Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

errientsa (orobat errients eta erreints g.er.) iz ipar eskola maistra.

Izaskun errientsa musikaz ere arduratzen da. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 207. orr.

Marie-Gabrielle mutxurdina zen, lehen errientsa izana eskola libroan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 56. orr.

Luzaz errientsa egona Mugerren. Herria   2001-02-08

Ene lehen oroitzapen intelektualak herriko eskola laikoan sortu zaizkit, errientsa miresten bainuen eta maite. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 49. orr.

Ordu arte Herriko Etxean zeuden eskolak, alderdi batean mutikoenak, maisu edo errient batekin, eta bestean aldiz nexkatoenak, errientsarekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 206. orr.

Alabainan, Saran abiatu zen 1983an eskola publikoetako lehen gela elebiduna, Aña Mari Curutchet errientsarekin, Leralu eta Lichau andereek bultzaturik. Herria   2005-10-06

Beharbada, eskolako lehen egunetik haste, errientsa larderiatsuak Louise edo Thèrese izendatu zituenean jende sentitu ziren. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 218. orr.

Errients bipil hartaz mintzo ziren denak. Herria   2005-06-02

Apez xahar batek errients katoliko batek errana errepikatu dit ez hain aspaldi. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 23. orr.

Bera bizi izan zen Luzaiden, emaztea eta haurrak Iruñen egonez, ezen hiri horretan zuen María Felisa-k bere errients edo erakasle postua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 205. orr.

Goresmenak bi herrietako haur horier eta horien moldatzaile diren erreintser, bizi dadin euskal kantua. Herria   2003-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus