Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakustoki (orobat erakutstoki g.er.) 1 iz erakusketak egiteko tokia. ik erakustegi.

Oroitzen al duzu oparitu zenidan margo kaxa handia? Zenbat ordu ez ote nituen igaro erakustoki aurrean hari begira?  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 57. orr.

Berehala geratu zen agerian amodiozko nobela bitxi hura ez zuela inork erosiko; pixkanaka erakustokietatik erretiratu zuten eta haren guztiaren ondorioz, gure pisuko idazlea krisialdi larri baten murgildu zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 124. orr.

Horra ostegun goiz batez Mme Labotte, fruitu saltzailearen dendako erakustokiaren inguruan, Maraîcherie kaleko 26an, bilduta zegoen biltzartxoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Belar egosiak saltzen zituen; atzeko aldean, hainbat azpilek dir-dir egiten zuten; erakustokian, ziazerba eta txikori oreek, ontzietan jarririk, pila biribilak osatzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Nafarroako Gobernuak ere erakustokia izango du Expolanguesen, eta euskarari leku egingo dio bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Bere funtsetako artelanak erakutsiko ditu erakusketa iraunkorrean, eta horrez gainera, belaunaldi berriei lagunduko die, bai erakustokiak utziz eta baita Alfa Arteren lehiaketaren bidez ere.  Berria - Kultura   2004-12-17

Erakustoki batean hainbat plater eskuzuri liliaren pipitekin, eta kopak ugari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

60.000 metro koadro beteko du erakusketak eta makinak izango dira, hain zuzen ere, 841 erakustokietako protagonista.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Lurrean paratu zituen metodikoki, merkantzia apainduz, hostoak kanpoaldean ipini eta barazki pilak ertz berdez inguratzen zituela, eta erakustoki apain bat egokitu zuen bizkortasun apartaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Argazkiari eskaini erakustoki iraunkor batez gain, ikastaldiak eta sorkuntza egonaldiak eskaintzeko espazio batek osatuko du Argazkiaren Etxeak.  Berria - Kultura   2004-02-14

2 irud/hed

Silverio zena, jainkoak gorde dezala haren arima, bertute erakustokia ez bazen ere zitala ere ez baitzen izan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 13. orr.

Militante izango ziren gaztetxoak herria mundua denak zeuden niri begira, Jeneralak erakustoki ezin hobea eskaintzen zidan, baldin nik adorerik baneukan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.

3 museoa. ik erakustegi 2.

Neure kotxea (Peugeot zahar bat egun hartan, Frantzian matrikulatua), Errobi ibaiaz bestaldean aparkaturik utzia nuen, Euskal Erakustokiaren parean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

Mundu hori agertzen du Baionako Euskal Erakustokiak muntatua duen erakusketan.  Herria   2002-09-05

Euskal erakustokiaren inguruan duela kasik 50 urte sortua den "Euskal museoaren adiskideak" elkarteko buruzagitzan, gure xiberotarrak lekukoa hartzen dio Mikel Duvert erakasleari.  Herria   2003-06-05

Duela bi urte berriz idekia, denbora asko zerratua egonik dena xaharberritu behar zutelakotz, Baionako euskal-erakustokia dugu zinez gure ondarearen lekuko bat guziz aberatsa.  Herria   2003-07-31

Bilboko Guggenheim erakustokia ere osagarri ezin hobean da.  Herria   2004-01-29

Parisko Pompidou erakustokiak bere artxiboan dituen artisten bideoak bihar erakutsiko ditu FIPAk, 15: 15etik aitzina, betiere Le Royal zinemagelan.  Berria - Kultura   2004-01-22

Ihes nindoan eta Fatihak igurikatzen ninduen Beaubourg zentroko arte garaikideko erakustokian, harrigarrizko urdin bakarreko Kleinen margoaren aitzinean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.

Baionako erakustokian beste museoetan bezala da!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 124. orr.

Pariseko "Musée Grévin" edo Londreseko "Tussaud" erakustokietan bezalaxe.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 123. orr.

Marseilla, azoka eta erakustokia.  Berria - Kultura   2004-06-03

Halere, katedraleko erakustokira joanen nintzen gogotik, gela Santiagoko Bideari kontsekratua baita mapa ohargarriak badaitezke.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 171. orr.

Erakustokiko atalik nagusienak bazterturik, ongi ezaguna zitzaidan aretora eraman nuen, euskaldunen atalera, eta Mikel, ez bat eta ez bi, hango testua kopiatzera lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 162. orr.

Horietarik badaude Nafarroako Diputazioan eta Erakustoki nagusian denen bistan emanak, hala nola "Azpilkueta, el Doctor Navarro", "Carlos III de Navarra" eta beste.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 187. orr.

Donostiako Aquarium Itsas Erakustokiak 75. urtemuga ospatzen du aurten.  Herria   2003-04-17

Salbaikeriak: Bagdad-eko erakustoki arkeologikoa munduko aberatsenetarik zen, omen.  Herria   2003-04-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus