Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

enbata 1 iz itsasotik datorren haize gogorra edo ekaitza; haize joaldia. ik galerna.

Enbataren indarrez itsasoa gero eta harroago zegoenez, lokarriak puskatuta eta aingurak galduta, ontzia, olatuen jostailu, noragabe zebilen itsas gainean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 854. orr.

Enbatak ontzi bat hondora dezake. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 34. orr.

Alexandroren ontziek, Patialatik uztailean abiatuta, enbata asko jasan zituzten, eta bidaia luzea izan zen, kontrako monzoiarekin bidaiatu zutelako. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 42. orr.

-Enbatak jotzen duen gau batean itsasoratuko gaituk. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 127. orr.

Bere burua botako zuela zabaldu zen auzoan, hala egiten omen zuten enbata sortuta bokalera ezin sarturik senarrak itotzen ikusten zituzten emakumeek, garai batean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 136. orr.

Zoruko hormigoia hareazko alfonbra batez estalia zegoen, enbatak ekarria. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 165. orr.

Sopranoendako kabatinak abestuko ditu, mareen, hurakanen eta enbaten musika eternala abesten duen itsasotik hurbil. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 69. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hautsa, eta burdinurtuzko farola, xirulaka hasten dena, eta ni kulunka eta barrez, farolaren argi dardarkari eta hil-hurrenkaria, enbata galanta behar du izan gaurkoak ere, zaldi irrintzikariak ozta-ozta eusten baitio gurdiari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 273. orr.

Monzoi bataren eta bestearen artean, haizeak aldatu egiten dira aldi batez, eta iparraldeko haize batek, ohiko haizeekin nahastuta, enbata izugarriak eragiten ditu batez ere itsasbazterretan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 42. orr.

Enbata lazgarrienak bisita egin balio bezala zegoen guztia: sarrerako ispilua txiki-txiki eginda, altzariak lurrean, aterkiak sakabanatuta... Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 120. orr.

1987an, azkenik, Galizia aldean izan zen oraingoan enbata latza, hiru egun iraun zuena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 406. orr.

1897an, Kantauri aldean bota zuen berebiziko enbata, hasi Galiziatik eta Asturias eta Santander nahastuz, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldea serio kastigatu zituelarik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 233. orr.

Haizearen enbata lasterra sentitu genuen, gure gainetik igaro zenean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badaki eguraldiak nahasi-bidea hartzen garaitsu honetarako, eta galerna-hotsak ere, enbata-zantzuak zabaldu ohi dira batzuetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 232. orr.

Enbata gau batean, 1820an, oraino jakin ez den esku batek kandela eman zion lau bazterretarik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mesprezuzko behako hura egotzi zidan, laburra baina hertsia [...], zeinaren aitzinean sentitu bainintzen hautsa haize-enbataren magalean bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 308. orr.

Marka guztiak hautsi zituen montzoi enbata 1861ean gertatu zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 359. orr.

Batak kementsu erakusten dio aurpegia, ihien malgutasunaz mugitzen diren zangoen gainean aurrera okertuta doan gorputza ekaitz-enbatena lako indarrarekin bultzatuz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 170. orr.

5 irud/hed

Gure aitari koleraren haizea etortzen zitzaion eta azkenean beti enbata hasten zen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 18. orr.

Errioxatik etorritako enbata bortitz batek astindu zituen Atano III.ko zoko guztiak arerioen asmoak birrinduz eta ikusle askoren asmoak zapuztuz. Berria - Kirola   2004-03-16

Orain isilik da Amaiaren baitako enbata. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 73. orr.

Hiruretan hogei bat urte, giro udatiarragatik ere jertse lodi bat janzten zuen, ez noski haizegailuen enbatei buru ematearren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 330. orr.

'Tramontana'-ren enbatari ondo eutsi diote euskaldunek eta sailkapeneko goialdean daude. Berria - Kirola   2004-03-24

Beldurraren enbatak bortizki kolpatu zuen hurrengo Big Lannie eta ikarak jota jarraitu zuen gau eta egun.Tontor haizetsuren batean duda-mudan eta inongo babesik gabe zalantzaren enbata guztien mendean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 261. orr.

Bizitza-aldi lasai gisa oroitzen dut nik hura, zure baitan enbata mozorrotu bat izan zitekeela ohartzen naizen arren. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 32. orr.

Gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik, baina zaharrak peril handia bizi duela antzeko enbaten aurrean. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 54. orr.

Mareen, hurakanen eta enbaten musika eternala. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 69. orr.

Kodeak ezartzen duen kautela erabili zuenez, borrokalari mairuak baizik ez zituela zain izango enbatari eusteko, denak gizonezkoak eta denak sasoikoak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus