Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eri1 (1.472 agerraldi, 107 liburu eta 552 artikulutan; ETCn 10.517 agerraldi) 1 izond/iz osasunik ez duena, gaixotasunen bat duena. ik gaixo.

Alderdi guztietako gudari eriak zeuden sala hartan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.

Adiskide erien berri jakitera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Bostongo edo Miamiko aberatsen seme-alaba eriei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Mikel eta Panpili bi kusiek Ttotteren guraso eri eta ahulak hertsatzen zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 121. orr.

Sendagile artotsu batek ez ditu gizaki eriaren hatzak ukitzen min emateko, baizik eta hatz eriak sendatzeko eta hatzen bidez gizaki osoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Sendagileak eria eta hatzak sendatzerik baleuka, atseginez egingo luke, baina ez baleuka, zalantzarik gabe hatz eriak moztuko lituzke gizakia salbatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Krudela da etsipenak jo duen eria izutzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.

Bero gehiegi eginen omen zuen; eri gertatzeko arriskutan nengokeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.

Baliatu nuen Rosemonde andrea urrundua zen une bat eriari neure gutuna emateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.

Iduri du hala ere bart gauean eriak kordea doi bat berreskuratu duela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.

Mediku bat zuen bere erranetarat, eriez arduratzen zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 584. orr.

Eriak erietxera, zaharrak zahar-etxera, eta hilak tanatoriora.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Zeren gela barrenean kandela bat baitzegoen, eriaren gelaz arduratzen zen morroiak irazekia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

-Aita baten ordez gauza triste bat ukan duk -jarraiki zuen eriak-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Eguargiarekin, erien hots mingarrak isildu egin ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 73. orr.

Izurritea gertaturik gaitzeko lana egin zuen erien alde, kutsatua izateko beldurrik gabe.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 26. orr.

Indiar gorri haiek bazuten, erien sendatzeko eta osatzeko, gizon seinalatu eta berezi bat, tribuko medikua eta aztia zirudiena eta eriari belarrak eta edabeak emaiten zizkiona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

Berrogoi urtez elizaz, kantuaz, katiximaz arduratzen da eta bestalde familietan ibiltzen erien artatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Eri asko gaitz sendaezinak jota zeuden, Itzal Beltza deitzen zioten gaitzak jota.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.

Beheko solairuan jarri ninduten, larrialdietarako gelan bihotzeko erientzat atxikitako gelaxka txikietako batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Gaur bertan, eriak eta eroak, gizagaixoak eta pobreak bezalaxe, beren barrendietan bizi dira, beste jendeagandik bereiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Korolario hau, eriaren eta sendoaren adibidearekin argitzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 495. orr.

2 irud/hed

Hori gaur egunean normala da, gizarte eri honen sintomatologia jakinekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Zin-zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.

Intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Bere erregina berriro agertu zen mirariz, eta, zalantzarik ez, bihotza lasterka batean zebilkion, bere bular maitasunez erian eroki taupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.

3 (izen gisa, izenondo eta izenlagunekin)

Volanges deabru hori, niri kalte egiteko premiaz ustez presatua, bere lekutik altxa zen eri xarmantaren bila joateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Eri maltzur hark jarri zuen nehor ikustea galarazten zion buruko min baten estakurua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Eri etsia omen da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

4 (adizlagun gisa)

Eri itzuli baitzen, 1516ko saioan Erronkarin Pedro mariskalarekin batera errenditu eta gero.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

Hain sentitu nintzen flako, ahul eta eri, non, finean, berriro zorabiatu bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Bata zainetarik eri, bestea langabezian, azkena estatuak lagundu enplegu batean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.

Aspaldian lanik gabe, zainetarik eri, bere buruaz beste egitera ere entseatua omen zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Hiru hilabete eri eman ondoren berriz ikasten hasi behar nuela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Bakean utziz gero, Gregek orduak ematen zituen eri-gelan bere kabuz ezer egin gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Hurbilagotik, arestian baino nabarmenagoa du begitarte galdu, etsi eta eri antza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

· Ospitalera iritsi eta denbora gutxira tifus erien salara eraman zutela esan zion, han gaixotasun hori harrapatu zuela eta hil egin zela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

6 eri egon

Eta eri nengoen eta ero nengoen, amorioaren gatibu, baina eritasun hura eta erotasun hura ziren, bertzalde, ene hatsa eta ene osasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.

Iragan neguan, berriz, behin eta bitan egon nintzen eri ohean, sukarrak harturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 645. orr.

Larriki eri egon ondoren Pariserat itzuli zenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Aitona Nikolas gero eta eriago eta ezinduago zegoela, gero eta hutsago eta eskasago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Gaur egun, jainkoek abandonaturik, eri dago: "parkinson" eritasuna dauka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 288. orr.

Eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Hargatik zegoela bera eri eta hil hurran.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.

Inoiz egon ote naiz hain eri eta eroririk?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Kerley andrea, ileurdina, hauskorra eta arretatsua, eri zeudenei urtebetetze-postalak bidaltzea eta beirazko pote bete zopa eramatea baino beste gogoetarik ez zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

5 ilargi-eri ilargi-joa.

Ebanjelioan ageri diren ilargiak-jotako haien gaitza, Jesusi senda zitzan bazter guztietatik eramaten zizkioten haiena: ilargi-eriak, halaxe deitu izan zaie aspaldiko itzulpenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Ilargi-eriz jota etorri badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

6 eri handi (orobat haundi)

Aspaldian eri zen, eri handi.  Herria   2005-12-15

Nexka hori gertatzen da maleruski eri handia dela eta behar dituen artamenduak ukaiteko atzerrira joaitea bortxatua dela.  Herria   2001-04-12

Egia da, nihundik ahal bada, behar direla eri handi baten oinazeak osoki eztitu eta soleitu.  Herria   2003-02-06

Denboran gizon azkarra izana, aspaldixkoan haatik eri handi zen.  Herria   2005-07-14

Bagenekien eri handi zela baina uste baino lehenago joan zaigu.  Herria   2001-07-05

Norbait eri handi zelarik, etxekoek orgetan ahal bezain ongi kokatzen zuten eta euskal lurretan komunikabide zen edozein bidexka hartzen zuten bestaldera eramateko eta azken sakramentuak ukan ondoan, han lurperatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Ongi inguratuak eta maitatuak diren eri handienek ez dute galdegiten erremediorik hiltzeko!  Herria   2003-02-06

Eri da, eri handi, gure demokrazia!  Herria   2004-05-20

Bortz urte eman ditu Larrazkenan, eri handi.  Herria   2003-06-19

· Gau eta egun eri handiak arta beharretan daude.  Herria   2002-10-24

Egia da, nihundik ahal bada, behar direla eri handi baten oinazeak osoki eztitu.  Herria   2003-02-06

7 eri izan da/du ad

Atzodanik eri da: eritasunak hain du biziro kolpatu, eta hain sintoma larriz da agertu, non zinez asaldatu bainaiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Beñat Inchauspe dugu azkar, ez da eri!  Herria   2004-04-01

Geroztik hura eri izan delarik, berriz ohoratu ere nauzu zeure kezken kontakizunaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 468. orr.

Badakit ez naizela eri, ez naizela nehoiz eri izan, ez arimatik ez eta burutik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

-Eri den fededun bati komunioa eraman diot.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Nire atezainak ez dio sartzera uzten, eta eri naizela jakinarazten dio.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Konplituko dut zuk Danceny zaldunarentzat duzun mandatua, nor ere segur baita hagitz beltzurituko ama eri duzula jakinik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 69. orr.

Aita lazki eri duk, ama xahartuxea eta hi ez haiz momentuan zainetarik ongi; hobe huke etxaldea, landak bederen, lanean aritzeko tirria dutenei alokatzea eta alokairuarekin hire sendiaren sendatzeko sosa sakelaratzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

-Burutik eri zara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Eri da, biziki eri! Artatuko dugu!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

Mayola larriki eri baitzen, denbora guti iraun zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 224. orr.

-Bizi da, bai, baina arras eri da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 66. orr.

Emazte bat mintzatu zait, erranez semea eri duela eta A Coruñara eramana, infarktu baten ondorioz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 208. orr.

Ama hila zuen, aita eri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama eri (3); arras eri (9); arras eri da (3); baginakien eri (4); bat eri (11); bera eri (3); bere eri (5); beti eri (3); bihotzeko eri (4); biziki eri (4); da eri (5); den eri (3); diren eri (3); ditu eri (3); ditu eri egoteagatik (3); duen eri (4); edo eri (7); ere eri (5); eri artatzaile (6); eri artatzale (3); eri artean (5); eri baino (3); eri bat (12); eri batek (6); eri baten (7); eri batentzat (3); eri batez (3); eri bati (5); eri buruz (4); eri da (11); eri dago (4); eri dagoen (3); eri dela (6); eri den (7); eri diren (7); eri direnak (3); eri duk (3); eri edo (8); eri egon (11); eri egon gabe (4); eri egon ondoan (3); eri egonik (17); eri egoteagatik (3); eri eta (42); eri eta xaharren (4); eri ez (5); eri gaizki (4); eri gelan (4); eri handi (20); eri handi zela (3); eri handi zen (3); eri handia (5); eri handiak (3); eri haundi (8); eri haundia (4); eri horiek (4); eri izan (6); eri izanez (4); eri naizela (3); eri serios (3); eri zela (10); eri zela eta (3); eri zen (18); eri zena (4); eta eri (22); ez eri (5); guti eri (3); guti eri egonik (3); haurrak eri (3); heleta eri (20); hilabete eri (4); hiru eri (3); huntan eri (6); larriki eri (3); luzaz eri (8); luzaz eri egon (3); luzaz eri egonik (4); nahiz eri (3); nire eri (3); xanti eri (3); zigortzen ditu eri (3); zuen eri (4)

aspaldiko eria (5); aspaldiko eria zen (4); baino eriago (4); bihotz eriak (3); da erien (4); dituzte eriek (3); du eriak (3); duen eria (4); eria bere (4); eria bezala (3); eria da (4); eria eta (3); eria zen (6); eriago eta (3); eriak artatzen (3); eriak eta (11); eriak ez (3); erien artatzeko (4); erien artean (5); erien asurantza (16); erien asurantza kutxa (6); erien asurantza kutxak (7); erien axurantza (27); erien axurantza kutxa (4); erien axurantza kutxak (6); erien axurantza kutxako (5); erien axurantza kutxan (4); erien axurantza kutxaren (7); erien eta (6); erien sakramendua (3); erien sendatzeko (3); eta eria (8); eta eriago (3); eta eriak (7); eta erien (12); eta erier (4); gero eta eriago (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus