Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

erreguka adlag erregu eginez.

Behartsuak erreguka eskatzen, aberatsak gogortasunez erantzuten. Elizen arteko biblia   EsZ 18,23

Mazedoniar bat azaldu zitzaion, zutik, erreguka: "Zatoz Mazedoniara eta lagun iezaguzu!". Elizen arteko biblia   Eg 16,9

Hiriko gizon-emakume asko etorri zitzaion San Frantziskori emakumearen alde erreguka; izan ere, aspalditik zuen hartua etsai gaiztoak, eta emakumea oinazetzen zuen eta jendea haren garrasiz aztoratzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 225. orr.

Deiadarrak entzuten dira muinoetan, israeldarrak negarrez eta erreguka: galdua baitute bidea, ahaztua Jauna, beren Jainkoa. Elizen arteko biblia   Jr 3,21

Zure aurrean ahozpeztuko dira eta erreguka esango dizute: "Zuregan bakarrik dago Jainkoa, ez da besterik; beste jainkoak ezer ez dira". Elizen arteko biblia   Is 45,14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus