Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

erakusmahai iz zerbait, eskuarki salgaiak, erakusteko prestatzen den mahaia. ik salmahai.

Harrera-lekura hurbildu nintzen eta erakusmahaian bermatu nituen ukondoak. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 232. orr.

Asko gustatzen zait erretilu bat, eta labana txikia, sardea, koilara eta paperezko aho-zapia hartu, eta erakusmahaian nahi dudan janaria aukeratzea. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 65. orr.

Durangoko Azokako erakusmahaietan. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

20 erakusmahai paratu dituzte ekoizpen franko presentatuz, bai bistan dena etxakin ezagutuak gasna bezalakoak baina ere gauza berriak, inork gutik ezagutzen dituenak, hala nola kiwi erreximenta. Herria   2001-05-31

Mota guztietako salgaiak pilatu dituzte erakusmahaian. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 23. orr.

Betebeharren bat duzunean, batarekin eta bestearekin egon eta azkenean ez duzu astirik izaten erakusmahaiak lasai ikusteko. Berria - Kultura   2004-12-08

-Ordaindu nahi dizut -erantzun nion, eta ehun dolarreko billetea erakusmahaian jarri nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 72. orr.

Alleyne jauna eta Delacour andereñoa zeuden erakusmahaiaren aurrean zutik, eta enplegatu guztiak alde hartara bueltaturik, zerbait bazela eta. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 132. orr.

Erakusmahaiaren azpian, kutxa batean, untxi bizi batzuek lepoa luzatu eta haren gona usaintzen zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 274. orr.

Eskuak lirdingatsuak zeuzkan zamoen izerdiarekin, eta gorputzetik urruntzen zituen, erakusmahaiko arrain bustien gainetik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 177. orr.

Eskua luzatzen zuten dendetako erakusmahaien ondotik igarotzean, eta aran bat, eskutada bat gerezi, bakailao puska bat osten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 265. orr.

Zuzenean joan liburu berrien erakusmahaira. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 65. orr.

Erakusmahaiaren altxagarria altxatu eta, bezeroen artetik igaroz, bulegotik irten zen, pauso astunean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 125. orr.

Euskal literaturaren erakusmahaia jarriko du gaurtik urriaren 2ra LIBER-en Euskal Editoreen Elkarteak. Berria - Kultura   2004-09-29

Beste ezer baino lehen, nobedadeen erakusmahairantz abiatu eta hara non Jack aurkitu nuen, gure liburu pilatxoaren ondoan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 44. orr.

Nire izena jakinarazi eta itxarongelarako bidea erakutsi zidan, larderiaz, erakusmahai baten gibelean harresitutako bulegari mari-ozpinak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 93. orr.

Aurten erakusmahai propioa izango du Nafarroak. Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Gizonak zurezko asto baten inguruan eserita zeuden; huraxe zuten erakusmahai. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 102. orr.

2 irud/hed

Munduaren erakusmahaia da Alexandria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakusmahaiaren atzean (4); erakusmahaiaren gainean (3); eta erakusmahaian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus