Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entendimendu (orobat entendimentu) iz adimena; ulermena, adimendua.

Gorreria apur bat makaldu eta entendimendua berreskuratu nuelarik, jauzi zalu batez buruz behera jarri eta baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen, buruz behera, neukan beso bakarraren gainean. Jakina baita kartzela eta garizuma pobreentzako egin zirela, eta goseak entendimendua argitzen du.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Gure garaiak entendimenduz jantzi dik berez "entendimendu gabia" zena, hik badakik zergatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.

Entendimendu laburreko haur bati hitz egiten zaion eran.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 203. orr.

Agrafoak, irudimen arinekoak eta ardankoiak ziren, baina, entendimentu urrikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

[Zelta] entendimentu eskaseko baina irudimen handiko zaizkia zela esan genezake, eta batez ere eskulanean trebe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Baina litekeena da dena ameskeria izatea, entendimenduaren okerra izatea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus