Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuztatu, eskuzta(tu), eskuztatzen (orobat eskustatu g.er.) du ad 1 eskuetan erabili.

Oroitzen dut ezen, eri sentitu ondoren bere Baionako etxerat itzultzekotan zenean, neuretzat utzi zituela jaun Marcelek dozena bat liburu, hark bere eskoletan erabiliak eta eskuztatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.

Autobus geltokian bertan, diru xeherik gabe nengoela ohartu nintzen, baina bost mila pezetako bat banuen, bai, eta lasai geratu nintzen billetea sakelan eskuztatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.

Lau hankatan jarri nintzen, eta aurrealdea ondo eskuztatuz segitu nuen, kontuz-kontuz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 22. orr.

Hala ere, judu haiek berek otzanki ikasia zuten ez soilik begiratzen, baita eskuztatzen, erabiltzen, irrikatzen eta metatzen ere txanponetako Zesarren irudi higuingarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Hormako bala-zulo haiek ukitu eta eskuztatu nahi izan nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.

-A! -esan zuen Hagridek, urduri bizarra eskuztatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 210. orr.

Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen azkazal zorrotz arrosak zituzten bere atzamar zuri perretxiko itxurakoez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Malfoyk fardela kendu Harryri eta eskuztatu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 149. orr.

Quousque tandemen ale bat ikusi zuen besteen gainean, ale ondo eskuztatua hura ere: azal txuri-gorria letra beltzekin.     «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Haur sortu berritik andere edo gizon bat atera aintzin, ainitz eskustatu behar da. Orain espainolez "mórbido" esatean, "gaitza" esan nahi alde, "irrikaz hozkatua, begizkatua, edo eskuzkatua izateko prestatua" esan nahi da; eta frantsesean eta italieran bihurrera berbera eman du hitzak, izan ere, ongiez poetikoan erotzeraino galdu diren hizkuntzak baitira biok.  Herria   2005-05-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta eseri da, biztanleria lehiatsuaren joan-etorriengatik akiturik, terraza chic batean bermut edanez, poema liburu eskuztatu baten lehen ahapaldia irakurtzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus