Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epai1 1 iz epaile edo epaimahai batek adieraziriko erabakia.

Erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,3

Ja bost epai ditugu, eta, segur aski gehiago egongo dira.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Astebete baino lehen, etxean neukan epaia: Nire damuaren zintzotasuna eta lapurretaren arina kontuan hartuta, deuseztatuta uzten zuen epaileak nire kontrako auzia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.

Auzia, epaiaren zain geratu zen.  Berria - Kultura   2004-03-19

Hemeretzi urte pasatxo dira Brouard hil zutela, eta herenegun atera zen epaia: 48 orrialdeko dokumentua, jakingarria oso.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

Epaia ekainaren 30ean jakinaraziko dute, eta sarituek azaroaren 30erako prest izan beharko dute ikuskizun osoa.  Berria - Kultura   2004-01-30

Epaia argudiatzeko, Ramos epaileak esaten du Basabek jarrera pasiborik ez zuela hartu; zehazten du ondo zekiela zer egiten ari zen, epaileak zer gerta ziezaiokeen ohartarazi zuelako.  Berria - Harian   2006-05-10

Epaia aho batekoa izan zen: heriotza.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

Epaia berresten bada, ordainketa konpentsatzen saiatuko da Athletic Zubiaurrerekin.  Berria - Kirola   2006-03-15

Paroten epaia errekurrituko dute, «Konstituzioa urratzen duelako».  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Epaia aurrekari itxaropentsua izan daiteke une honetan ebaztear dauden beste hogei salaketa aintzat hartuta.  Berria - Mundua   2004-07-01

Bere epaiak apelaezinak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Borroka ez dute oraindik amaitu, patenteetako bati eusten baitio Myriad Genomics enpresak, baina epaiak aldeko izan dituzte gaurdaino.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Epaiak ez zuen, ordea, berehalako ondoriorik izan.  Berria - Harian   2005-12-14

Lehenbizi epaia, gero auzibidea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Gai horretaz hilabeteak dira hitz egiten ari dela, eta uste dut badela Udineko auzitegiaren epai bat ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 114. orr.

Zuzena zara egin diguzun guztian, zuzenak zure jokabide eta egintzak, bidezkoak zure epaiak.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,27

Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da, suaren eta ur-irakinaren frogei eta armen zori ezustekoari Jainkoaren epai deitzen zitzaion garaikoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Urriaren 26an, hiru egun eta hiru gau iraun zuen eztabaida baten buruan, sutan hiltzeko epaia eman zioten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

Epaiketan parte hartutako epaile guztiek bertan egon behar zuten epaia ematean, bereari eusteko eta faltsutzat jotzen zituenari oïl esan ahal izateko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.

Epaiketan epaia ematen zuen magistratua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 91. orr.

Besterik gabe, Auzitegi Gorenak 1997ko azaroaren 6an emandako epaia bete zedin agindu omen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.

Arabako Foru Aldundiak dagoeneko adierazi du epaia betetzeko «biderik egokiena» bilatuko duela, bi enpresen mesedetan.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Epaiak ez du, itxura batean, ondorio praktiko handirik izango.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Josafatek Jerusalemen zenbait lebitar, apaiz eta israeldar familiaburu izendatu zituen, Jaunaren izenean epaiak eman eta Jerusalemgo bizilagunen arteko auziak erabaki zitzaten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 19,8

Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da, herri-agintarien aurka epaia emateko.  Elizen arteko biblia   Sal 82,1

-Beste aukera bat epaia gaur bertan ematea litzateke.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 210. orr.

Eta zer diote publiko egin diren epai horiek?  Berria - Gaiak   2006-04-05

Epaiaren argudioak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Ez dago epaiaren aurka jotzerik?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.

Nork aurka egingo zure epaiari?  Elizen arteko biblia   Jkd 12,12

Ez da bidezko Jainko ahalguztidunaren legeen bidez gizakiei ezartzen zaien epaiari aurre egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 444. orr.

Dagoeneko bost epaik arrazoia eman diote, eta beste hiru atzera bota dituzte auzitegiek.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Epaiari helegitea aurkeztuko diola iragarri zuen ELAk.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Gainera zetorkion Jainkoaren epaia, harrokeriaz esana baitzuen: "Jerusalemera heltzean, juduen hilobi bihurtuko dut hiria".  Elizen arteko biblia   2 M 9,4

Hondamendi bihurtuko dut Patros, su emango Tanis hiriari eta Tebasen aurkako epaia beteko.  Elizen arteko biblia   Ez 30,14

Kanadako Auzitegi Gorenaren epaiak indar gabe utzi du, hala, 2002. urtean beste auzitegi batek erabakitakoa.  Berria - Gaiak   2004-05-25

Epaiak delitua preskribituta zegoelako absolbitu zuen, baina fiskala ez dago ados horrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Aurreko urteko lehiaketaren epaia zeharo injustua izan ei zen, lehen saria eskuratu zuena Marisol izan, Udaleko interbentorearen emaztea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Epaia arrunt politikoa da, paperaren gainean argumentazioa huts-hutsean juridikoa agertzen bada ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 5,8

Epaietan dudan zorroztasunaz ohartuko dira eta agintariek ere miretsiko naute.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,11

Baina ez zion ihes egin Jainkoaren epaiari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 322. orr.

Arantxa Arruti errugabe atera zen epaian, baina beste kondena bat zeukan, sei urtekoa, TOPekoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.

Epaiarekin ados ez, eta beste askoren ahots, odolak burua hartuta sumindu zitzaion Eleuterio Tapia Joxe Mari Iriondori.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez du juzgurik egiten, ez du epai moralik ematen.  Berria - Kultura   2004-06-12

Horregatik, gure epai moralak ezin ditugu bereizketa horretan oinarritu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 384. orr.

Epai zintzoak, bestalde, denboraren hiru gezien eraginez ahal bezain libre behar du izan: egungo moda eta joerez libre, iraganetiko eragin eta aurreiritziez, etorkizunerako asmo eta gurariez.  Berria - Kultura   2006-01-24

Ez zitzaizkion oinazeak inola ere joaten, etorria baitzuen gainera Jainkoaren epai zuzena.  Elizen arteko biblia   2 M 9,18

Soinburuan kolpetxoak eman zizkidan eskuin eskuaren ahurraz, eta honako epai harrigarri hau jaulki zuen: [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Ruth Ellisi emandako epai gogor horrek heriotza-zigorrari buruzko eztabaida larria sortu zuen Bretainia Handian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zeuretzat zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako.  Elizen arteko biblia   Erm 2,5

Guraso bat galeretara zigortzen denean epai bidegabe batez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Feudoko gizonei apelazioa jartze hau, epai faltsua egin zutela-eta, jaunari berari ez egiteko bide bat zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.

Krimenagatik edo epai izunagatik bahiak onartzen zirenean, ez zegoen bakerik egiterik jaunaren baimenik gabe.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.

Apelatzen zuenak epaia okerra zela frogatzen ez bazuen, hirurogei liberako isuna ordaintzen zion jaunari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.

Epai latzak ematen dituzu ene aurka, gaztaroko erruak egotziz.  Elizen arteko biblia   Jb 13,26

Epai zuzengabeak eman dituzu, errugabeak kondenatuz eta errudunak askatuz.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,53

Kontrako epaia jaso zuen atzo Ingalaterrako eta Galesko Auzitegiaren partetik Susan Axonek.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Eta lurretik hartua izan zena lurrera itzul zedin, madarikapenezko epaia ezarri zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.

Ezen bazirudien prest zegoela gizon eta emakumeen aurka behin betiko epaia laster emateko eta horiek mundutik garbitzeko, zuzentzen ez baziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.

Zeren eta errudun edo errugabe jotzen duen epai behin betikoak ekarriko baitu inpunitatearen lilura kentzea, lilura horrek dakarren kaltea handiagoa izaten delarik delituaren ankerkeriaren arabera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Epaia -heriotzazko epai beldurgarria-, belarrietara heldu zitzaizkidan hitzetan azkena izan zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.

Paulok zuzentasuna, nor bere buruaren nagusi izatea eta geroko epaia aipatu zizkionean, Felix larritu egin zen eta esan zion: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 24,25

Zeren errukirik izan ez duenak errukirik gabeko epaia izango baitu.      - 0. orr.

Auzitegi Konstituzionalak epai bakarrean berretsi ditu Auzitegi Gorenaren bi epaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gutun haietan maitaleari erakutsitako pasioa eta senarrari emandako pozoiaz esaten zena epai-gelan irakurri zen. Jendetzak eta jendetzak Epai-zelaian, gainean baita Jaunaren eguna, Epai-zelaian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.

Inoiz edo behin epai-makila makurtuko bahu, errukiaren astunez dadila, ez eskupekoaren astunez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 174. orr.

Gu gaitzesten gintuen epai-agiria suntsitu egin du eta gurutzean josiz deuseztatu.  Elizen arteko biblia   Kol 2,14

Giza ulermenaren berezko mirabekeriak epai-ahalmena eman dionez, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

Ea onartzen zituen nire liburuak, inplizituki nahiz esplizituki, ematen zituen epai-iritziak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Zulo batean bilduko ditu preso, eta giltzapean gordeko luzaro, epai-egunera arte.  Elizen arteko biblia   Is 24,22

Legeak aplikatzeko ezarrita dagoen epai botereak zuzendua behar du izan, aplikazio horretan, erregela batzuen arabera.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

Harremana, alde batetik, epai-galdeketak, polizia-txostenek, ikerketak eta argibide juridikorako aparatu osoak osatzen duten iragazkiaren eta, bestetik, mediku-galdeketek, azterketa klinikoek, aurrekarien ikerketek eta bibliografia-erreferentziek osatzen duten iragazkiaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

Jakin ere, badakigu badirela berez azter daitezkeen harremanak sendi burgesaren eta epai-instantzien eta epai-kategorien funtzionamenduaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Harremana, alde batetik, epai-galdeketak, polizia-txostenek, ikerketak eta argibide juridikorako aparatu osoak osatzen duten iragazkiaren eta, bestetik, mediku-galdeketek, azterketa klinikoek, aurrekarien ikerketek eta bibliografia-erreferentziek osatzen duten iragazkiaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bai, etsia nengoen heriotza-epaia gainean nuela.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,9

Kilpatrick-ek, azken biltzarraren buru gisa, traidore baten heriotza-epaia sinatu zuela, geroztik norbaitek izena ezabatu badu ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.

Prest neukan epaia; herio epaia zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.

Autoa irakurtzea aski da zigor epaiak oinarririk ez duela jabetzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Nik irtenaraziko zaituztet hiritik eta atzerritarren esku utziko; zuen aurkako zigor-epaia beteko dut.  Elizen arteko biblia   Ez 11,9

Kondenazio-epaia zeureganatu duzu.  Elizen arteko biblia   Jb 36,17

Gehiegikeriazko iritzi-epaia?!  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 10. orr.

Legez kanporatze epaia «berme guztiekin» eman zela eta eskubiderik ez dela urratu argudiatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

5 irud/hed

Kanten epaia hau da: froga mota biak egokiak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Gertakaria, bada, hoztasun gehiagoz gogoratzea erabaki nuen, distantziaren zuhurtasunarekin, eta jarduera haren ondorioz ohartu nintzen urrunegi joan nintzela nire epaietan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 27. orr.

Konturatu nintzen Lariboisièreko une hura aurretik ere bizi izan nuela 1963an N. sendagilearen epaiaren zain egon nintzenean, orain bezain izuturik eta sinesgaitz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Begi-bistakoa zen gaixoa kezkatuta ateratzen zela kontsultatik doktorearen epai hura entzuten zuen bakoitzean: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 133. orr.

Analisiaren emaitzak esku artean, epaia botako dio doktoreak beste behin ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Itsasoaren epaia egiptoarren kontra eta israeldarren alde.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,1 tit

Suaren epaia eta zeruko ogia.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,15 tit

Mataderiko hil-epaia onartu duen aberearen antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

6 epaiketa.

Epairik gabe erbesteratzen zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Epaia, baina, etenda dago orain.  Berria - Gaiak   2004-08-13

7 epai-mahai ik epaimahai.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzitegiak epai (3); auzitegiaren epai (3); baina epai (3); bere epai (3); beste epai (6); da epai (7); den epai (3); dira epai (4); du epai (6); duen epai (3); edota epai (3); epai bat (18); epai bat kaleratu (3); epai batek (6); epai batekin (3); epai baten (9); epai baten bitartez (3); epai dadin (3); epai dezaten (5); epai ditzaten (5); epai egingo (3); epai egingo ditu (3); epai egunean (4); epai erabaki (3); epai erabakia (3); epai erabakiaren (3); epai faltsuagatik (3); epai gelatik (3); epai hori (11); epai horiek (5); epai horrek (9); epai horren (9); epai hura (4); epai irmoa (3); epai lezake (3); epai mahai (5); epai mahaia (4); epai mahaiak (14); epai mahaian (3); epai mahaiaren (9); epai mahaiaren goresmenak (3); epai mahaikoek (7); epai mahaikoen (3); epai mahainaren (5); epai moral (4); epai zelaian (4); epai zezan (4); epai zezaten (4); epai zorrotza (4); epai zuzena (5); epai zuzenak (4); eta epai (32); eta epai mahaiaren (3); jainkoaren epai (8); kaleratutako epai (3); lehiaketako epai (3); zen epai (3); zuen epai (3)

aldeko epaia (15); aldeko epaia eman (4); atzo epaia (3); atzoko epaia (3); aurka epaia (3); aurkako epaia (26); aurkako epaia eman (6); auziaren epaia (7); auziari buruzko epaia (3); auzitegi gorenak epaia (5); auzitegi gorenaren epaia (6); auzitegi nagusiaren epaia (4); auzitegiaren epaia (8); azken epaia (12); baina epaia (5); baten epaia (4); behin betiko epaia (9); bere epaia (9); betiko epaia (9); bitartekaritza epaia (3); buruzko epaia (12); da epaia (10); du bere epaia (3); du epaia (15); duen epaia (10); dut epaia (6); dute epaia (8); eman zuen epaia (7); emandako epaia (6)

epaia aztertzen (3); epaia baliogabetu (3); epaia bere (4); epaia berretsi (7); epaia bertan (3); epaia bete (9); epaia beteko (8); epaia beteko dut (3); epaia betetzeko (10); epaia da (10); epaia eman (52); epaia eman arte (7); epaia eman aurretik (6); epaia eman du (6); epaia eman zion (3); epaia eman zuen (8); epaia eman zuten (6); epaia eman zutenean (3); epaia emango (9); epaia ematea (4); epaia ematean (3); epaia emateko (11); epaia ematen (6); epaia ematerakoan (3); epaia entzun (4); epaia ere (3); epaia eta (9); epaia ez (11); epaia ez da (4); epaia ezarri (3); epaia irakurri (7); epaia izan (4); epaia izango (3); epaia jakin (5); epaia jaso (7); epaia jasotzen (5); epaia kaleratu (6); epaia noiz (3); epaia osorik (4); epaia sinatu (4); epaia zen (3); epaia zuzena (3)

epailearen epaia (3); epaimahaiak epaia (3); eta epaia (24); eta epaia eman (5); gabeko epaia (3); gorenak epaia (5); gorenaren epaia (8); haien epaia (3); haren epaia (4); heriotza epaia (6); honek epaia (4); honek epaia eman (3); inguruko epaia (4); jainkoaren epaia (7); jaunaren epaia (4); kaleratutako epaia (4); konstituzionalaren epaia (3); kontrako epaia (14); lehen epaia (4); nagusiaren epaia (4); nire epaia (3); plazaratutako epaia (3); urrezko epaia (3); zen epaia (5); zeure epaia (3); zigor epaia (17); zigor epaia beteko (3); zion epaia (4); zuen epaia (19); zure aurkako epaia (3); zure epaia (4); zuten epaia (4)

aurkako epaiak (4); auzia epaiaren (7); auzia epaiaren zain (7); auzitegi gorenaren epaiak (3); auzitegi nagusiaren epaiak (3); auzitegiaren epaiak (4); auzitegiaren epaiaren (4); dio epaiak (16); du epaiak (15); du gorenaren epaiak (3); duen epaiaren (5); emandako epaiak (7); emandako epaiaren (3); epaiak argi (3); epaiak dio (8); epaiak dioenez (10); epaiak eman (3); epaiak eta (4); epaiak ez (13); epaiak jasotzen (4); epaiak jasotzen duenez (3); epaiak ongi (3); epaiaren arabera (26); epaiaren aurka (6); epaiaren beldurrik (3); epaiaren beldurrik gabe (3); epaiaren berri (14); epaiaren berri jakin (5); epaiaren kontra (5); epaiaren ondorioz (3); epaiaren zain (30); epaiaren zain gelditu (4); epaiaren zain geratu (6); epaiari begira (4); epaiari buruz (5); epaiari helegitea (10); epaiari helegitea aurkezteko (3); epaiari helegitea jarriko (3); epairik eman (4); epairik ez (6); epairik gabe (3); eta epaiak (7); eta epaiaren (6); eta epairik (4); gorenaren epaiak (7); haren epaiak (4); jainkoaren epaiaren (5); jainkoaren epaiaren beldurrik (3); jainkoaren epaiari (4); kaleratutako epaiak (5); konstituzionalaren epaiak (4); nagusiaren epaiak (3); zituen epaiak (4); zuen epaiak (8); zuen epaiaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus