Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepika 1 iz errepikatzea; errepikatzen den gauza.

Unibertsoaren zein musikaren funtsa errepika da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.

Izkilek beren errepika berriz emaiten zuten "Tin, tan, tin tan tan tin, tin tan...".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Itoizen kanta famatu batek, hala jotzen du errepika Carlos Perezen ahotan: txantxangorria naiz, txantxangorria naiz...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

Zenbaitek sakonagotzat ditu kaosa eta errepika, dialektika eta oharmena baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

Errepika duzu alienatzailerik boteretsuena, eta inperioak, txiki edo handi, atsegin emanez bezala, sartzen dizu belarrizulotik oharkabean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

Florentziako Brancacci kaperan dauden Masaccioren eta Masolinoren freskoak, egin ohi diren haien errepikak baino askoz handiagoak dira. egunetik egunera originalak ez baina haien errepikak ikustera ohitzen gaituztelarik, sekulako kaltea egin digutela, eta artelanen aura sentitzeko, artelanak egiaz ikusteko ezgauza bihurtu gaituztela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Inazitoren eta beste guztien errepika bihurtu zen hura ere: [...]. hitzik ez dut aurkitzen ezta istant errepika ezin hartan bainu-bata eranzteko egin zuen mugimendua deskribatzeko ere.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.

XIX. mendeko kritikariek ez bezala, haientzat argazkiaren automatikotasuna baitzen egiaz garrantzia zuena, errepika, seriea azpimarratzen zuen Benjaminek: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 280. orr.

· -Benetan -berak errepika-, min egiten didazu!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Danborraren errepika bizkorra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Rag-time zahar bat da, errepika kantatuarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Oro har bizian gertatzen den gisara, familietan ere -munduaren errepika tikia, azken batez- kide bakoitzak bere leku eta egiteko bereziak izaten ditu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Zilarrezko tronpeten antzeko errepika argi eta sendoa entzun zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Errepikarik barrokoenak han hemenka kimatuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 72. orr.

Iskanbilazkoa da errepika plazentaren bilatze hori, traketsa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Argazkia izan zen lehenengo aurkitu zen irudi automatikoa; hasieran errepika optikoak egiteko teknika bat bezala hartu zen, eta neke handiak izan zituen irudi artistiko bezala har zedin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 285. orr.

Mundua ez da gehiago izendatzen, munduak berak adierazten du bere burua, bere errepika soilez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Errepika tragiko hau du gai nagusi Bekatuaren itzala-k; baina, jenio handiz, bestelako errepika batez jarri dio kontrapuntua Mendigurenek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Entzun egiten du haren errepika beti-bat eta motela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.

Ametsen artetik kanpaitxo baten bat-bateko errepikak erakarrita bezala, Frodo azkar jaiki zen, eta urrunera begiratu zuen, hegoalderantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizarteko errepika molde horizontalagoa, orainaldikoagoa, berriz, imitazioak ahalbidetzen du (modak eta).  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Palioak, seguru aski kanpai-errepika, baina ezin entzuna, Ama Birjina, mutiko kantariak, baina ezin entzunak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 287. orr.

Santu Guztienez, kanpai eta ezkila errepikak dirauten bitartean, fruitondoak lasto-korapiloz ornatzen dira, kanposantura lora-sortaz joan aurretik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

Soinu hark ez zeukan hain zentzu atsegina, aitzitik, parte gaiztoko danbor errepika baten antzera bizitzaren neurria markatzen zuen gupidarik gabe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Goxo-goxo zihoan eta furgonetaren motor errepikak areagotu egiten zion istripu txiki hark sortutako sentsazio ederra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.

5 (adizlagun gisa)

Urrun, kanpaiak errepika ari ziren behean, eta gizon guztiak ihesean zihoazen Aragornen aurpegiaren aurrean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

George's kaleko elizako kanpandorreko kanpaiak errepika eta errepika ari zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Kanpaia nagusiarekin hasi zen errepika.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

6 soinu alaia eta errepikatua.

Iritsi zen eguerdia, eta ez zuen atertzen errepikak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

Albarekin, kanpaien errepikak esnatu zuen jendea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Hiriaren alaitasuna eta zoramena fanfarreek eta tronpetek islatu zuten, eta baita aireratutako kanpaien errepikak ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 149. orr.

Halako batean, bandera zuriak agertu ziren almenetan, goizeko haize leunak astinduta, eta Pippinek, ozen eta urrun, zilarrezko tronpeten antzeko errepika argi eta sendoa entzun zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Geroxeago etorriko da errepika: gehien maite dudana horixe da, eta aurrera botatzeko duen modu zakarra, labar batek itsasoaren kontra bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

7 ipar errepetizionea, entsaioa.

Ikusgarriko bideo baten muntatzea egin behar zuela, bi errepikaren artean hartu zuen oren pare bat galderei erantzuteko.  Berria - Kultura   2004-07-10

8 kantetan, beste ahapaldien artean errepikatzen den ahapaldia.

Etengabe sartzen dugu zerbait berria, ahapaldi edo errepika guztietan dago zerbait aurrekoan ez dagoena, ahots bat, erritmo ezberdin bat, ustekabeko estilo bat  Berria - Kultura   2006-04-19

9 errepikan adlag

Ezer gutxitarako balio duten gauzen altxor bilduma honetan ere behin eta berriro gai berak datoz errepikan: arrak eta emeak, emeak eta arrak, misoginia eta zuzentasuna, natur zientzietako bitxikeriak, mito zaharren zipriztinak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 161. orr.

Ordukoa du gizakiak bere izatearekiko kezka ere, Jainkoaren algara guztizko haren oihartzun, barrenean "gu ba al gara? Gu ba al gara" etengabe errepikan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 120. orr.

Eta Euskal Herriko karlista gazte haiek, orduan, bero-bero errepikan: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

Orotariko Euskal Hiztegian ere, beste horrenbeste, Azkueneko esanahia errepikan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

· Gero, ordu txikietako sukarrean, Dodoven eldarnio esanezinak, zoofilia eta guzti, eta gure kanpaiak desorduzko errepikan, gozo eta zut, urrikalgarri.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten errepika (4); da errepika (5); du errepika (3); edo errepika (3); errepika ari (3); errepika bat (6); errepika bezala (3); errepika eta (10); errepika eta errepika (5); errepika hau (3); errepika hori (3); errepika larunbatean (8); eta errepika (17); haren errepika (3); zuen errepika (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus