Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraginkor (1.530 agerraldi, 126 liburu eta 860 artikulutan; ETCn 22.998 agerraldi) izond nahi edo espero den ondorioa lortzen duena; eragina duena. ik eragile.

Gasteiztarrek azken txanpan baino ez zuen bilatu aurkariaren erritmo eraginkorra apurtzea.  Berria - Kirola   2004-12-16

Formula eraginkorra da, edozein limurtzeko modukoa.  Berria - Kultura   2004-12-29

Dialektika gaizto hori eraginkorra izan da oso istorio faltsu bat eraikitzeko.  Berria - Mundua   2006-05-02

Denbora jakin batean izaten dira eraginkorrak botikak.  Berria - Gaiak   2006-01-22

Bitartean Liu Pang-ek neurri eraginkorrak hartu zituen botere inperialaren nagusitasunari eutsi eta areagotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Gaixotasun horren aurkako neurri eraginkorrena prebentzioa da.  Berria - Harian   2005-10-19

Horretarako urteotan urrats eraginkorrak egiten ari direla esan zuen.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Haren ekipoari ezinezkoa egin zitzaion, etorkizunean, denboraren makina eraginkorrik eraikitzea.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.

Oso tresna eraginkorra da komunikazioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 157. orr.

Zinemak oso errealitate-ilusio eraginkorra sortzen duela, denboraz eta bolumenaren ordezko onargarri batez, sakontasunaz, baliatzeko gai delako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Behinola Indiako azpikontinentearen zatirik handienean subiranotasun eraginkorra zertu zuen inperioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Ekonomilari askoren ustez, politika keynesianoa bideragarria eta eraginkorra izan dadin, ziklikoa izan behar luke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

Irtenbide sinplea eta eraginkorra eman dio giza gorputzak arazo horri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Muntaketa-kate likido, banaketa-sare eta hondakinak biltzeko sistema ez ezik, gorputzaren berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Ioien mugimenduaren bidez transmititzen da seinalea, modu korapilatsu baina eraginkorrean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Zirkulazio-sistemak berak ixten ditu bere ihesbideak, eta badu bere burua zigilatzeko mekanismo konplikatu baina eraginkor bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Kartilagoak eta likido sinobialak naturalki eratzen duten bezain lubrikazio-sistema garbi eta eraginkorrik ez dute oraindik aurkitu ingeniariek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Difusioa ez da eraginkorra milimetro bat baino gehiagoko distantziara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Metodo sinple hori oso eraginkorra da identifikaziorako eta oharpenerako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Ehunka harrapatzen dituzte sistema zaharkitu baina arras eraginkorrari esker.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

Gaur egun dauden beste metodo seguruago eta eraginkorrago batzuek, baina, erabat alboratu dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Beharkizun honek eraginkorrago bihurtuko ahal du.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 69. orr.

EBk azaldu du kudeaketa ekonomiko eraginkorragoa lortzeko tresnak eta arauak aztertzen ari dela.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Sistema pedagogiko eraginkorrenak zer ezaugarri izan behar dituen zehazteko.  Berria - Harian   2005-11-09

Birusaren eraldaketa galarazteko modurik eraginkorrena tratamenduari fin eustea eta dosi guzti-guztiak dagozkionean hartzea dela azpimarratu zuen Garaik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Argentinako presidente Nestor Kirchenerrekin bat etorri zen Musharraf nazioarteko erakunde «demokratikoagoa, gardenagoa eta eraginkorragoa» eratu behar dela esaterakoan.  Berria - Mundua   2004-12-03

Emakumeak, gizonak bezala, modurik eraginkorrenean masturbatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.

Maitasun eraginkorrez, Jaunagan begiak tinko edukiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

Bizitza maila honetan, jaunartzea da eskuera daukagun laguntza, errealena, ziurrena eta eraginkorrena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Soilik zigor eraginkorrak jartzen hasteak aldatuko luke egoera.  Berria - Ekonomia   2006-05-06

Eraginkorrak edo eragingabeak dira.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Eraginkorragoa da kutsadurari prebentzioaren bidez aurre egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Emile Larre zuzendariak errepikatu zituen aintzineko astean HERRIA-n ezarri solasak, erakutsiz HERRIA-rentzat zoin goxo, balios, eraginkor eta atsegingarri zen Piarres Lafitte zenaren itzala.  Herria   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina eraginkor (6); bezain eraginkor (6); botika eraginkor (3); eraginkor bat (29); eraginkor batean (5); eraginkor baten (9); eraginkor batez (5); eraginkor eta (25); eraginkor horren (3); estrategia eraginkor (3); eta eraginkor (13); hain eraginkor (3); modu eraginkor (11); modu eraginkor batean (3); modu eraginkor eta (4); oso eraginkor (3); sistema eraginkor (4); tresna eraginkor (4)

azkarra eta eraginkorra (3); babes eraginkorra (5); babes judizial eraginkorra (3); baina eraginkorra (10); baliabide eraginkorra (4); bat eraginkorra (3); batere eraginkorra (5); benetan eraginkorra (7); bezain eraginkorra (6); bide eraginkorra (3); da batere eraginkorra (4); da eraginkorra (13); dela eraginkorra (7); egokia eta eraginkorra (3)

eraginkorra behar (7); eraginkorra behar du (3); eraginkorra da (40); eraginkorra dela (28); eraginkorra delako (6); eraginkorra den (22); eraginkorra egin (9); eraginkorra egingo (4); eraginkorra egitea (3); eraginkorra egiteko (3); eraginkorra egiten (3); eraginkorra eman (3); eraginkorra ere (3); eraginkorra eta (24); eraginkorra ez (7); eraginkorra izan (65); eraginkorra izan behar (6); eraginkorra izan da (5); eraginkorra izan dadin (11); eraginkorra izan daiteke (3); eraginkorra izan daitekeela (4); eraginkorra izan daitekeen (3); eraginkorra izan dela (3); eraginkorra izan nahi (3); eraginkorra izan zen (8); eraginkorra izanen (3); eraginkorra izango (24); eraginkorra izango bada (4); eraginkorra izango dela (3); eraginkorra izango den (6); eraginkorra izanik (3); eraginkorra izatea (5); eraginkorra izateaz (4); eraginkorra izateaz gain (4); eraginkorra izateko (19); eraginkorra izaten (6); eraginkorra osatu (4); eraginkorra ote (5); eraginkorra ote den (3); eraginkorra zen (7)

erantzun eraginkorra (4); ere eraginkorra (4); estrategia eraginkorra (3); eta eraginkorra (65); eta eraginkorra da (6); eta eraginkorra dela (3); eta eraginkorra izan (9); eta eraginkorra izango (3); ez da eraginkorra (6); ez dela eraginkorra (6); gure lana eraginkorra (3); guztiz eraginkorra (4); hain eraginkorra (3); hartze eraginkorra (3); hizkuntza politika eraginkorra (3); hori eraginkorra (3); horren eraginkorra (3); joko eraginkorra (8); judizial eraginkorra (4); kanpaina eraginkorra (3); konponbide eraginkorra (3); kudeaketa eraginkorra (7); laguntza eraginkorra (4); lan eraginkorra (3); lana eraginkorra (5); lana eraginkorra izan (4); legea eraginkorra (4); neurri eraginkorra (4); oso eraginkorra (30); oso eraginkorra da (5); oso eraginkorra izan (6); oso tresna eraginkorra (3); politika eraginkorra (9); predikazio eraginkorra (3); sistema eraginkorra (10); talde eraginkorra (4); tresna eraginkorra (17); tresna eraginkorra da (5); tresna eraginkorra izan (3); txerto eraginkorra (4); urte eraginkorra (3); urte eraginkorra izan (3); zein eraginkorra (3); zein eraginkorra den (3); zerbitzu eraginkorra (3)

askoz eraginkorragoa (6); askoz ere eraginkorragoa (4); aurkako gerra eraginkorragoa (3); baino eraginkorragoa (11); baino eraginkorragoak (6); baino eraginkorragoak direla (4); eraginkorrago batean (3); eraginkorragoa behar (4); eraginkorragoa da (13); eraginkorragoa dela (7); eraginkorragoa egiteko (3); eraginkorragoa eta (10); eraginkorragoa izan (24); eraginkorragoa izan dadin (3); eraginkorragoa izan zen (5); eraginkorragoa izango (8); eraginkorragoa izatea (4); eraginkorragoa izateko (3); eraginkorragoa zen (5); eraginkorragoak dira (5); eraginkorragoak direla (6); eraginkorragoak eta (3); eraginkorragoak izan (6); eraginkorragoak izango (5); eraginkorragoak izango dira (4); eraginkorragoak izateko (3); ere eraginkorragoa (5); ere eraginkorragoa izango (3); eta eraginkorrago (12); eta eraginkorragoa (17); eta eraginkorragoa behar (3); eta eraginkorragoa izan (4); eta eraginkorragoak (12); gero eta eraginkorragoak (4); gerra eraginkorragoa (3); modu eraginkorragoan (6); neurri eraginkorragoak (7)

baina eraginkorrak (3); bermatzeko neurri eraginkorrak (3); bezain eraginkorrak (3); botika eraginkorrak (3); dira eraginkorrak (15); egiteko neurri eraginkorrak (4); eraginkorrak abian (5); eraginkorrak aldarrikatu (3); eraginkorrak behar (4); eraginkorrak dira (11); eraginkorrak direla (6); eraginkorrak egin (4); eraginkorrak egiteko (3); eraginkorrak egiten (4); eraginkorrak eman (3); eraginkorrak eskatu (10); eraginkorrak eskatu zituen (3); eraginkorrak eskatu zituzten (3); eraginkorrak eta (11); eraginkorrak exijitu (4); eraginkorrak ez (4); eraginkorrak har (4); eraginkorrak har ditzatela (3); eraginkorrak hartu (10); eraginkorrak hartu behar (3); eraginkorrak hartzeko (3); eraginkorrak hartzen (3); eraginkorrak izan (25); eraginkorrak izan dira (3); eraginkorrak izan direla (4); eraginkorrak izan ziren (6); eraginkorrak izango (4); eraginkorrak izatea (6); eraginkorrak izateko (12); eraginkorrak izaten (5); eraginkorrak izaten dira (3); eraginkorrak lortzeko (3); erasoan eraginkorrak (4); eta eraginkorrak (20); eta eraginkorrak izan (4); eta erasoan eraginkorrak (3); eta neurri eraginkorrak (3); ez dira eraginkorrak (9); hain eraginkorrak (3); horiek eraginkorrak (4); neurri eraginkorrak (48); neurri eraginkorrak aldarrikatu (3); neurri eraginkorrak eskatu (9); neurri eraginkorrak eta (3); neurri eraginkorrak exijitu (4); neurri eraginkorrak hartu (7); neurri eraginkorrak hartzen (3); neurriak eraginkorrak (3); neurriak eraginkorrak izan (3); oso eraginkorrak (16); oso eraginkorrak dira (5); pauso eraginkorrak (4); politika eraginkorrak (9); teknika eraginkorrak (3); tresna eraginkorrak (6); urrats eraginkorrak (8); urrats eraginkorrak egiteko (3)

ahalik eta eraginkorrena (5); bermatzeko modurik eraginkorrena (4); biderik eraginkorrena (16); biderik eraginkorrena dela (4); era eraginkorrean (4); eraginkorrena da (12); eraginkorrena dela (12); eraginkorrena eta (6); eraginkorrena izan (7); eraginkorrik ez (12); eta eraginkorrean (5); eta eraginkorrena (21); eta eraginkorrena izan (3); eta eraginkorrik (3); eta modu eraginkorrean (5); modu eraginkorrean (33); modu eraginkorrena (5); modurik eraginkorrena (21); modurik eraginkorrenean (3); neurri eraginkorrena (3); neurri eraginkorrik (6); neurririk eraginkorrena (6); tresna eraginkorrena (3); tresnarik eraginkorrena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus