Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

eskuperatu, eskupera(tu), eskuperatzen du ad eskupean jarri, mendean eduki.

Zientziaren aurkako salaketarik larriena egiten zaio aspaldion ingeniaritza genetikoari: ahala ematen diela biologoei, alegia, itsuski lardastu eta eskuperatzeko gizakiaren hala gorputza nola gogoa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 151. orr.

Alexandria, eskuperaturik, alferrik aritu zen Zesarri urrikalmendu eske; urtebete gabe legioek garaitiaren berri eman zuten, baina nik doi-doi erdietsi nuen Marte-ren begitartea ikustatzerik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 114. orr.

Charlestowngo gobernadoreak, handik iragaten ari zela ohartarazia, Rhet koronelari kargua eman zion hura eskuperatzeko Sullivans uhartean. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 157. orr.

Chamberlain jukutrian eroririk itzulia zen Monakotik, Hitler Pragan sartua zen tiro bat ere gabe, Francok Bartzelona eskuperatua zuen eta Madrilen txanda zen orain. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus