Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbaxada (orobat enbajada g.er.) 1 iz enbaxadorearen egoitza; enbaxadoreak bere esku dituen enplegatu eta langileen multzoa.

Sutan zeudenak Danimarkako eta Norvegiako enbaxadak ziren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Peruko Enbaxada eta Uruguaiko Ordezkaritza, biak eraikin berean dagozela-eta bigarren horretako ministroari deitu dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Danimarkako eta Norvegiako enbaxadak erre zituzten atzo Damaskon.  Berria - Mundua   2006-02-05

Enbaxadako eraikineko behealdean zegoen negozio-denda batean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 149. orr.

Agian, zerbait jakinen zuten enbaxadako bulegoetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 198. orr.

Danimarkako enbaxadaren aurrean egin zuten elkarretaratzea.  Berria - Mundua   2006-02-12

Indonesiako hiriburuan Australiak duen enbaxadan bonba batek zortzi pertsona hil eta 161 zauritu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Egunen batean zerbaitengatik Argentinarako bidaia-agiria beharko bazenu, erakuts ezazu txartel hau Argentinako edozein enbaxadatan eta emango dizute, inolako zalantzarik gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Datuok Estatu Batuen Buenos Airesko Enbaxadan ematen ditugu eta hark berak helarazten dizkio Atlantikoaren kontrola duen gerra-armadari eta amerikarren Madrilgo Enbaxadari, biei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

Espainiako enbaxadatik deitu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Karta hartan enbaxadak aditzera ematen zion Krapotkin printzeari Rifkin anaiak Tsarraren grazia berezi bati esker libre zirela eta Lea arrebak ez zuela ezeren beldurrik Errusiara itzultzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Moskun enbaxadak autoa jarri zigun.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 323. orr.

Enbaxadak, gainera, ez zuen hartarako eskurik ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.

Irango enbaxadako idazkari nagusia tiroka hil zuten atzo Bagdaden.  Berria - Mundua   2004-04-16

Horiek ez zirela estatubatuarrak zehaztu zuen Riaden AEBetako enbaxadako eledun Carol Kalinek.  Berria - Mundua   2004-12-07

Enbaxadako lekaioa ikusi nuen niregana lasterka etortzen: Solowejczykek ikusi nahi ninduen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 180. orr.

Enbaxadako funtzionarioek badakite non diren lagundu beharko diren herrikideak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 72. orr.

Enbaxadako pertsonala arduratu zela puruak lortzeaz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 59. orr.

Estatu Batuetako Enbaxada itunaren mamia berriztatuz eta egokituz joango da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

2 (izenondo eta izenlagunenkin)

Espainiarako turismoa sustatzen duten estatuetako tour-operadore, bidaia agentzia eta enbaxada nagusiei.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Armak zituztela eta «atzerriko enbaxaden kontrako atentatuak» egitekoak zirela esan zuen Barne ministroak.  Berria - Mundua   2004-05-01

Oriente hotelean errusiar enbaxada.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Azkenean Erroma, bereziki frantses lizeoa eta frantses enbaxada, ahantzi gabe "Villa Medicis" famatua.  Herria   2004-07-08

Garai hartan esan zuen bezala sir Paul Rycaut-ek, Konstantinoplako ingeles enbaxadako idazkari argiak: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

3 mezu bat daramaten pertsonen multzoa; enbaxadore baten bidez heltzen den mezua.

Handik egun pare batera Jean-Baptiste nekaezinak "Gizateria osoaren enbaxada" antolatu zuen, Frantziako "Assemblée constituante"ra joateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.

Hiritik enbaxada kulturala etorri, neu, alegia, baserritarrei mendetako ezjakintasun eta ilunpetik irteten laguntzeko, modernitatearen argiak ukuiluetan sartzeko eta Lady Godiva azaltzen ez zait bada!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 56. orr.

"Asma ezazu", esaten zioten, "nola bizi eta nola hartu enbaxadak".     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.

Tamalgarria ikuskizuna; beranduegi da heldu Ingalaterratiko gure enbaxada.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.

Ospetsu bihurtzen da bat bere nazioan eta inguruko herrien artean, kideen kopuruari eta ausardiari esker besteen gainetik jarriz gero; opariak jasotzen ditu; enbaxadak iristen dira alde guztietatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

4 irud/hed

Munduan Bilboko kultur enbaxada izatera iritsi da.  Berria - Kultura   2004-09-30

5 enbaxada-etxe

Gerra hasi eta laster Estatu Batuek, beste estatu askok egin moduan, Enbaxada-Etxea haraxe aldatua baitzuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 102. orr.

Sotoa hustu eta behi-zezinaz, artilez eta larruz bete bitartean, Britainia Handiko enbaxada-etxean ostatu hartzeko eskaintza egin zien Erreginaren ordezkariak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus