Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

errealismo (ETCn 2.870 agerraldi ) 1 iz errealista denaren nolakotasuna.

Ez, ez da ezkor izatea, errealista izatea da, ez da ezkortasun edo errealismo kontua. Berria - Kirola   2004-07-22

Lasai gaude eta lasai egongo gara PSOEren energia politikan errealismo pixka bat dagoen neurrian. Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Errealismo morala, nolabaiteko errealitate moral objektibo bat existitzen dela defendatzen duen ikuspuntu metaetikoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 210. orr.

Sen onaren errealismoa: ez da munduak eskaintzen duen input-a ukatzen, ezagutza oro, nahiz eta soziala izan, esperientzian oinarrituta baitago. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 248. orr.

Idealismo honi espazioa eta denbora beren baitan (gure sentimenetik beregainki) emandako zerbait gisa hartzen dituen errealismo transzendental bat kontrajartzen zaio. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 166. orr.

Mekanika kuantikoak adibidez -zerbait dakitenek aitortzen dute, ez dena dakien bulgarizazioak- ez du "errealismorik": errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 65. orr.

Lanaren banaketa proposatzerakoan, dinamika sozial berri bat bultzatu nahi dugu, gai hori errealismoz jorratu, gure duintasun kolektiboa berreskuratu eta gure gizartea norabide aurrerakoian bideratzeko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 140. orr.

Sindikatuei errealismoz jokatzera dei egin nien, baldintzatzen gaituzten muga ekonomikoen eta juridikoen baitan konpondu behar dugulako arazoa. Berria - Ekonomia   2004-11-19

Baina epe laburrera errealismoz jokatzeak epe luzera Ekialde Hurbilera bakea eramango duela pentsatzea ez da errealista. Berria - Mundua   2004-04-18

2 literaturan eta arteetan, natura eta bizitza diren bezala ematea helburutzat duen joera. ik naturalismo.

Errealismoa joera bat da, jarrera bat, iritzi bat, irudikapenaren definizio partikular bat, beraz, estilo jakin batean, eskola batean gauzatzen dena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 196. orr.

Artearen historialariek eta kritikariek, horregatik, hainbat errealismo (hainbat eskola errealista) zerrendatu dituzte. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 196. orr.

Sinbolismoaren ikuspegi artistikoak bizkarra emana zien ordurako hala Zolak famatu zuen "naturalismo"ari nola Frantziako nobelagintzan nagusi ziren beste errealismo edo psikologismoaren joerei. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 10. orr.

Pedro Páramorena, bada, errealitate baten ispilu den aldetik, errealismoa da. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 16. orr.

Errealismoaren erreibindikazioa ere, mendebaldeko artean garrantzi handikoa izan den arren, ez dela horrenbestez unibertsala: izan dira eskolak irrealismoan, ez-errealismoan, surrealismoan kokatzen zirenak, edota Artea errealismoaz "haranztik" jartzen duen joera baten barruan kokatzen zirenak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 199. orr.

Beste zenbait adituk diotenez, beste literatura joera zabalago batean kokatu behar da Raymond Carver, errealismoaren baitan, eta, zehatzago, super-errealismoan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 8. orr.

Ez dago antz handirik, esate baterako, Courbet-ek XIX. mendearen erdialdean erreibindikatzen zuen errealismoaren, Sobiet Batasunean urte luzetan nagusi izan zen "errealismo sozialistaren", Italiako zinemagintzan 1945etik aurrera zabaldu zen "neorrealismoaren" eta XVII-XVIII. mendeetako holandar pinturaren inoiz aipatu izan den "errealismoaren" artean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 196. orr.

Analogia ikusiari dagokio, itxurari, errealitate ikusgarriari; errealismoa, berriz, irudiak bideratzen duen informazioari dagokio, ulermenari, adimenari, beraz. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 194. orr.

Errealismoa, azkenik, gizarte-arauen multzo bat da, errealitatearen eta haren irudikapenaren arteko erlazioa arau horiek jartzen dituen gizartearentzat onargarria izango den modu batean arautzeko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 102. orr.

Kontu handia izan behar da, beraz, ilusio, irudikapen eta errealismo kontzeptuak ez nahasteko, askotan elkarrekin oso lotuak badira ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 45. orr.

Argi, beraz: tremendismoa duk errealismoaren muturra. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 151. orr.

Literatura fantastikoa, Borgesek berak idatzi zuenez, errealismoaren itxurakeriak baino zaharragoa eta egiazkoagoa dela. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 139. orr.

Niretzat ez zagok diferentzia handirik errealismoaren eta fantastikotasunaren artean, errealitatearen pertzepzio guztiak baitira apur bat fantastikoak, oso fantastikoak ez direnean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 73. orr.

Belaunaldi bakoitzak bere errealismoa sortzen du, ordura arteko edertasun ereduari kontrajartzen zaiona. Berria - Kultura   2006-01-03

3 (izenondoekin )

Errealismo handiko marrazkia zen, oso amerikanoa, bere txikian xehetasun handikoa, harmaila, ate, berdegune, taberna, markagailu eta guzti. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 147. orr.

Errealismo zuzenak, beraz, ez ditu kualitateak ukatzen -forma edo kolorea, esaterako-; esaten duen guztia hau da: nire aurrean dagoena gauza materialek, fisikoek, osatzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 117. orr.

1975-1976an errealismo magikoa deskubritzen dut García Marquez-en Cien años de soledadekin. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 142. orr.

Errealismo sozialistarako atxikimendu gutxiegi, kosmopolitismo gehiegi eta kultura burgeserako arreta sobera sumatzen zioten Pasolini idazkariari. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus