Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdaltzale (orobat erdalzale g.er.) izond erdararen zalea dena.

Izan ere, idazkaria erdalduna bada, agente erdaltzalea ere bada.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Lagundu-behar horri esker genekien guk euskaraz (guk, Arruebarrenatarrok, alegia) Donostiako kalekume harroxko, arrunt eta erdaltzaleek jakin ohi duten baino hobeki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Gure amaren harako beste lagun erdaltzale hark bezala, "la gaztelania fazil idioma ser" pentsatu izango zuen noski umeak bere artean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 193. orr.

Halatsu gure arteko asko ere (guri begira bota baitu adibidea Txepetxek ere), Madrilen edo Parisen herriaren eta euskararen zale, eta herriko euskaldun gizajoen aurrean, ordea, erdaldun eta erdaltzale.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus