Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errazionamendu 1 iz errazionatzea.

"Probintzia traidoreak", errazionamendua, grebak eta kaleak militarki okupatuak. Errazionamendua iritsi zenean ere, ez zitzaigun jatekoa falta izan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Gure kupoi ekarleak alemaniarrek eraman dituztenez, ez daukagu ez kupoirik ez koiperik; gure errazionamenduko bost liburuxkak besterik ez zaigu geratzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errazionamendu kartak bi pertsonentzako jakiak baino ez dizkio baimentzen eta merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Errazionamendu txartelak ere ezkutuan erosten ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Biharamunean, etxetik irteterakoan, errazionamendu-kartilla bat hartu nuen Maiderren bildumatik, badaezpada.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 101. orr.

Errazionamendu-kartillak nolakoak ziren ez naiz akordatzen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

Errazionamendu kupoiak identifikazio txartelak erakutsiz edo bakoitza 60 florin ordainduz baizik ezin eskura daitezke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 190. orr.

Bepek eta Miepek egin zituzten erosketak, gure errazionamendu liburuxkez baliatuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.

Valenzuelak argitu zuenez, hautesle errolda osatzeko Husseinen agintepean banatutako errazionamendu liburuxken datuak erabiliko dituzte.  Berria - Mundua   2004-10-07

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilversum-eko udalak identifikazio txartel berriak banatu behar ditu biztanleen artean janari errazionamendurako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 190. orr.

Bi kaxa lapurtu dituzte, berrogei florinekin, posta eta banku txeke hutsak, eta okerrena: gure azukre errazionamenduko kupoi guztiak, ehun eta berrogeita hamar kilotarakoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus