Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroan, eroaten (841 agerraldi, 96 liburu eta 110 artikulutan) 1 du ad eraman.

Abstemioen Ligakoa izateagatik eroan hinduten komisaldegira?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 79. orr.

Sarreran bertan 20-25 polizia zeuden, eta ni eroan ninduenak burua jaitsiarazi eta denen artean pasarazi ninduen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Alemanek harrapatu, frankistei eskura eman, horiek lehenik Madrilera eroan eta gero Bartzelonara, han epaitzeko, eta tiro! Eta hara Companys laguna hilik, 1940ko urriaren 15ean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 174. orr.

Jaungoikoak eroan ninduan hemetik eta Jaungoikoak ekarri nau ostera hona.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

Poliziek Parisera eroan zuten Xarles, jada hilotz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Eurek ere tren geltokitik dutxetara eroan ei zituzten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Ohe biko gela batera eroan zituzten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.

Han joan-etorrietan sarrien ibiltzen zena nor-eta Zeferina, bere arrainak harantz eta bere arrautzak honantz, joan eta ekarri, etorri eta eroan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Trenak eroan zaitu ostera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 133. orr.

Azken batean -erantzun zidakeen Kruzalegik-, ez ziren ba arrantzaleak itsasoak eroan zituenak? Eroan, bai, ze gorpuak ez ziren inoiz berreskuratu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Sukar ustelak eroan ditu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

-Císcar horrena konponduta dagoela ematen du, ezta? -baikortasunez esan zuen, España ontzi itzela hondora eroan zuen haize boladak gure beste buruhausteak eroan beharko balitu moduan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 107. orr.

-Argazki hauexek eroan nahi nituzke -diotsot emakumeari, niretzako cd batera kopia ditzan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 24. orr.

Hik nahi huen emakumea neuk eroan nian.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 188. orr.

Egun horretan, ostegunean, Alberto Aita Preso eroan zutenetik astebete pasatu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.

Kosheren cadillac arrosaren irudi distiratsuak eroan zuen telebistan geldigabe agertzen zen lehendakariaren anderearen kolore bereko jantzira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

Porlanek berarekin eroan ninduen, Ukrainako kultur-etxera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.

Gorpu haren zama lepo gainean inork eroan behar izatekotan, neuk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 385. orr.

Eta hala bazen, zertan utzi zuen han, aldean eroan beharrean?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Haiek denak, bistan da, besteen harrapakin eta mozkin gelditu ziren, euren moztasun fatalek eragotziak, naturak espezie hura akabura eroan arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Atoan eroan zuten Ritz hotelera, bertan baitzegoen milizia katalanen ospitalea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.

Aldundiak oztopoak jarriko ditu Fertiberiak Sefanitro eroan ez dezan.  Berria - Ekonomia   2006-04-27

Burmanek freskura eroan du Berlinera  Berria - Kultura   2004-02-10

2 (forma jokatuak)

Hantxe neroan nik nire nabigazio-tresnen kutxatxoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Nire geroa aldean neroatzan liburuaren eta jakanarruaren babespean jarri nuela uste dut.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus