, gero irribarreak biltzen joan ziren emeki-emeki, lurrak xurgatzen eta dastatzen duen ura bailiran, azkenik biak serio gelditu ziren arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Urrundara bi argi azkar agertzen dira, emeki emeki hurbiltzen direnak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 92. orr.

Hortzak mehatxuka erakutsi, orroka hasi, eta emeki-emeki atzeraka joan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Hainbat hilabetez merkatuak prestatu ondoren, joan den ekainean erabaki zuen Fed-ek interes tasak emeki-emeki igotzen hastea.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Hogeita bi urte iragan dira; amesten zinuen Europa emeki emeki sortzen ari da.  Herria   2003-10-30

Gure lagunetarik 15 bat egun horietan hil ziren, eta beste batzuk, emeki-emeki, ondokoetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 43. orr.

Hil zorian zegoen gizon hura bere biziko erreferentzia guzia izan zen, aldamenean ukan zuen gizaki bakarra, onerako edo txarrerako, mozkorzale ezdeus bat, bizian deus onik egin ez zuena eta, emeki-emeki, bere burua alkoholean ito zuena. denborak gauza guztiak baitaramatza berarekin, ezti-ezti, emeki-emeki, sentitu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Petrolaki guzia ixur dezan denbora guti barne eta ez emeki emeki.  Herria   2003-01-09

Hatzetako bat neskaren erretenean erdi sartu eta eragiten hasi nintzaion, emeki-emeki.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.

· Gerald makurtu egin zen eta Camilla musukatu zuen emeki, emeki-emeki-emeki.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari da emeki (3); atea emeki (7); atea emeki emeki (3); bada emeki (7); baina emeki (14); baina emeki emeki (12); bainan emeki (4); bainan emeki emeki (4); baita emeki (3); bat emeki (5); biziki emeki (9); da emeki (12); da emeki emeki (9); dira emeki (6); dira emeki emeki (4); du emeki (8); du emeki emeki (6); dute emeki (3); dute emeki emeki (3); edo emeki (5); egin zuen emeki (3)

emeki aitzinatzen (5); emeki aldatzen (3); emeki bada (8); emeki bada emeki (6); emeki baina (9); emeki bainan (4); emeki bainan segurki (3); emeki baizik (4); emeki baizik ez (3); emeki bere (4); emeki beren (4); emeki beste (3); emeki egin (3); emeki egiten (4)

emeki emeki (491); emeki emeki aldatzen (3); emeki emeki bere (4); emeki emeki beren (4); emeki emeki eta (5); emeki emeki gure (3); emeki emeki heldu (4); emeki emeki hurbildu (3); emeki emeki jakiten (3); emeki emeki ohartu (3); emeki emeki sartzen (3)

emeki eta (24); emeki eta segurki (4); emeki ez (3); emeki gure (3); emeki hartzen (3); emeki hasi (3); emeki heldu (5); emeki hurbildu (4); emeki ibiltzen (4); emeki jaitsi (3); emeki jakiten (3); emeki ohartu (3); emeki pausatu (4); emeki sartzen (5); emeki ukitu (4); emeki zabaldu (3); emeki zabaldu zen (3); emeki zabaltzen (3); ere emeki (4); eta emeki (67); eta emeki emeki (34); eta emeki pausatu (3); eta gero emeki (4); gainean emeki (3); gauzak emeki (7); gauzak emeki emeki (3); gero emeki (6); gero emeki emeki (5); haiek emeki (3); hain emeki (3); hori emeki (3); hori emeki emeki (3); laster edo emeki (3); nuen emeki (4); oso emeki (4); zen emeki (7); zion emeki (4); ziren emeki (3); ziren emeki emeki (3); zuen emeki (15); zuen emeki emeki (3)

ahalik eta emekien (3); baino emekiago (4); batean emekiago (4); batean emekiago bestean (3); dira batean emekiago (3); emekiago bestean (3); emekiago bestean lasterrago (3); eta emekien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus