Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

eskutoki iz 1 eskulekua, heldulekua.

Eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 250. orr.

Bidexkak bihurgune ugari zuen eta hauetako bakoitzean ezpataren eskutokiari helduta egiten zuten aurrera, erne. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 243. orr.

Bere atzean, haztamuka, atearen eskutokiaren bila hasi zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 30. orr.

Zalantza une baten ondotik, leihoaren eskutokiari eragin zion, hura doi bat zabalduz, eta bi kontraleihoen atzealdean kokatu zen, festa hobeki ikustearren edo. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 205. orr.

-Hiru zenbatutakoan, Neville -esan zion Lupin maisuak, bere makila ere armairuaren eskutokira zuzenduta zuela-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 113. orr.

Arraunaren eskutokia behera eta atzerantz ekartzen zuten, arraunaren paleta urgainera altxatzeko eta ur tanta batzuk zerizkiola itsasoa ukitu gabe eramateko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 189. orr.

Bortitz eutsi zion ate ostekoak eskutokiari eragin zionean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 265. orr.

Eskutokitik heldu zion te-ontziari. Eskutoki handiko ezpata luzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 228. orr.

Eskutoki beltza altxatu zuen, eta ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 216. orr.

Zutitu eta barruko eskutokiari eragin nion besterik gabe. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 119. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 160. orr.

Metalezko ate-eskutoki eta leiho-hegiak opako eta lakar bilakatzen ziren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 247. orr.

2 irud/hed

Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar bainuen nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 360. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atearen eskutokiari (3); bastoiaren eskutokian (3); eskutoki bati (3); eskutokiari eragin (3); eskutokirik gabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus