Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebolber 1 iz su arma laburra, kalibre txikikoa, balak kokatzeko tanbor birakaria duena eta esku batez erabiltzen dena.

Jarraian, errebolberra aldean zeramala egiaztatu, eta kalerantz abiatu zen, urduri samar baina adoretsu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Gau hartan, jelosia kontuak zirela-eta errietan, gizonak emakumea jo zuen eta errebolber bat ipini zion lokian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Alias komandanteak, azken finean, bere zorroan sartzen zuen berriro errebolberra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Uhalezko gerri kartutxeran daraman errebolberrarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.

Gauean, osatu dute behinik behin errebolberra, eta danborra hiru balarekin betetzen hasi dira. astiro Altxatu zuen errebolberra, eta, poltsikotik sei bala atera ostean, errekamaran sartzen hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

Arnasa hartu, errebolberra ferekatu (nahiago zukeen benetakoa balitz!), eta zeharkatu zuen ezkaratz dotorea. lantegiko patioan zakur tzar bat zeukan eta idazmahaiko tiraderan, mundu guztiak zekien, errebolber bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Errebolberra atera eta, astiro, eskuaz arma otzan eta lasaiaren pisua neurtzen ari balitz bezala, neskari eman zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.

Batzuetan bagoian sartzen da, ibiltzea dugun hilotzetan bere oparia ezti-eztia hautatzen du, hilkintzaren bozkaria eta plazerra begietan, bere errebolbera ateratzen du eta hurbiletik tirokatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Aurrekoak nahikoak ez badira azken arrazoibidea hauxe izan liteke -errebolberra atera eta kopetatik gertu jarri zion-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 289. orr.

Weinerrek, errebolberraren ahoak bera apuntatzen zuela sentitu zuenean -hatzaren zirkin bat aski zen balak bere bularra zulatzeko-, [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 196. orr.

Ikusi zuten bala bat falta zitzaiola errebolberrari, Pizzi hil zuen tiroa lokitik sartu zitzaiola, balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Esaiozu errebolberra hartzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Atea ireki eta neska bat agertu zen, eskuan errebolber bat zuela, mutila destatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Tira, goseak nago, buka dezagun lehenbailehen: non dago txostena? -errebolberrarekin burua jasoarazi zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

21 errebolber eta pistola bat lapurtu dituzte Bilboko arma denda batetik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Pistolari haietako batek, errebolberraz tiro egin zidan tipo dotore hark, hain zuzen, espainieraz hitz egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

Bikain gobernatzen zituen belaontziak, ezin hobeto egiten zuen errebolberrarekin tiro, guztiz leiala zen hala adiskidetasunean nola maitasunean, eta itsuki sinesten zuen "ohorezko hitzean".  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Arau propioak dauzka, errebolberrez idatziak.  Berria - Kultura   2004-09-24

Ate ondoan elkartuko ziren eguerdiko ordu batean, bonba eta errebolberrez armaturik, beraren zain.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 15. orr.

Has zaitez -eskua ahotik kendu eta errebolberra saihetsean iltzatu zion, min egin arte-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Tiro egin nahi izan zidan, errebolber batekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 59. orr.

Bazter batera joan, tu egiteko bezala makurtu, oraindik ardo-usaina zeriola errebolberra ahoan sartu, eta tiro egin zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Halako batean, Mr. Goldsteinek errebolber berri eta distiratsu bat salmahai azpitik atera eta erreportariari destatu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

Errebolber kromatu bat atera zuen ingelesak jakatik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

Begiak erdi hertsirik, edozein zaratots edo marruma entzun bezain pronto itzarririk, erne, ohoinak zitezkeelakoan gaueko mamuen zelatan, inoiz erabili gabeko errebolber herdoildua magalean eta ontziko labana eta ganibet guztien aho zorrotz biluziak eskura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Gainerako terroristei lehergailuak eta erloju-bonbak atzeman zizkieten, eta Vernerri errebolber beltz bat besterik ez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Callaghan inspektore basatia, errebolber erraldoi batekin justizia egiten trebea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

Oraindik eusten zion errebolber astunari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 251. orr.

Sofapean ezkutatu berri zuen errebolber kargatua atera zuen, leihora inguratuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Orduan, Mamu, hitz erdi bat esan gabe, denda barrura joan zen, oihal-bilkarien artetik 9 mm-ko errebolberra atera, milizianoen aurrera irten, eta hitz bat besterik ez zuen esan: djaxe, eta buruan hiru tiro eman zizkion talde-buruari.38ko errebolber bat eta 9 laburreko pistola.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Beldur ziok armari, sei balako errebolber kargatuari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 194. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Maiz ulitxekin ziren; orduan larderia eta ukaldiak usu agertzen ziren; errebolber tiroak maiz gintuen entzuten.  Herria   2004-09-23

Gavarden pistolaren itzala ikusi zuen, errebolber profil ikaragarri handi bat, beltz-beltza kristalen zurbiltasunean, kanoia luzaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

· -Scalako kritikari musikala izan behar da, tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

Sammuel Colt: Colt errebolberraren sortzailea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus