Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

eskuzapi iz eskuak, aurpegia eta kidekoak xukatzeko erabiltzen den ehun edo oihal zatia. ik eskuoihal; xukadera; zapi.

Horietaz gainera, berekin zekartzaten eskuzapi, pitxar, katilu, baso eta halako jendetzak beharrezko zituen beste hainbat ontzi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 977. orr.

Garbitu aurretik, eskuzapia prestatu lehortzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 291. orr.

Ezinezkoa zen odol hura guztia garbitzea burkoaren ondoan zeuden gazak eta eskuzapiak erabiliz. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 117. orr.

Plater ertzaren azpira bildu zuen eskuzapia. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 108. orr.

Mutiko baten modura garbitu zituen eskuak, eskuzapian igurtziz zikina. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 178. orr.

Tabernako zerbitzaria bakarrik geratu da, eta salmahaia garbitzeari ekin dio eskuzapi batez. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 224. orr.

Hasieran kar-kar motel bat eta gero handiagoa, gero eta ozenago, harik eta Kitok sakelatik eskuzapia atera eta begiak lehortu zituen arte. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 356. orr.

Eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen. Elizen arteko biblia   Jn 13,4

Eskuzapiaren muturra pitxerrean sartu eta begiak freskatu zituen ur hotzarekin. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 100. orr.

-Hurrengoan zeuk ipiniko didazu, e Onan? -eskatu eta eskuzapiaz eskua lehortu zuen. Aitor Arana   «Onan» - 43. orr.

· Mirandek betaurrekoak xukatu zituen eskuzapi txiki batez. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 199. orr.

Patata bero irintsu batzuk, eskuzapi zuri batean bilduak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 294. orr.

Paul D makurtu egin zen, isuritako kafea garbitzeko bere eskuzapi urdinarekin. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 74. orr.

Betaurrekoak kendu eta sakelako eskuzapiarekin garbitu behar zituen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 95. orr.

· Bekokian zer ageri ote nuen egon nintzen,halaxe, zakutotik bere soinekoen aire bereko eskuzapi zati bat atera, mokanes deritzoten horietakoa, eta neuri eskaini zidan arte. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 385. orr.

Bere kapa marroi argiak eskuzapi lanak egiten zituen, nonbait. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 23. orr.

Julia eskuzapi pila batekin zihoan barrura, eta ahizparengana itzuli eta esan zuen, soilik, galderak harritu balu bezala: [...]. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus