Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

enbido (orobat inbido g.er.) 1 interj/iz musean, bi tantoko apustua; enbido egiteko formula.

"Enbido", entzun genuen orduan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 70. orr.

Enbido txikira, Luisek. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 74. orr.

Baina, jakina, Hélène Daudet-ek eutsi egin zion enbidoari, hark uste ez bezala, bere kartetan konfiantza osoa zuelako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 271. orr.

Hala ere, atxiki egin nion enbidoari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 243. orr.

-Ordian entseatuko gera inbido egitea. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 44. orr.

2 irud/hed

Erronka latza litzateke 13 egunetan bost kilo gehiago erantsi eta saiakera egitea 280koarekin, baina guk enbidoa botatzen diogu. Berria - Kirola   2004-12-28

PSE-EEren enbidoari eustekotan egon daitekeela iradoki du Imazek. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

ALTADISEK (%2,1) erreakzio azkarra izan du, Philip Morrisen enbidoari prezioak jaitsiz erantzunda: aurretik erabakitako prezio igoera pipatu eta akzioa kea dariola laga du. Berria - Ekonomia   2006-02-02

Sarak bere enbidoa bota zidan arte. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 193. orr.

Gatazkaren enbidoa gutxi balitz bezala, hordagoa bota die enpresak Gabonen bezperan: Ernst&Young aholkularitzak eginiko azterketa batean oinarrituta, gaur egun dituen 239 langileetatik 77[...] sobran dituela jakinarazi dio langileen batzordeari zuzendaritzak. Enbidoari hordagoa joz, aurrera egitea erabaki dute hogeita hamazazpi gizonek aho batez. Berria - Ekonomia   2004-12-24

Hainbeste enbido eta hainbeste hordago. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 43. orr.

Alabaina, demoek hastapenean egindako enbido soilari entzungor eginez ihardetsi dio SNCFk. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus