Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdara (orobat erdera g.er.) 1 iz euskara ez den edozein hizkuntza, eskuarki gaztelania eta frantsesa.

Euskara garbia nahi zuen, erdarak kutsatu gabea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 150. orr.

Guretzat japonesa ez da euskara, baina ezta "erdara" ere, eta ezta japones bat "erdalduna" ere; nik badakit erdaraz, baina ez naiz "erdalduna".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.

-Batzuek apenas dakigun erdaraz ere -arrapostu Xerealek ondotik.     «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

Hemen denok baitakigu erdara, inor ez da idiota.     «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

Atzo erdara ez jakiteaz zinen gorrituko, eta orain, gero ta gehiago, euskara ez jakiteaz.  Herria   2004-07-29

Grazia egiten digute guri baserritar bakaladeroek [...], poz hartzen ere bertsoa aditu baino suge gorria ikustea nahiago duen erdara gutxiko jendearekin: halaxe gerta daiteke eta gertatzen da euskarak indar puxkat duen toki bakanetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

Esan izan dit pixkaren bat ezagutzen nauen eta ni baino euskara gutxiagoko eta erdara gehiagoko lagun batek "ni baino euskaldunagoa" zela edo dela bera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Orduan da ageri gure mintzaia zoin den aberatsa, bai frantsesaren aldean, bai eta bertze edozoin erdaren aldean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 177. orr.

Bere heziketan erdara bakarrik erabiltzen dutenak gutxi dira, batez ere sare publikoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.

Zeregin jasoetan erdarara jotzeko ohiturak sustrai sakonak ditu, beraz, gure herrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 10. orr.

Hori dela-eta ezin ulertu, erdaraz hain erraz egiten zuten haiek irakurtzen ez jakitea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 88. orr.

Aktak-eta erdaraz egiten ditugu, bandoak ele bitan, eta eskutitzak jasotzailearen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Erdaraz halamoduz egiten zuelako, eta hortik jarri zioten ezizena ere, "El Ruso".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Hobeto zekien euskaraz, baina [...] gustatzen zitzaion erdaraz egitea, eta, batez ere, erdaraz zekiela gogoraraztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 137. orr.

Zuk zerorrek agian erdaraz egiten duzu maizkara euskaraz ongi moldatzeko gai den jendearekin ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.

-Ederki moldatzen zara erdaraz, Bixenta!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 60. orr.

Erdaraz bota zidan: [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 28. orr.

Harrituta entzuten omen zuen Martinek bere ama erdaraz, osterantzean euskaraz aritzen zelako beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.

-Muga aldera goaz -erantsi zuen, erdaraz beti ari-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 133. orr.

Hau da orduko pasadizoa, denboraren iraganak urteak geroago argituko duena, zu bezalako gazteak ikasketak euskaraz egin eta jostetan erdaraz ikusten ditugunean, guri gertatzen zitzaigunaren alderantzizko egoeran, guk ikasi, erdaraz ikasten baikenuen eta jostatu, berriz, euskaraz jostatu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

-Gaur salbuespen eguna da -esan zuen, erdaraz, noski-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Adierazi behar diot atzo nire hitzak erdaraz jarri zituen sekretario nazkagarri horretaz ez naizela batere fio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.

Badakit kanpainok erdaraz diseinatzen direla, eta gero, azken unean, korrika eta presaka euskaratu ohi direla.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 120. orr.

Erdarazko esamolde batzuetan ere zentzu hori baitu pikoak: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Kontuz hartu behar da, dena dela, palatalizazio terminoa, horren kide erdarazkoak bezala.  Berria - Kultura   2004-04-24

Meza guzia euskaraz, predikuan gotzaiak berak bere erdaran goresten zuela apeza batetik eta euskal kulturaren langile haundi hori bestetik.  Herria   2003-04-03

Euskal Herrira izuli aitzin, erdaran bizi izan dut adimenaren jarduera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Euskaraz ez zuen erraztasunik eta erdarara pasatzen ginen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.

Erdaratik hartutako hitzak, edo euskararik bertatik sortutako berriak, euskalki guztietara zabaltzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 92. orr.

Erdarekiko morrontza itsua gabe, geure baitatik sortzeko ahalmena, geure sena sendotzea da gure Iraultzaren helburua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 203. orr.

Euskal mentalitatearen kontzeptu gako hori, inguruko erdaretako ordainak ematean desitxuratu egiten dela-eta, bere berezitasun osoan atzematea.     «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erdara zaharrean, arbolak eme baitziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Hori dena, erdara ederrean idatzita.  Berria - Kirola   2004-02-10

Aitaren letra ezagutu nuen, ondo zegoela Jaungoikoari esker, zioen aitak erdara dotorean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 56. orr.

Jarraian, tenientearena bezain erdara zehatzean, aldizkari harekin gertatutakoa azaldu zuen nire dohainen zerrenda luze bat egin aurretik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

"¿Ya sabes en vasco?", egiten genuen galde gure txikitako erdara halamoduzko hartan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Txinatarrez hitz egitea zen gehiena gustatzen zitzaiona, bere erdara txar hartan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 160. orr.

Kazetariek berriz ez zuten haien erdara mordoilo eta biraoz josia lar ulertzen eta, gaitzerdi!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.

Sinetsi egiten diot sekula entzun dudan erdararik ilunena egiten duen gizon honi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.

Ez nuen espero baserritar askorik erdara garbian niri entzuten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 118. orr.

Behin, gogoan dut, Bilboko alkate nazionalistak opari bat egin zion Euskaltzaindiari eta eskuratu zion oroigarriko testua erdara hutsean jarri zuen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 49. orr.

Erdara hutsean daude Euskal Herrian saltzen diren produktu askoren etiketak.  Berria - Harian   2006-02-04

Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiak bere katalogoa erdara hutsez dauka.  Berria - Kultura   2004-01-04

Erdara jantzian eta umore sanoa zeriola, berriz, han genuen Jose Ignazio Álvarez Usabiaga maisu maitagarria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 75. orr.

Euskara aldameneko erdaren mailan ipintzea izan da 1960tik honako helburua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 137. orr.

Erdara frantsesez erraiten da "un moment de grâce".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 157. orr.

Eta ez dakit zergatik, frantses erdaraz datorkit gogoeta: "Il est en train de la sculpter avec des mots basques!"; "Neskaren zizelkatzen ari da euskal hitzez".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez du eskurik doinu zuri neutro batetik haratagoko esanetan: hor ez da euskararik ahoraino iristen edo esan ezinkako kinkirrin baldar batean iristen da, erdara mordo baten sasipean kuxkurturik gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

Izen zikinen kontra, ur garbiaren amorez; erdalgintza erdara-sartzaile eta euskalgintza euskara-saltzaile eta araugilearen kontra, gure euskara honen amorez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskara osoan eta auzo erdaratan ere arrunt erabilia den hitza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 270. orr.

Akaso, albo-erdera indartsuagoetan baino sormen-premia eta sormen-aukera handiagoak ditugu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Erdi erdaran erdi euskaran osatutako gaitzizenen bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.

5 gaztelania.

Euskaraz, erdaraz eta hala nahi bazuten txineraz, nik egindako guztia, emakume batengatik egindakoa zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

6 sorgin erdara hizkera ulergaitza, esaldi bateko hitz guztietan letra edo silaba bat, beti bera, tartekatuz eratzen dena.

Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Sorgin erdara ez izan arren, zenbakiak era bitxi batean zerrendatzeko aukera eskaintzen digu euskarak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

7 zapo erdara hizkera ulergaitza, esaldi bateko hitz guztietan letra edo silaba bat, beti bera, tartekatuz eratzen dena.

Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Ez da harritzekoa ahuntz- eta zapo-erdara hitzak hizkera mordoiloa esateko ere erabiliak izatea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Gurean erabili izan den zapo-erdara, ahuntz-erdara edo sorgin-solas deritzeten horietako batean moldatu dut testua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Nik ezetz, ez nekiela, eta orduan argitu zidan bere zapo-erdara harengatik jarri ziotela goitizena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzo erdaratan (3); bakoitzean erdara (4); bakoitzean erdara bana (4); erdara bana (4); erdara bana nagusi (3); erdara da (6); erdara ere (5); erdara eta (5); erdara ez (6); erdara hutsean (14); erdara hutsean daude (3); erdara hutsez (9); erdara hutsez ari (3); erdara hutsezko (3); erdarara jo (3); erdarara jotzeko (3); erdaratik hartutako (3); eta erdara (17); eta erdarara (3); eta erdararen (3); euskara eta erdara (4); guztiak erdara (3); zapo erdara (7)

bai erdaraz (6); baina erdaraz (5); bakarrik erdaraz (3); bat erdaraz (4); batek erdaraz (3); batzuetan erdaraz (3); berak erdaraz (4); beti erdaraz (6); dena erdaraz (3); du erdaraz (3); edo erdaraz (5); erdaraz ari (12); erdaraz baizik (4); erdaraz baizik ez (3); erdaraz bezain (4); erdaraz egin (14); erdaraz eginak (3); erdaraz egingo (3); erdaraz egitea (5); erdaraz egiteko (3); erdaraz egiten (15); erdaraz ematen (5); erdaraz ere (9); erdaraz erraiten (4); erdaraz esan (3); erdaraz eta (10); erdaraz ez (4); erdaraz hitz (4); erdaraz idatzi (6); erdaraz idatzia (8); erdaraz idatzitako (5); erdaraz ikasi (3); erdaraz irakasten (3); erdaraz irakurri (3); erdaraz izan (5); erdaraz jarraitu (3); erdaraz mintzo (7); eta bai erdaraz (4); eta erdaraz (33); euskaraz edo erdaraz (4); euskaraz erdaraz (3); euskaraz eta erdaraz (18); ez erdaraz (3); guztiak erdaraz (6); hitzak erdaraz (3); ikasgai bat erdaraz (3); zidan erdaraz (3); zuen erdaraz (4)

erdarazko bertsioa (3); erdarazkoak izango (4); erdarazkoak izango diren (3); eta erdarazko (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus