Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernamuin (ETCn 582 agerraldi; orobat ernemuin g.er., erna-muin g.er., eta ernamin g.er.) 1 iz hazietan, landarea sortzen den zatia; izaki bizi baten hatsarre bakuna. ik hozi; enbrioi.

Zuhaitz zaharrenaren ernamuina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 311. orr.

Labana batez ernamuinak kentzen zituenean, emakumeak esaten zuen pataten begiak zirela, eta pozoi ikaragarri batez beteak zeudela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Goizean goiz, mahastietara joango gara, ernamuinak irekitzen hasiak diren, granadondoak loretan dauden ikustera.  Elizen arteko biblia   Kt 7,13

Sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean [...]; lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Hazia han jarri zuen gizona da sortzailea; emakumeak ernamuina zaindu egiten du, besterik ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

-Ez duzu entzun badirela halako ernamuin batzuk... halako izaki bizi batzuk airean ibiltzen direnak eta gaixotasunak eragiten dituztenak?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

Eta adierazi berari Jaun ahalguztidunak dioena: "Hona "Ernemuin" deitua den gizona; horren etorreran dena erneberrituko da; berriro jasoko du Jaunaren tenplua.  Elizen arteko biblia   Za 6,12

2 irud/hed

Jendearen bulkadek barreiatu gintuzten, itxurako solasaldi baten ernamuina hozitu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Nork esan behar zidan, Mary Ann, zuri idatzitako gutunen zirriborroak nire liburuaren ernamuin izango zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 56. orr.

Esperientzia berrien ernamuina izan zen Ustela: Pott Banda eta Oh Euzkadi! sortuko ziren gero.  Berria - Kultura   2004-10-28

Alde batera, hala ikusi nahi bada, ernamuin horiek berpizkunde-mota bat dira, Txikia erabat hil ez delako erakusgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Esaiozu Dolmancéri, jakinaren gainean jar ezazu heldu bezain azkar, haren inmoraltasunaren pozoiak, nik isuriko dudanarekin batera, neskaren bihotz gaztean ernetzen den bertute-ernamuin oro erauz dezan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Gaudreaulten tesiek eta Arnheimen oharrek ez dute besterik esaten ezpada kontaketa (eta berdin gertaera den kontaketa ernamuin hori ere) denboran baino sekuentzian kokatzen dela gehiago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

Ez dakit zer imajinatu zenuen: kostata baina, azkenean nire baitan maitasun-ernamuin bat sortu eta hura aitortu behar nizula akaso?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Eskerrak eman behar zaizkie Jesusen Lagundikoei, ehunka gazte hartzen zituen proiektu baten ernamuina izan zirelako.     «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ernamuin bat (3); ernamuin bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus