Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskulan (orobat esku lan) 1 iz eskuz egiten den lana.

Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira, gizakien eskulan.  Elizen arteko biblia   Sal 115,4

Esku-lana, ixiltasuna eta pobrezia horra nondik heldu diren komentuetako ospe eta goratasun egiazkoak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.

Eskulana bizibide bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Matson andreak onespenez begiratu zuen bere eskulana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba, landa eremuetatik eskulana industrialdeetara joan zen garaian, alegia.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Esku-lanaren gaindik omen dago buru-lana alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.

Apezak bere jana eta beztia atera detzala laborantzatik edo bertze zerbait esku-lan gisa denetik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 131. orr.

Julio gurekin geratu zen, handienekin, baina Adelak erakusten zizkigun frantsesa, musika eta esku-lanak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

-Hor aipatzen dituzun ofizioak eskulanak dira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 72. orr.

Bakantzetako esku lanak.  Herria   2005-10-20

Haurren esku lanak.  Herria   Haurren esku lanak

Beren eskulanaz ateratzen dute mantenua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Obedientzia perfektuan, eskulanean, bakardadeko bizitzan eta kontenplazio santuan eredugarri izan zen guretzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Lan soldata apalak dituzten herrialdeak eskulanean intentsiboak diren produktuetan espezializatuko dira, eta soldata garaiak dituzten herrialdeak berriz, beren langileak beste modu produktiboagoan erabiliko dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Predikatu dugu Ebanjelioa, nihoren alderat zorrik egin gabe, gau eta egun esku-lanetan ariz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.

Baina nahi zuena lortu ondoren, ahaztu egin zen hartutako mesedeaz: Santua ohoratzeari muzin eginez, honen jaiegunean esku-lanetan jardun zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.

Baldar hutsa bainaiz eskulanetarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Nire haur denboran, eskolan, eskulanetarako buztinezko puska karratu batzuk erosten zizkiguten, material harekin gero geure gustuko irudiak sortzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

Holako jendeak (jito, hunjaro, zingaro, buhame, agote) eragin erabatekoa izan du gure gizartean, bai merkataritza eta eskulan orotan (zurgin, arotz, zamargin, zapatagin...).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskulan mugikorrak, marrazkiak, margolanak, collageak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.

Aramgoek zure eskulan ugariak erosten zituzten eta trukean esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak ematen zizkizuten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,16

Herrialdean beharrezko baliabide fisikoak, eskulan merke eta motibatua eta lan egoera malguagoa baldin badaude, enpresa handi hauek hara joan daitezke Bangaloreko edo Sao Pauloko eskulan kualifikatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Hormako paper horia zurezko eskulan krema-kolorekoen eta olio-pinturen marko urreztatuen artean ageri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Frantziako marketeria; Ingalaterrako burdina forjatuko eskulanak; Italiako sabai-lanparak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Ipar aldeko kualifikazio txikiko eskulanak baino egoera hobea izan dezake globalizazio prozesuari esker; lehen ez zen hori posible.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Industrializazioak eskulan beharra murriztu zuen erabat, eta orduan hasi ziren arazoak. Eskuz, ordenagailuaren laguntzarik gabe, lanak oraindik eskulan kutsua zuenean.Lan-araudiaren zurruntasunari, soldatamailaren eta eskulan kostuen zurruntasunari, edo, hobe esanda, ez jaisteko horiek duten zurruntasunari.  Berria - Mundua   2004-04-28

Herriko-etxe ondoan: eskulan erakusketa.  Herria   2001-04-26

Eskulan ikastaldiak abiatzen direla Iraila edo Buruilaren 13an, astelehenarekin.  Herria   2004-09-02

Eskulan industriaren hazkundeak -eta esportazio berrien sektoreak sortzen dituen beste lanpostu sortzeak ere- badu ekonomia osora hedatzen den beste efektu bat: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 252. orr.

Gorabehera demografikoak, sorospen teknikak, eskulan premiak, langabezia maila ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Argi ikusten da fabrikanteentzat haur esku lanak zuen interesa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus