Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erailketa (orobat erahilketa g.er.) 1 iz erailtzea.

"Erailketa bat izan da", lagundu dio Manuk, "hamaika bala sartu dizkiote Inaxi Zeberiori, enboskada bat izan da eta hiltzera joan dira, garbi-garbi".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Berriz epaitzen ari dira Meiwes, aurreko auzian giza-hilketagatik zigortu zuten, eta orain erailketa leporatu nahi diote.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Berrueta hil zuen poliziari erailketa egotzi diote akusazioek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Dagoeneko X askotxo ikusiak ditut nik, erailketa gertatu zen lekua markatzeko jarriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Hiltzailea zimino hura izan zela onartuta ere, kosta egiten zen istripuaren hipotesia ontzat ematen: aukerarik sinesgarriena, Linok Elsa leziatu eta honek Linoren asmoak haren ordez inkontzienteki [...] bete izana zen, horrela, ziminoa erailketa burutzeko bitarteko hutsa baino ez zen noski izango, eta Lino zeharkako hiltzaile, krimenaren egile intelektual eta justiziaren aurreko erantzule bakar.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Erailketa ez zen zigorrik gabe geldituko eta Jaurenea-ko nagusiak pairarazi zuen oinaze guziaren ordaina ukanen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Biolentzia sexistak, tratu txarrak, bortxaketak eta emakumeen erailketak amaitzea.  Berria - Harian   2006-03-09

Galindok Lasa eta Zabalaren bahiketa eta erailketarengatik 75 urteko kartzela zigorra jaso bazuen ere lau urte eta hamar hilabete baino ezbaititu bete espetxean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Terroristak gelditzen ari zituzten, eta beren erailketengatik epaitzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 279. orr.

Ez da bada katolikorik ohointza eta erailketa baino krimen handiagoa dela heresia, ukatuko duenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.

Nola bilaka daiteke hosto baten erorketa istorio gogoangarri, eta nola erailketa baten narrazioa interesik gabeko istorio txatxu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 13. orr.

Baiona Tipian egin talde bortxaketa eta Hendaiako erailketak ere izan zituzten hizpide.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Erailketa baten ikerketaren aurrean, ezinbestekoa da hiltzeko motiboak nork zituen jakitea, alegia, biktimaren desagertzeak nori egiten dion mesede.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Euren erabakiaren aurrez munstrokeria bat zena, giza erailketa, bat-batean etika iraultzailearen eskakizuna zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

2 adkor

Ez zen falta izan jenderik burua berotu, eta egunkarietara gutunak idaztera bultzatu zuena, zeinetan oso salaketa gogorrak egiten zituen: besteak beste, istripua erailketa izan zela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Stalinen erailketak eta sarraskiak. erasotzaile injustuaren erailketa, legeak onartua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.

Auzitegi honen erailketei ihes egiteko, gutun bereziak lortu behar izaten ziren, enperadoreen babes-agiriak, eta hauek ere alferrik izaten ziren askotan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Espetxe politikarekin egiten dute militanteen erailketa selektiboa.  Berria - Harian   2006-03-05

Torturaren bidez polizia funtzionarioek egindako Jose Arregiren erailketa gupidagabea, zorrozki zigortu beharrekoa da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 123. orr.

Jorge Jeffreys (1640-1689), Ingalaterrako kantzilerra, famatua bere epai odoltsuengatik, horien artean William Russellen eta Sidneyren legezko erailketak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erailketa bat (3); erailketa baten (3); erailketa egotzi (3); erailketa gertatu (3); erailketa gertatu zen (3); erailketa izan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus